Nicholas Ray
Nicholas Ray | |
---|---|
(1953) | |
Bizitza | |
Jaiotza | La Crosse, 1911ko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1979ko ekainaren 16a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gloria Grahame (1948 - 1952) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Lincoln Park High School (en) La Crosse Central High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Binghamton University (en) |
|
Nicholas Ray (ponteko izenez Raymond Nicholas Kienzle; Galesville, 1911ko abuztuaren 7a - New York, 1979ko ekainaren 16a) Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elia Kazanen eta Joseph Loseyren laguntzaile izan zen Hollywooden; 1947an filmatu zuen lehen film luzea, They Live By Night (1947, Gauez bizi dira), erromantizismo suharra eta iraultza nahia adierazten zituena. 1955 inguruan bi maisulan egin zituen: Johnny Guitar (1954), western bitxi eta erromantikoa, McCarthyismoa salatzen zuena eta ospe handia eman ziona, eta Rebel Without a Cause (1955, Zergatirik gabeko matxinoa). Kolorearen maisu agertu zen garai horren ondoren produkzio handiko filmak egiteko agindua jaso zuen, eta hor hasi zen Ray-ren karreraren gainbehera. Film horietako bat egiten ari zela, 55 Days at Peking (1963, 55 egun Pekinen), bihotzekoak jota eraman zuten erietxera. Ez zuen beste filmik egin, eritasunek eta produktoreen koldarkeriak bazterturik. Wim Wendersek Nick’s Movie (1980, Nick-en filma) filmean jaso zituen Rayren azken urteetako bakardadea eta sufrimendua.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-5-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Wisconsingo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |