Nikolaos Damaskokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolaos Damaskokoa
Bizitza
JaiotzaDamaskoOAko 64
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaErroma, 4 (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
latina
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, filosofoa eta idazlea

Nikolaos Damaskokoa edo Dimaskokoa (antzinako grezieraz: Νικόλαος Δαμασκηνός, Nikolāos Damaskēnos, arabieraz: نقولا_الدمشقي‎) Judeako Erresumako politikari, diplomatiko, historialari, eta filosofoa izan zen, heleniar etniakoa, bere garaian oso ospetsua, Herodes I.a Handiaren adiskide mina.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikolaos Damaskon OAko 64an[1] jaio zen sendi pribilegiatu baten kide. Bere amaren izena Stratonike zen[2] eta aita Antipatros jakin bat zen dirutza hizlari egin zuena, eskola edo epaitegietan. Nikolaosek eliteko heziketa zabala jaso bide zuen Siriako greziar eskoletan eta Peripatos korrontean sartu zen.

Sofroniosen arabera[3], hasieran Marcus Antonius eta Kleopatra VII.aren seme-alabeen tutore gisa aritu zen Egipton. Horien heriotza eta Octaviusek Egipto konkistatu ondoren Judea aldera joan zen. Han Nikolaos Herodes erregearen lagun, aholkulari, idazkari eta enbaxadore bilakatu zen. Aldi berean, Ptolemaios anaia Herodesen jauregian sartu zuen. Ptolemaios izan zen Herodes Handiaren aholkulari nagusia gai ekonomikoetan.

OAAko 14an, Nikolaos Marcus Vipsanius Agrippa Asia Txikiko gobernadorearengana jo zen, helenizatutako hirietan bizi ziren diskriminatutako juduen kasua aurkeztera. Ondorioz Ilion hiriaren zerga proiektua alde batera uzten konbentzitu zuen Nikolaosek.

Hala ere, Erroman Augustusenganako enbaxada bere ekimen garrantzitsuena zuen. Herodesek anbatarrei gerra deklaratzean Augustusen haserrea eragin zuen, honek Erromako aliatu leialtzat hartu baitzituen. Baina kontua da Silaeosek, Obodas Anbateko erregearen idazkariak, Trakonitisen matxinada bere diruaz sustatu eta allegian Augustoren sabaetarren[4] aurkako militar eginkizuna aholkularitza malguaz saboteatu egin zuela. Atze-oihal honekin, Nikolaosek saihetsi zuen Herodesen aurkako prozesua eta Silaeos gerrako erantzule eginez honen exekuzioa bideratu zuen.[5]

Horrez gain, Nikolaos Quinctilius Varus[6] Siriako (eta Judea Erresumaren gainean tutoretzan ihardunez) gobernadore erromatarraren aurrean Herodesen izenean eta akusazioaren ordezkaria bezala agertu zen Herodes Antipatrosen, Herodesen semearen, aurkako auzian, OAAko 4an honen exekuzioaz amaitu zena.

Herodes hil ondoren, Ptolemaiosek hildako erregearen zigilu-eraztuna eta testamentua Augustusi ekarri zizkion Erromara. Anai biak hor sendi liskarren erdian ziren, eta Augustusen aurrean halaber Herodes Arkelaosen hautagaitzaren babesle, honen aitaren ondorengotzarako.

Azkenik, Nikolaos Herodes Arkelaos errege berriaren aholkularia zen ere. Baina hasieran laguntza eman zion arren hura ordezkatzea ukatu zuen, Herodes Haundiak behin menperatu zituen hiri helenistikoek independentzia eskatu eta gero.

Nikolaosek bere bizitzako azken urteak Erroman igaro zituen.

Berak idatzi zuen Herodesi ohartarazi zuela honen semeak, sasi-Hasmondar oinordekoek Alexander eta Aristobulus, eta Antipatros ez hil erasotzeko hau Herodesen enearen zoritxarren hasiera izango litzatekelakoan[7].

Nahiz eta bere jarduera politikoaren ondorioz Judea hobeto ezagutu beste historialari helenistikoek baino, eta Tanakh fidantzazko iturritzat jo bazuen ere, idazkietan Nikolaosek herri juduaren aurkako etsaikeria agertu zuen eta bereziki Hasmon sendiaren inguruan, aldi berean Herodestarrak goraipatzen bazituen bitartean. Yosef bar Mattityahuk Gerra Judu-Erromatarrak bere lehen liburuan, batez ere Nikolausek Hasmon eta Herodes sendiei buruz idatzitako material historikoan oinarritu bazen ere, urteak geroago, ordea, Juduen Antzinako Kontuak liburua idaztean jarrera oso kritiko bat hartu zuen behin bere iturri nagusia izan zenarekiko[8].

Nikolaosi buruzko artikulu bat dago Sudan[9].

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istoriai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzaren amaieran, Istoriai, 144 liburu historia unibertsal bat[10], konposatu zuen, nahiz eta Suda 80 liburu soilik aipatu. Baina, 2, 4, 5, 6, 7, (8), 96, 103, 104, 107, 108, 110, 114, 123 eta 124. liburuaren erreferentziak ezagutzen dira[11]. Lehen zazpi liburuen zati luzeak aipamenetan kontserbaturik daude, Constantinos Porphyrogennetosek prestatutako Excerpta de Virtutibus et Vitiis (OAko 905-959) izeneko konpilazioan[12]. Hauek Asiria, Media, Grezia, Lidia, eta Pertsiako historiaz hedatzen eta garrantzitsuak dira, halaber, historia biblikoari dagokionez.

Yosef bar Mattityahuk ziurrenik bere Herodesen historiarako[13] erabili du lan hau, zer eta non Nikolaosen kontua gelditzen den, hau da, Archelaosen erregealdiaren hasieran, Yosef bar Mattityahuren kontua bat-batean azaleko bihurtzen baita[14].

Greziako mitoak eta ekialdeko historia jorratzean, orain galduta dauden kalitate gorabeheratsuko beste lan batzuen menpe izan zen. Ctesiasi jarraitu zitzaionean, bere lanaren balioa malgua da.[15]

Indiar errege baten Augustorenganako enbaxada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikolaosen historiaren pasarterik ospetsuenetako bat da kontakizun hau. OAko 13an, Dafnen, Antiokiaren aldean, Nikolaosek Puru Indiako erregeak Augustorengana bidalitako enbaxada topatu zuen. Enbaxadak larruan idatzitako gutun diplomatiko bat grezieraz zeraman. Honen garrantzia hor zetzan, Puruk seiehun erresuma baino gehiago bere menpe izan arren, Zesar Augustoren adiskidetasuna oso estimatu zuelako, prest zegoela honi bere inperiotik pasabidea ahalbidetu, edonora ere, eta hura laguntzeko edozein ekintzetan.

Enbaxada kideren bat sramana[16] zen eta bere fedea frogatzeko Atenasen bere burua erre zuen. Gertakari honek sentsazioa piztu zuen eta Estrabon[17] eta Dion Kasiok[18] aipatu zuten euren lanetan. Sramanarentzako hilobia egin zen, Plutarkosen garaian ere ikusgai idazkun honekin: "ΖΑΡΜΑΝΟΧΗΓΑΣ ΙΝΔΟΣ ΑΠΟ ΒΑΡΓΟΣΗΣ" ("Sramana maisua Indiako Bharuch[19]etik").

Augustoren biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesar Augustoren bizitzaz (Biografias Kaisaros) idatzi zuen, enperadorea OAko 14an hil eta ondoren bukatua (beraz, Nikolaosek 78 urte zituela). Bi zati luze geratzen dira: lehena, Octaviusen ​​gaztaroari buruzkoa; bigarrena, Julio Zesarren hilketaren gainekoa.[14]

Autobiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobiografia bat idatzi zuen ere, data ez da ziurra. Zatiak geratzen dira, batez ere, historia juduaz.[14]

Filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristotelesen lanen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruzkinak konposatu zituen Aristotelesi buruz. Horien laburpenak 1901ean Cambridgeko Unibertsitatean aurkitu zuten asirierazko eskuizkribu batean edukita (signatura: GG. 2. 14). Eskuizkribua gehienez Jacob Bar-Salibiren[20] lan bat da[21]. Nikolaosek jatorrizko lana, ziurrenik, Erroman OAko 1an idatzi zuen, kritika erakarri zitzaonean filosofiaz gehiegi ari zelakoan aberats eta poteretsuak gordeiatu ordez[22].

De Plantis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De Plantis izeneko lana idatzi sasi-aristotelikoa da. Arabierazko itzulera Istanbulen topatu zuten 1923an. Cambridgen ere asirierazko eskuizkribu bat ere badago.

Gainerako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tragedia eta komedia batzuk konposatu zituen, gaur egun galdurik.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nikolaos, Augustusen Bizitza. Fr.136.8 [1]
  2. Sievers, J., Nicolaus of Damascus, The Encyclopedia of Ancient History (2012), [2]
  3. Sophronios Jerusalemgoa, Patrologia Graeca vol. 87, 3. Col. 3622D.
  4. Ikus ingelesezko Wikipediaren artikua herri honi buruz.[3]
  5. Samuel Rocca, Herod's Judaea: A Mediterranean State in the Classical World, Texts and Studies in Ancient Judaism, 122 (2008), 147. orr.
  6. Titus Flavius Josephus / Yosef bar Mattityahu, Juduen Antzinako Kontuak, 17. liburua, 89. atala
  7. Dindorf, Ludwig. 1870 (Leipzig, Teubner, Historici Græci Minores, Autobiografia, i. 141. orr.
  8. Titus Flavius Josephus / Yosef bar Mattityahu, Juduen Antzinako Kontuak, 16. liburua, VII. atala, 1. paragrafoa[4]
  9. Suda N.393[5]
  10. Ateneo Naukratiskoa, Deipnosophistes, vi. liburua, 249. oharra[6]
  11. K. Müller, et al., Fragmenta Historicorum Graecorum, 3. liburua, 345. orr.[7]
  12. Lulofs, H. J. Drossart. On the Philosophy of Aristotle, by Nicolaus Damascenus. Brill, 1969, 1f. orr.
  13. Juduen Antzinako Kontuak, 15.-17. liburuak
  14. a b c Jewish Encyclopediaren Artikulua
  15. Drews, Robert, Sargon, Cyrus and Mesopotamian Folk History, Journal of Near Eastern Studies, 33. Liburukia, 4. zbk, (1974/10), 387.-393. orr.
  16. http://en.wikipedia.org/wiki/Sramana
  17. Estrabon, Geografia, 15. liburua, 1. atala, 73. paragrafoa [8].
  18. Dion Kasio, Historia Romana, LIV. liburua, 9. paragrafoa.
  19. http://en.wikipedia.org/wiki/Barygaza
  20. http://en.wikipedia.org/wiki/Dionysius_Bar_Salibi
  21. Drossart, H. J. On the Philosophy of Aristotle, by Nicolaus Damascenus. Brill, 1969, 46. orr.
  22. Drossart, H. J. On the Philosophy of Aristotle, by Nicolaus Damascenus. Brill, 1969, 5. orr.
  23. Drossart, H. J. On the Philosophy of Aristotle, by Nicolaus Damascenus. Brill, 1969

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jacoby, Felix. Berlin 1926. Die Fragmente der griechischen Historiker II A, Nr. 90, 324.–430. orr.
  • Stern, Menahem. 1991, heriotzaren ostean argitaraturik. Studies in the History of the People of Israel in the Period of the Second Temple.
  • Scardigli, B. Nicolao di Damasco, Vita di Augusto. Introduzione, traduzione e commento storico a cura di B. Scardigli in collaborazione con P. Delbianco, Florenz 1983. (Augustusen Biografia)
  • Wacholder, B. Z. 1962. Nicolaus of Damascus. University of California Studies in History 75.
  • Yarrow, L. M. 2006. Historiography at the End of the Republic. Oxford University Press, pp. 67–77.