Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Iratze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pteridophyta» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Iratze
Athyrium filix-femina.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
Dibisioa Filicophyta eta Polypodiophyta

Azpibanaketa

Iratzea edo garoa (Pteridophyta) landare dibisio bat da. Ikusten den landarea esporofito diploidea da, fronde bat edo gehiago dituena eta, gehienetan azpialdean, ugalketa asexualaz arduratzen diren esporangioak daramatzana. Fase haploidea protaloa da, ugalketa sexual bidez esporofitoa ematen duena.[1] Bereziki toki heze eta epel edo beroetan hazten dira.

Hona hemen izen arrunt hori duten taxoiak:

Klaseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen iratzeen klaseak:[2]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian dagoen espezie ezagunena eta hedatuena, eta giza-erabilpenaren aldetik inportanteena, iratze arrunt (Pteridium aquilinum) delakoa da.

Euskaraz forma asko daude landarea izendatzeko: ire, ira, iratze, iraztor, iñaztor, garo...[1] Iraila hitza ere "ira biltzeko hiletik" dator. Hain zuzen ere, sasoi horretan egiten da iratzearen bilketa ganaduaren azpiak prestatzeko, eta ondoren hortik simaurra egiteko[3].

Eurasiako edo Ipar Hemisferioko iratze zabalduenak aurkitzen ahal dira Euskal Herrian, baina ez horiek bakarrik. Iratze paleotropikalen espezie batzuk ere badaude, hala nola Vandenboschia speciosa[4]. Iratze paleotropikalak gorde diren ingurune bat Jaizkibel izan da (Gipuzkoa). Euskal Herrian klima tropikala zeneko landareek iraun egin dute hemen, duela milioika urte zeudenak bezalakoak eta, hori, Jaizkibelen ezaugarri bereziengatik izan da[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Iratze .
  2.   Smith, A.R., Pryer, K.M.; Schuettpelz, E.; Korall, P.; Schneider, H.; Wolf, P.G. (2006) «A classification for extant ferns» Taxon 55 (3): 705–731 doi:10.2307/25065646 .
  3.   «Iratzea, ganaduaren azpiak egiteko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-05 .
  4.   «Gure erreketako altxor ezkutua» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-06-05 .
  5. (Ingelesez)  «Teknopolis: Iratze paleotropikalak Jaizkibelen» teknopolis.elhuyar.org . Noiz kontsultatua: 2019-06-05 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iratze Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Pteridophyta