Pierre-Étienne Cabarrus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pierre-Étienne Cabarrus
Bizitza
Jaiotza Baiona1743ko urriaren  19a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Bizilekua Bordele
Heriotza 1819 (75/76 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak bankaria
Kidetza Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbara

Pierre-Étienne Cabarrus (Baiona?, 1743ko urriaren 19a - ?, 1819), Esteban Cabarrus izenaz ere ezaguna Gipuzkoan agertzen denean, Bordeleko bankaria, eta bertako burtsako artekari eta kontsula izan zen, baita Pirinio Apaletako kontseilari nagusia eta Baionako Merkataritza Ganberako zuzendaria ere. Anaia bat izan zuen, ezaguna, Frantzisko Cabarrus, eta bi arreba: Jeanne, Francçois Faurie politikari frantses eta negozio gizonaren ama, eta Catherine Martine, Donibane Lohizuneko L'Infante deitu etxeko [Jean-Baptiste] Haraneder jabearen emaztea.[oh 1]

Cabarrus Filipinetako Errege Konpainiako faktorea izan zen Pasaian, eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin, 1790eko maiatzean bertako Casa del Café ezaguneko eztabaidetan Frantziako herriak eta Nazio Biltzarrak apezpikuak baliozta zitzaketela esan zuenean. Konbentzioaren Gerrako frantses armada iraultzailearen okupazio aldian, Pasaian geratu zen.[1] Kolaborazionista izan zen, eta aktiboki aritu zen lankidetzan agintari berriekin, atxiloketak eginez eta bahitutako elizetako zein ihesi joandakoen biltegi eta, oro har, higiezinetako ondasunak eskuratuz. Basileako Bakearen ondoren, Tallienek kolaborazionistak zigorgabetzeko gutun bat idatzi zion Godoyri, tartean Esteban bere senitarteko politikoa zela.[1]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxearen jatorrizko izena Joanoenia zen, alegia, Joano Haranederren etxea, Joseph Nogareten arabera. Haranedertarrak Donibane Lohizuneko burges aberatsak ziren; ikus Bulletin de la Société des sciences, lettres et arts de Bayonne, 1933 - Manex Goihenetxek aipatutako dokumentazioa, Histoire générale du Pays basque IV : Révolution de 1789, 4. liburukia, Donostia / Bayonne, Elkarlanean, 2002, (ISBN 2913156460 eta 9782913156463, OCLC 492295167), 55. or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Aragón Ruano, Álvaro (2011) «La Guerra de la Convención, la separación de Guipúzcoa y los comerciantes vasco-franceses y bearneses» Pedralbes (31): 170-175 ISSN 0211-9587 . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.