Paul Pogba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Pogba
FRA-ARG (11) - Paul Pogba (cropped 2).jpg
(2018)
Bizitza
Izen osoaPaul Labile Pogba
JaiotzaLagny-sur-Marne1993ko martxoaren 15a (28 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaRoissy-en-Brie
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Le Havre AC2007 / 2009
Flag of None.svg France national under-16 football team2008 / 2009171
Flag of None.svg France national under-17 football team2009 / 2010
Flag of None.svg France national under-17 football team2010 / 2010102
Flag of None.svg France national under-18 football team2010 / 201161
Flag of None.svg France national under-19 football team2011 / 2012124
Flag of None.svg France national under-20 football team2012 / 2013133
600px Bianco Nero Juventus.png Juventus FC2012 / 201612428
Flag of None.svg Frantziako futbol selekzio nazionala2013 / 315
600px Bianco Nero Juventus.png Juventus FC2016 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia6
Pisua98 kilogramo
Altuera190 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Facebook: PaulPogba Twitter: paulpogba Instagram: paulpogba FIFA: 367388 UEFA: 250015808 Edit the value on Wikidata

Paul Pogba ( Lagny-sur-Marne, Frantzia, 1993ko martxoaren 15a ) erdilari postua betetzen duen futbolari frantziarra da. Gaur egun Manchester United FC taldean jokatzen du, Ingalaterrako Premier Leaguen. 2013. urtean 21 urtez azpiko Europako jokalari onena izendatu zuten[1]. Frantziako selekzioarekin munduko txapelduna izan da 2018an eta 2013an (20 urtez azpikoan).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gineatik Frantziara joandako familia batean jaio zen. Anaia bikiak ditu, zaharragoak, haiek ere futbolariak. Florentin eta Mathias Pogba dira.

US Roissy-en-Brie taldean hasi zen futbolean jokatzen, herritik kilometro gutxitara, eta US Torcy taldean 13 urtez azpiko kategoriako kapitaina izan zen. Profesional mailan izan zuen aurreneko taldea Le Havre izan zen, eta handik Frantziako selekzioko gazte mailatan jokatzeko aukera izan zuen. Europako talde handiek jokalarienganako interesa azaldu zuten orduan; Arsenalek eta Juventusek esate baterako[2].

Ingalaterra eta Italia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Manchester United-ek fitxatu zuen B taldean aritzeko. Le Havrek protesta egin zuen taldeari ezer esan gabe egin zelako fitxaketa baina ez zuen jokalaria klubean mantentzea lortu[3]. Hurrengo denboraldietan aukera izan zuen tarteka talde handian aritzeko, baina ez hark nahi beste. 2011-12 denboraldiko Europa Leaguen Bilboko Athletic-en aurka jokatu zuen[4].

2012an Juventus FC taldeak fitxatu zuen. 2014. urtea bikaina izan zuen. Urrezko Baloia eskuratzeko hautagaia izan zen eta sarturiko golen artean Txapeldunen Ligako lehena aipagarria da, Juventusen 100. gola ere izan baitzen[5]. Turingo taldearekin Italiako lau liga, bi kopa eta hiru superkopa irabazi zituen lau urtetan[6].

2019 arteko kontratua sinatu zuen baina 2016an Manchesterrera itzuli zen, talde ingelesaren historiako ftxaketa garestiena izan zen. Lehenengo urtean UEFA Europa League irabazi zuen Amsterdamgo Ajax taldeari finalean 2-0 rabazita. Lehenengo gola Pogbak sartu zuen gainera. Nazioarteko kluben arteko lehenengo titulua zuen.

Frantziako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urtez azpiko selekzioarekin 2008ko irailaren 23an egin zuen debuta Galesen aurka eta ondoren gazte mailako selekzio guztietan aritu zen[7]. Le Havrerekin izandako istiluen ondorioz Frantziako Federazioak sei hilabetez selekziotik baztertzea erabaki zuen. 2013an 20 urtez azpiko selekzioarekin Munduko Kopa irabazi zuen Turkian. Finalean Uruguairekin 0-0 egin ondoren penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

Selekzio nagusiarekin 2013ko martxoaren 22an egin zuen debuta Georgiaren aurka. 2014ko Munduko Kopan txapelketako jokalari gazte onena aukeratu zuten[8], selekzioak ordea ez zuen maila onik erakutsi eta final laurdenetan izan zen kanporatua. 2016ko Europako txapelketan finalista izan zen eta 2018ko Munduko Kopan txapelduna, finalean Kroaziari 4-2 irabazi ondoren[9]. 2021ean UEFAko Nazioen Liga irabazi du[10].

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Kluba
2006-2007 Frantzia US Torcy
2007-2009 Frantzia Le Havre
2009-2012 Ingalaterra Manchester United
2012-2016 Italia Juventus FC
2016- Ingalaterra Manchester United

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juventus taldean Italiako 4 liga irabazi zituen lau urtetan.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) MARCA.com. «Pogba, Golden Boy 2013» MARCA (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  2. «Arsenal, Liverpool chasing Le Havre kid Paul Pogba | Premiership News | tribalfootball.com» web.archive.org 2012-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  3. (Ingelesez) «United leave Le Havre fuming» Sky Sports (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  4. (Gaztelaniaz) UEFA.com. «Athletic Club-Man. United 2012 Historia | UEFA Europa League» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  5. «Juventus ganó 3-2 al Olympiakos en el partido 100 de Pirlo en Champions» web.archive.org 2016-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  6. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. «Juventus igualó 1-1 con Cagliari, en el regreso de Paul Pogba» futbolred.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  7. «FFF : sélections, football, fiche, espoirs, féminines, masculines, UEFA, FIFA» web.archive.org 2008-12-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  8. (Frantsesez) Dev, Paul. «Une liste de 23 sans surprise» France Football (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  9. (Frantsesez) «Qui sont les Bleus champions du monde 2018 ?» Le Monde.fr 2018-07-16 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  10. (Ingelesez) UEFA.com. (2021-10-10). «Spain 1-2 France: Les Bleus seal trophy with another comeback» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]