Parisko Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Parisko Kluba (frantsesez Club de Paris) hartzekodun ofizial eta herrialde zordunez osatutako foro ofizial bat da. Bere funtzioa herrialdeen kanpo zorrak birnegoziatu eta mailegu erakundeen ordainketa motak koordinatzea da. 1956an sortu zen, hain zuzen ere taldea bildu zen lehenengoz bildu zenean, eta Argentina bere hartzekodun publikoekin biltzeko ados agertu zenean. Akordioa maiatzaren 16ean lortu zen.

Bilera edo topaketak urtero Paris hirian 10-11 aldiz ospatzen dira, bertan birnegoziazio ekitaldiak, zorren analisia eta ikuspegi metodologikoak aztertzen dira. Bilera hauetako presidentea Frantziako Diruzaintzako goi funtzionari bat izaten da, bai eta presidente ordeak ere.

2009. urterarte 86 herrialde zordunekin 408 akordio lortu dira.

Klubeko herrialde hartzekodunen artean honakoak daude: Alemania, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Danimarka, AEB, Espainia, Finlandia, Frantzia, Irlandako Errepublika, Italia, Japonia, Norvegia, Errusia, Herbehereak, Erresuma Batua, Suedia, Suitza eta Israel.

Aldiz, orain arte herrialde zordun gisa bileretan parte hartu dutenen artean honakoak daude: Argentina, Brasil, Txile, Peru, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak, Israel, Angola, Kuwait, Maroko, Mexiko, Zeelanda Berria, Portugal, Trinidad eta Tobago, Turkia eta Tuvalu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]