Lau Ibaien Iturria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lau Ibaien Iturria
Vierstroemebrunnen Piazza Navona Rom.jpg
Kokapena
Herrialdea  Italia
Italiako eskualdea  Lazio
Italiako hiri metropolitarra Metropolitan City of Rome
Hiria Erroma
Koordenatuak 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 23″ E / 41.898953°N,12.473075°E / 41.898953; 12.473075Koordenatuak: 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 23″ E / 41.898953°N,12.473075°E / 41.898953; 12.473075
Historia eta erabilera
Irekiera 1640(e)ko hamarkada
Arkitektura
Arkitektoa Gian Lorenzo Bernini
Estiloa Arkitektura barrokoa

Lau Ibaien Iturria (italieraz: Fontana dei Quattro Fiumi) izeneko eskultura, Erromako Navona Enparantzan dago, eta Gian Lorenzo Bernini eskulturagile eta margolariak pentsatu eta zizelkatu zuen 1651n, garai horretan, aita santua Inozentzio X.a zelarik, barroko garaian, artista bikainaren garairik oparoenean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria, igerileku eliptiko batek eratzen duen oinarri batez osatuta dago, erdian, haitzurdinezko morrosko batekin koroatua, honen gainean, erromatar garaiko obelisko bat altxatzen delarik, Domizianoren obeliskoa.

Iturria osatzen duten estatuak, benetakoak baino handiagoak dira, eta Lurreko lau ibai nagusien alegoriak dira (Nilo, Ganges, Danubio eta Rio de la Plata), horietako bakoitza, garai hartan ezagutzen zen kontinente bakoitzeko. Iturrian, ibai hauetako bakoitza, haitzurdinezko erraldoi batek ordezkatzen zuen.

Uretatik irten eta harri artean aurkitzen diren zuhaitz eta landareak ere, benetan baino eskala handiagoan daude. Animaliak eta landareak, natura on eta erabilgarri batetik sortuak, espezie handi eta indartsuei dagozkie (lehoia, zaldia, krokodiloa, sugea, herensugea kasu). Ikusleak, iturriaren inguruan biraka, lehen, ezkutatuta edo masa harritsuak estalita zeuden forma berriak ikusten ditu. Lan honekin, Berninik, miresmena piztu nahi du begiratzen duen pertsonagan, mugitzen ari den unibertso txiki bat sortuz, errealitate naturaleko espazioaren imitazio bezala.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lau Ibaien Iturria Aldatu lotura Wikidatan