Pier Luigi Nervi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pier Luigi Nervi

(1969)
Bizitza
JaiotzaSondrio1891ko ekainaren 21a
Herrialdea Italiako Erresuma  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 19a -
HeriotzaErroma1979ko urtarrilaren 9a (87 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea laurea (en) Itzuli : Herri-lan ingeniaritza
Liceo Classico Massimiliano Massimo (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, unibertsitateko irakaslea eta arkitektoa
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaMovimento Arte Concreta (en) Itzuli

Discogs: 3414488 Edit the value on Wikidata
Montrealgo burtsaren dorrea (1964)

Pier Luigi Nervi (Sondrio, 1891ko ekainaren 21a - Erroma, 1979ko urtarrilaren 9a), italiar ingeniari eta arkitektoa izan zen. Irakaslea izan zen Erromako Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean. Funtzionalismoa defenditu zuen, eraikuntza ahalik eta lasterrena, merkeena eta egokiena egiteko xedez. Hormigoi armatuaren teknika maisutasun handiz landu zuen: hormigoiaren erresistentzia aztertu zuen, eta hormigoi-mota berri bat eta enkofratzeko molde berriak asmatu zituen. Industria-eraikinak eta jende askok erabili ahal izateko eraikinak egin zituen batez ere. Lan nagusiak: Florentziako estadioa (1929-1931); Orvietoko, Orbetelloko eta Torre del Lagoko aireportuetako hangarrak (1936-1941); Palermoko, Gaetako eta Trapaniko petrolio-biltegiak; Turingo erakusketa jauregia (1948-1950); Rio de Janeiroko Maracanã estadioa (1949-1950); Turingo Fiat fabrika (1949-1950); UNESCOk Parisen duen egoitza (1953-1957); Erromako Flaminio estadioa; Milango Pirelli etxe orratza (1961); Luigi Morettirekin batera, Montrealgo burtsaren dorrea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pier Luigi Nervi Aldatu lotura Wikidatan