Potx eta Lotx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Potx eta Lotx
Potx eta Lotx.jpg
Xabi Sound (Ander Murillo), Potx (Josu Zubia), Lotx (Itziar Arkauz) eta Osaba (Danel Teran).
Datuak
JatorriaOñati (Gipuzkoa)
Urteak2011ko abenduaren 3a -
gaur egun (9 urte)
Taldekideak
Josu Zubia
Itziar Arkauz
Danel Teran
Ander Murillo
Informazio gehigarria
www.potxetalotx.eus
Facebook: potxetalotx Instagram: potxetalotx Youtube: UC-sdAWtX8soyPOZa64bvE1A Edit the value on Wikidata

Potx eta Lotx, Algaraz elkartearen barruan, Josu Zubiak, Itziar Arkauzek, Danel Teranek eta Ander Murillok osatzen duten pailazo talde oñatiarra da.

Antzerkia, dantza eta kantua uztartzen dituzte beraien ikuskizunetan, pailazo klasikoaren umore kutsuarekin osatuz. Familia osoari zuzendutako ikuskizunak egiten dituzte eta nahiz eta bereziki gaztetxoendako emanaldiak diren, helduentzako ere keinu ugari izaten dituzte antzezlanek.

Beraien hasierak 2011ko abenduaren 3 urtean izan ziren Potx eta Motx izenpean. Pailazo bikote honekin bi ikuskizun egin zituzten: Hartxoen lagun eta Naturan barrena.

2017an ordea, gaur egun ezagutzen ditugun Potx eta Lotx sortu ziren. Orduz geroztik beste hiru ikuskizun egin dituzte: Herriko festetan, Etxean eta Kaleak bizirik. Hiru denboraldi hauetan, ikuskizun bakoitzarekin disko eta DVD bana ere kaleratu dituzte.[1]

Taldearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potx eta Motx (2011-2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potx eta Motx pailazoak 2011ko abenduaren 3an sortu ziren Oñatin. Kasualitatez sortu zuten bikotea. Egun hartan, euskararen eguna zenez, herriko ikastetxe batean pailazoen saioa antolatu zuten. Pailazo haiek ordea, ez ziren iritsi eta jendeak eskatuta Josu Zubiak eta Amaia Igartuak egin behar izan zuten pailazoarena, 17 urte besterik ez zituztela.[2]

Bapateko saiakera hark harrera ona izan zuen ikusleen artean eta egun baterako sortu zen proiektu horrek aurrera segitu zuen. Oñatitik atera eta eskualdera zabaldu ziren eta saioak eskaintzen hasi ziren ikastetexeetan, gaztelekuetan, egun berezietan... Pailazo bikotearekin batera pertsonaia gehiago ere aritu ziren ikuskizunetan. Tartean Itziar Arkauz (gaur egungo Lotx).[3]

Etapa honetan bi ikuskizun egin zituzten: Hartxoen lagun (2011-2013) eta Naturan barrena (2013-2014). Azken honekin diskoa ere kaleratu zuten.[4]

Algaraz elkartea (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean Algaraz elkartea sortu zen Oñatin. Honen helburua pailazoaren begirada mundura zabaltzea da, gizartean dauden talde desberdinetan ekintzak burutuaz. Izan ere, gaur egungo bizimoduan, sudur gorriak zeresan handia du eta horretan erabat sinesten du elkarteak.

Algaraz elkartearen babespean egindako proiektuetako bat da Potx eta Lotx pailazo taldea.

Potx eta Lotx (2017-2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. urtean, Potx eta Motx pailazoak desagertu eta hiru urtetara (Algaraz elkartea sortu berritan), Potx eta Lotx bikotea sortu zen. Kasu honetan Amaia Igartua, Motx, Itziar Arkauzek ordezkatu zuen Lotxen pertsonaiarekin.[5]

Orduz geroztik hiru ikuskizunekin aritu dira herriz herri Herriko festetan (2017-2019), Etxean (2019-2021) eta Kaleak bizirik (2021-).

Ikuskizun bakoitza grabatu eta DVD bana eta abestiekin disko bana kaleratu dituzte. Diskoen hitzei dagokienez, Oñatiko Txinparta Bertso Eskolaren laguntza izaten dute.

Gainera, denboraldi bakoitzean, formatu txikiagoko antzezlan bat ere kaleratzen dute.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungoak

Hasierakoak

Pailazoen urtez urteko bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pailazo taldeak bilakaera izan du. Gaur egun Potx eta Lotx izenarekin ezagunak badira ere, beraien hasieratan Potx eta Motx bezala hasi ziren. 2014tik 2017ra, bi pailazo bikoteen artean bizpaihiru urte egon ziren oholtzetatik aldenduta.

Aktorea 2011-2013 2014-2016 2017-2019 2020-2021
Josu Zubia Potx Potx
Amaia Igartua Motx
Itziar Arkauz Beste pertsonaiak Lotx
Danel Teran Beste pertsonaiak
Ander Murillo Beste pertsonaiak

Beste pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

* errepikatutako pertsonaia
Aktorea Pertsonaia Urtea Ikuskizuna
Danel Teran Osaba 2017 - 2019 Herriko festetan
Rikardo Anakardo 2017 - 2019 Herriko festetan
Ximon postaria 2019 - 2021 Etxean
Izaskun 2019 - 2021 Etxean
Ander Murillo Eguzkilore 2017 - 2019 Herriko festetan
Xabi Sound 2017 - 2019 Herriko festetan
Imanol (elkarrizketatzailea) 2019 - 2021 Etxean
Xabi Sound* 2019 - 2021 Etxean

Gaur egungo taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josu Zubia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josu Zubia - Potx

Potx pailazoa da Josu Zubia eta oñatiarra da sortzez. HUHEZIn hezkuntza bereziko irakasle ikasketak egin zituen eta honez gain, Euskal Kultur Transmisioaren graduondoko bat baita ere. Unibertsitatean euskara batzordean eta sormen lanetan ere parte hartu izan du. Herri mailan hainbat elkarteren sormen prozesuetan parte hartu du: ELTZIA egitasmoa, Irazan Antzerki Gunea eta Algaraz Ikuskizun elkartea. Talde hauetan parte hartzeaz gain, herri- mugimenduko beste egitasmo batzuetan ere hartzen du parte (Oñatiko iñauteriak,...). Orain urte batzuk Klownaren balioaz jabeturik hainbat profesionalen eskutik (Jesus Jara, Amaia Prieto, Caroline Dream, Alex Navarro...) clown formazioa jaso izan du Valentzian, Bartzelonan, Gasteizen eta beste leku batzuetan. Lehen aipatutako Irazan antzerki elkartean antzerki formatzaile eta dinamizatzaile bezala dihardu. Algaraz elkartearen bitartez, hainbat unibertsitate eta udaletan formazio eta hitzaldi puntualak ere eman izan ditu Itziar Arkauzekin batera. Honez gain, musikaria da eta guztira 5 disko kaleratu ditu. Gainera, egun, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartearen parte da.

Itziar Arkauz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotx pailazoa da Itziar Arkauz. Jaiotzez Oñatiarra da. Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskolan burutu zituen bere erizain ikasketak. 2013. urtetik kultur prozesu desberdinetan murgilduta egon da, besteak beste ELTZIA, Irazan Antzerki Gunean eta Algaraz Ikuskizun Elkartean. Horretaz gain, herri- mugimenduko beste egitasmo batzuetan ere hartu izan du parte, hala nola, Oñatiko Iñauterietan. Antzerkiaren beste arlo batzuk ere jorratu dituen arren (inprobisazioa..), klownean sakontzeko grina piztu zitzaion beronen esentzia ezagutu zuenean. Hori dela eta, formakuntza jaso du profesional desberdinen eskutik (Amaia Prieto, Jesus Jara, Irrikiclown...). Gaur egun, Irazan antzerki gunean dinamizatzaile lanetan aritzen da. Algaraz elkartearekin ere lanketa sakon bat egiten ari da Josu Zubiarekin batera, klownaren balioak gizarteari gerturatzeko asmoz. Hainbat unibertsitate eta udaletan hitzaldi puntualak eman izan ditu. Musikan ere oinarrizko formazioa jaso izan du.

Danel Teran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danel Teran - Osaba

Osaba, Izaskun edota Rikardo Anakardoren pertsonaiak antzeztu ditu Danelek Potx eta Lotxeko ikuskizunetan. Oñatiarra da eta ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egiten dihardu, egun, HUHEZIn. Antzerkiari dagokionez, Gasteizko Ortzai Antzerki Eskolan eman zituen bere lehen urratsak eta ondoren herrian sortutako Irazan Antzerki Guneko gazteen taldeko kide izatera pasa zen. Bertan mota desberdinetako proiektuak egin ditu, baita aktore ezagunek emandako ikastaroak jaso ere. Horren ostean, “XUP!” antzerki taldea sortu du beste kide batzuekin batera. Bertan 15-19 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. Gainera, gazteei zuzendutako antzezlan bat sortu eta antzeztu du. Horrez gain, bai antzerki taldean, baita pailazo taldean ere, komunikazioaz arduratzen da Danel, eta gaur egun Irazan Antzerki Guneko dinamizatzaile zein batzarreko kide da.

Ander Murillo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ander Murillo - Xabi Sound

Ander Murillok, Xabi Sound ezaguna eta Imanol elkarrizketatzailearen pertsonaiak burutu ditu, besteak beste.  Oñatiarra da eta orain Gasteizen erizaintza ikasten ari da lehenengo urtez Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate - Eskolan. Kulturari dagokionez Oñatiko Irazan antzerki gunean ibili izan da ia 5 urtez, honen barnean “Irazankide gazteak” eta “XUP” taldeen kide izan da, eta Algaraz Ikuskizun elkartearen sormen prozesuan ere parte hartu zuen. Algaraz Ikuskizun elkartearen bidez 3 urte daramatza Potx eta Lotx pailazoekin antzerkia egiten Euskal Herri osoan zehar, eta beraiekin 2 disko kaleratu ditu. Pailazogintzari dagokionez, Valentzian Jesus Jara eta Amaia Prieto profesionalen eskutik clown formazioa jaso du. Institutuan ere bere klasekideek eta berak antzeztutako pailazo antzerkia aurrera eraman zuen, berak gidoilari, zuzendari eta aktore lanak eginez. Herriko hainbat jardueratan ere parte hartu izan du, esaterako, Oñatiko iñauterietan.

Potx eta Lotxen denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko festetan (2017-2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinopsia

Auskalomendi herrian gertatzen da istorioa. Urteko jaiegun nagusia da, eta merendola prestatzeko ardura izango dute Potxek eta Lotxek. Aurreko urteetan osabak izan du ardura hori eta orain Potxi eta Lotxi emango die osabak aukera hau. Ohore eta erronka handia da eurentzat, baina hanka-sartze handi bat egingo dute, merendola eramatea ahaztuko zaie, eta hor hasiko dira gorabeherak eta buruhausteak gure pailazoentzat.

Potx eta Lotx Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan

Pertsonaiak

  • Potx (Josu Zubia)
  • Lotx (Itziar Arkauz)
  • Osaba (Danel Teran)
  • Rikardo Anakardo (Danel Teran)
  • Eguzkilore (Ander Murillo)
  • Xabi Sound (Ander Murillo)

Bira, diskoa, DVDa eta bideoklipak

2017ko abenduaren 27an egin zuten antzezlanaren estreinaldia Oñatiko gaztelekuan eta honekin batera, Herriko festetan diskoa kaleratu zuen pailazo taldeak. 12 abestiz osatutako diskoa, Txinparta Bertso Eskolako bertsolariekin hitzekin eta Josu Zubiaren musikarekin. Diskoaren grabaketa 2017ko uztailean egin zuten Mutrikuko AME estudioan.

Urte bereko azaroan aldiz, Auskalomendi izeneko beraien lehen bideoklipa estreinatu zuten eta egun 700.000 ikustaldi baino gehiago ditu YouTuben.

Ondoren, 2018ko azaroan DVDa kaleratu zuten "herriko festetan" denboraldia borobiltzeko asmotan eta azkenean, 2019ko martxoaren 5ean amaitu zuten denboraldia Arrasateko Amaia Antzokian.

Etxean (2019-2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinopsia

Potx eta Lotx beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Oraingo honetan, ETXEAN gelditu beharko dute, osabak irten beharra izan duelako. Hasieran, asperdurak jota egongo dira, zer egin jakin gabe. Baina laster hasiko zaizkie bisitari desberdinak agertzen. Horien artean, elkarrizketatzaile fin bat, sekretu handiak gordetzen dituen bizilagun xelebre bat eta postari bat. Aukera paregabea izango da gure pailazoek asperdurari aurre egiteko! Zer egingo dute pailazo bihurri hauek?

Etxean antzezlanaren estreinaldia

Pertsonaiak

  • Potx (Josu Zubia)
  • Lotx (Itziar Arkauz)
  • Ximon postaria (Danel Teran)
  • Izaskun (Danel Teran)
  • Imanol elkarrizketatzailea (Ander Murillo)
  • Xabi Sound (Ander Murillo)

Bira, diskoa, DVDa eta bideoklipak

Herriko festetan denboraldi arrakastatsuaren ostean, Etxean antzezlana estreinatu zuten 2019ko maiatzaren 19an Aretxabaletako antzokian. Antzezlan berriarekin batera, noski, 2018ko uztailean AME estudioan grabatutako diskoa kaleratu zuten, baita Asper-asper bideoklipa ere estreinaldia baino zerbait berandutxoago.

Azkenik, 2020ko otsailaren 16an, DVDaren grabaketa egin zuten Urretxuko Labeaga aretoan eta apirilaren 3an estreinatu zuten YouTuben, berrogeialdiaren eraginez.[6]

Ikuskizunaren azken saioa Zarautzeko Villa Manuela pilotalekuan egin zuten, 2021eko uztailaren 26an.

Kaleak bizirik (2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Urtea Pailazoak Diskoa Argitaletxea
1 2014 Potx eta Motx Naturan barrena
2 2017 Potx eta Lotx Herriko festetan Algaraz
3 2019 Etxean Algaraz
4 2021 Kaleak bizirik Algaraz

Filmografia (Grabatutako ikuskizunak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Noiz grabatua Pailazoak Ikuskizuna Non grabatua Argitaletxea
1 2018ko urriaren 14a Potx eta Lotx Herriko festetan Oñatiko Santa Ana antzokia Algaraz
2 2020ko otsailaren 16a Etxean Urretxuko Labeaga aretoa Algaraz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]