Ousmane Sembène
Ousmane Sembène | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ziguinchor, 1923ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Senegal |
Heriotza | Dakar, 2007ko ekainaren 9a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Yoff (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gerasimov Zinematografia Institutua (1961 - |
Hizkuntzak | frantsesa Wolofera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, aktorea, antzerkigilea, gidoilaria, estibatzailea, militante politikoa eta prosalaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Senegal |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Senegalese Tirailleur (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
|
Ousmane Sembène (Ziguinchor, Casamance, Senegal, 1923ko urtarrilaren 1a - Dakar, Senegal, 2007ko ekainaren 9a), senegaldar idazlea eta zinemagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantzale, igeltsero eta zamaketari aritu zen Marseillan, eta lanbide horietan bere eleberrietarako gai izango zen lan-esperientzia eta militantismo sindikala hartu zuen.
Le Docker noir (1956, "Zamaketari beltza") etorkinen lan- eta bizi-baldintzak deskribatzen dituen lehenengo eleberrietako bat da. Ô pays, mon beau peuple (1957, "O herrialde, nire herri ederra") eleberrian gudari zahar batek, bere emazte frantsesarekin, bere herrialdera egiten duen itzulera eta bizi dituen arazoak aztertzen ditu. Bouts de bois de Dieu (1960, "Jainkoaren egur zatiak") da Sembèneren maisulana. Bertan, Dakar-Bamakoko burdinbideetako langileen greba kontatzen du.
Ondoren, kontakizun-bildumak argitaratu zituen, erregimen berrien kritika politikoaren bidetik idatziak: Voltaïque (1962), Véhi Ciosane et Le Mandat (1965, "Véhi Ciosane eta Agintaldia"). 1973an, Xala eleberri sinboliko eta ironiko laburra idatzi zuen. Le Dernier de l'Empire (1981, "Azken inperioa") lanean, berriz, agintariek deskolonizazioaren herentzia onartzeko duten ezintasuna salatzen du.
Zinemagile gisa, bere herrialdearen errealitateak erakusten ditu: Borom Sarret (1963), La Noire de...; (1966, "...ren beltza"), Emitaï (1970), Ceddo (1977). 1992an Guelwaar egin zuen, Afrikako kaos morala eta politikoa erakusten duen panfleto gogorra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.