Peio Ruiz Cabestany

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peio Ruiz Cabestany
Bizitza
Jaiotza Donostia1962ko martxoaren 13a (57 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia, idazlea eta kazetaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak
 
IMDb nm1670690

Peio Ruiz Cabestany (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko martxoaren 13a) euskal txirrindulari ohia da, 1984 eta 1994 artean profesionala eta urte horietan 23 garaipen lortu zituena.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideko txirrindularia izan baino lehen, Cabestany Espainiako txapelduna izan zen pistako txirrindularitzan; 1980 eta 1982an jazarpeneko txapelduna izan zen, 1980tik 1983ra arte taldekako jazarpeneko txapelduna, puntuazioko txapelduna 1983an eta taldekako erlojupeko txapelduna 1983an ere.

Txirrindularitzan jardun aurretik, iraupen-eskia egiten zuen gaztetan. Nahiz eta ondoren txirrindularia izan ez zuen kirol hau guztiz alboratu, iraupen-eskiko hainbat probatan eta triatloi zurietan parte hartu zuen eta.

Txirrindularia zenean, hainbat prentsa-artikulu idatzi zituen. 1997an Historias de un ciclista liburua idatzi zuen.

Telebistan ere egin du lan. Eurosport telebista-kateko txirrindularitzako esataria izan da, baina horrez gain abenturazko telesaioetan eta reality-etan parte hartu du hala nola:

Gaur egun, familia eta berak mahasti batzuk dauzkate Cuenca de Barberá ardo-eskualde kataluniarrean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984 Orbea

1985 MG-Orbea

1986 SEAT-Orbea

1987 Caja Rural-Orbea

1988 Kas-Canal 10

1989 ONCE

1990 ONCE

1991 CLAS-Cajastur

  • Murtzia Hiriko Criteriuma.

1992 Gatorade-Chateau D'ax

1993 Gatorade-Mega Drive

1994 Euskadi - Petronor

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994
Pink jersey Italiako Giroa UT
Yellow jersey Frantziako Tourra 54 36 UT 12 33 72
Red jersey Espainiako Vuelta 15 4 6 UT 23 17 4 6 12 30
MaillotMundial.PNG Munduko Txapelketa 27 11 15
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]