Palauko bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Palauko bandera
Palauko bandera
Erabilera
FIAV 110110.svg
Proportzioa 3:5
Erabakia 1981
Koloreak
Urdina
Zuria
Gorria

Palauko bandera 1981eko urtarrilaren 1ean egin zuten ofizial, NBEren aginduz AEBen menpeko Ozeano Bareko Uharteetako Protektoratua desegin zenean. Une horretan egungo Iparraldeko Mariana Uharteak, Marshall Uharteak, Mikronesiako Estatu Federatuak eta Palauk osatutako egitura politikoa desagertu zen eta Palau berezko errepublika bilakatu zenez bandera izatearen beharra sortu zen.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikronesiako Estatu Federatuetako eta Ozeano Bareko beste uhartedi batzuetako banderekin gertatzen den bezala, kolore urdinak ozeanoa eta nazio honek bere baitan duen lekua islatzen ditu. Aldiz, banderako biribila zentratuta ez egoteak Bangladeshko edota Japoniako banderarekin hurbiltzen du; kasu honetan biribilak ilargia islatu nahi du, ez eguzkia.

Bi koloreen aukeran, bestalde, palauarren historia eta ohitura batzuk ere ikus daitezke:

  • Urdin distiratsuarekin kanpoko menpekotasunetik burujabetzarako aldaketa islatu nahi zuten.
  • Urrezko diskoa ilargi betea da; palauarren aburuz garairik onena da gizakien aktibitateak garatzeko. Ilargi beteaz jaiak, ospakizunak, uzta, ereinaldia, arrantza...egiten ziren. Ilargia bakea, maitasuna eta lasaitasunaren ikurra da.

Futaranosuke Nagoshi (名越二荒之助) irakasle japoniarraren iritziz Palauko banderak Japoniakoarekin zerikusia du[1]. Bi lurraldeek harreman historikoa izan dute eta bi herrien arteko senidetzea islatuko luke. Hala uste zuen Palauko presidentea izan zen japoniar jatorriko Kuniwo Nakamurak ere[2].

Bandera historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira Palau errepublika izan arte erabili diren kanpoko egitura politikoetako banderak; AEBetakoak urte ia aldi guztietan beste batekin (NBEkoa, Protektoratukoa, Palaukoa) batera erabili izan dira. Kontuan izan 1981 eta 1994 artean Palauk berezko errepublika zuela baina ez zela estatu independentea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Futaranosuke Nagoshi (1987) 世界に生きる日本の心(Sekai ni ikiru nihon no kokoro, "Espiritu japoniarrak munduan zehar"). Tendensha.
  2. Reizō Utagawa, The financial world, 1999.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palauko bandera Aldatu lotura Wikidatan