Phil Anderson
Phil Anderson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip Grant Anderson |
Jaiotza | Londres, 1958ko martxoaren 12a (65 urte) (65 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity Grammar School Kew (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Panasonic | 1984-1987 |
Peugeot | 1980-1983 |
TVM | 1988-1990 |
Motorola | 1991-1994 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
philanderson.com.au |
Philip Grant Anderson (Londres, 1958ko martxoaren 12a) Skippy ezizenduna, australiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1980 eta 1994 artean, denbora horretan 86 garaipen lortu zituelarik.
Zaletu bezala Australiako txapeldun izan zen 1978an.
Profesional bezala garaipen ugari lortu zituen, horien artean klasiko garrantzitsuak, Amstel Gold Race edo Züricheko txapelketa kasu, etapakako proba ospetsuak, Suitzako Itzulia edo Dauphiné Libéré kasu, baita etapa garaipenak ere Itzuli Handietan, Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean kasu.
Tourrean, bere emaitzarik hoberenak bere lehen urteetan lortu zituen. 1981ean maillot horia jantzi zuen lehen ez europarra izan zen. 1982an, 5. amaitu zuen, etapa garaipen bat lortu zuen, gazterik hoberenaren sailkapena irabazi zuen eta 9 egunez izan zen probako lider, sailkapen nagusiko 5. postu hori ordurarte australiar batek lortu zuen hoberena izan zelarik. 5. postu hau 1985eko edizioan ere errepikatuko zuen. 1983an 9. eta 1981 eta 1984an 10. ere izan zen.
Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, Phil Andersonek kirol honi lotuta jarraitu du txirrindularitza proben antolatzaile bezala.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1980
1981
- Paris-Nizako etapa 1
- Tour de l'Aude
1982
- 5. Frantziako Tourrean, gazteen sailkapena
eta etapa 1
1983
- Amstel Gold Race
- 2 etapa Dauphiné Libérén
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
- Tour de l'Aude
- 9. Frantziako Tourrean
1984
- Züricheko txapelketa
- Setmana Catalana, eta etapa 1
- Etapa 1 Dauphiné Libérén
- 3. Super Prestige Pernod Internationalean
- Frankfurteko Sari Nagusia
- 10. Frantziako Tourrean
1985
- Suitzako Itzulia, eta 3 etapa
Dauphiné Libéré, eta etapa 1
- Mediterraneoko Tourra, eta etapa 1
- 2. Setmana Catalanan, eta etapa 1
- E3 Harelbeke
- Frankfurteko Sari Nagusia
- 2. Flandriako Tourrean
- 2. Gante-Wevelgemen
- 2. Super Prestige Pernod Internationalean
- 2. Belgikako Itzulian
- 5. Frantziako Tourrean
1986
1987
1988
1989
- Romandiako Tourra, eta etapa 1
- Etapa 1 1989ko Italiako Giroan
1990
- Intergiroaren sailkapena eta etapa 1 1990eko Italiako Giroan
1991
- Etapa 1 Tourrean
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- Mediterraneoko Tourra, eta 2 etapa
- Britainia Handiko Itzulia
- Settimana Coppi e Bartali.
1992
1993
Sailkapen orokorra Itzuli garrantzitsuenetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | ||||||||||||||
Lasterketa | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
![]() |
— | — | — | — | — | — | 7. | — | 13. | 33. | — | — | — | — |
![]() |
10. | 5. | 9. | 10. | 5. | 39. | 27. | — | 38. | 71. | 45. | 81. | 84. | 69. |
Beste Itzuliak | ||||||||||||||
Lasterketa | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 |
![]() |
— | 16. | — | 5. | 4. | — | — | — | — | — | 11. | 19. | — | — |
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | 7. | — | — | — | — | — | — |
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 45. | 60. | 54. |
![]() |
— | — | 2. | — | — | — | — | — | 1. | 13. | — | — | — | — |
![]() |
20. | 7. | 6. | 7. | 1. | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
![]() |
— | — | — | 5. | 1. | 26. | — | 27. | — | — | 31. | 20. | — | 30. |
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Phil Anderson - ProCyclingStats