Nikolai Avksentiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nikolai Avksentiev
Nikolay Avksentyev.jpg
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotza Penza1878ko azaroaren  29a
Heriotza New York1943ko martxoaren  4a (64 urte)
Hezkuntza
Heziketa Classical high school number 1 named after V. G. Belinsky Itzuli
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Irakaslea(k) Classical high school number 1 named after V. G. Belinsky Itzuli
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista Iraultzailea

Nikolai Dimitrievitx Avksentiev (errusieraz: Николай Дмитриевич Авксентьев; Penza, 1878ko azaroaren 16aNew York, 1943ko martxoaren 4a) errusiar eseristen buruetako bat izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Eseristan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan atzerrira jan zen ikastera, Heidelberg hirira, eta han beste ikasle errusiar batzuekin batera intelektual eseristen zirkulu bat osatu zuen. 1905an, San Petersburgoko Sobietaren lehendakariorde izan zen, baina iraultza honek porrot egin zuenean, erbestera joan behar izan zuen. 1907an, Alderdi Eseristaren Komite Zentraleko kide aukeratu zuten. Avksentiev Alderdi Eseristaren eskuineko adarrean kokatu zen: Duman parte hartzearen aldekoa izan zen, eta 1914an, Lehen Mundu Gerra hastearekin bat, Errusiak gerra horretan parte hartzearen alde egin zuen[1].

1917ko apirilean, Errusiara itzuli zen, eta Alderdi Eseristaren pertsonarik garrantzitsuenen artean egon zen, alderdiaren eskuineko adar “ofizialista” babestuz (gerran jarraitzearen aldekoa eta koalizio-Gobernuaren aldekoa), Aleksandr Kerenskiren laguntzaile garrantzitsua izan zen. 1917ko maiatzean, Errusia Osoko Nekazarien Sobieteko lehendakari izan zen; postu horretatik iraultza oztopatzen saiatu zen. 1917ko uztail bukaeran, Kerenskiren Errusiako Behin-behineko Gobernuan, Barne ministro izendatu zuten, Irakli Tsereteli mentxebikearen ordez, iraila arte egon zen postu horretan, eta bertatik nekazarien lur okupazioak erreprimitu zituen, are desjabetzetan inplikatutako Nekazal Komiteetako kideak atxilotzeko agindua eman zuen (Barne Ministro izatez gain, Baserritarren Sobieten lehendakari zenean eman zituen agindu hauek)[1].

Urriko Iraultzaren aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko urrian, Errepublikaren Kontseiluko (Aurre-parlamentuko) lehendakari izendatu zuten. Urriko Iraultza Sozialistaren ondoren, antiiraultzaile amorratu bilakatu zen; Asanblada Konstituziogilearen izenean iraultzaren aurkako matxinada zuriak zuzendu zituen, esaterako Junkerren matxinada edo Kerenski-Krasnov matxinada. 1917an oraindik eskuineko eseristen alderdiak eta euren lider Txernovek matxinadara joatea zalantzaz ikusten zutenean, Avksentievek matxinada hauekin bat egin zuen eta horregatik, azaroaren 17an atxilotu zuten. 1918an, Omsk hiriko Gobernu pro-kapitalista batean hartu zuen parte: Errusia Osoko Behin-Behineko Gobernuan. Gobernu hau beste Goberna zuri batek, Koltxak jeneralaren Gobernuak estatu-kolpez ordeztu zuenean, Avksentiev egun batzuez atxilotu zuten. Presoalditik askatzean, erbestera joan zen, Parisera lehenbizi, eta 1940an, naziek Frantzia inbaditzerakoan, AEBra. Han hil zen 1943an[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Avksentiev, Nikolai, K17 2017-07-07. CC0 Domeinu Publikoa