Norfolk uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norfolk uharteko Lurraldea
Territory of Norfolk Island

Bandera
Goiburua: In as much
Ereserkia: Pitcairn ereserkia
Hiriburua Kingston
Hiri handiena Burnt Pine
Hizkuntza ofiziala(k) ingeles, pitkern-norfuk
Herritarra norfolkdar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Administratzailea Grant Tambling
Autonomia
Azalera
 -  Guztira 34.6 km2 (226.)
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  2007 zenbatespena 2.114 (232.)
 -  Dentsitatea 53,2bizt./km2 (191.)
Dirua Australiar dolarra (AUD)
Ordu-eremua NFT (UTC+11½)
Aurrezenbakia 6723
Internet domeinua nf

Norfolk uhartea (ingelesez: Norfolk Island, pitkern-norfukez: Norfuk Ailen) Ozeano Barean dagoen hiru uharteko lurraldea da. Australia, Zeelanda Berria eta Kaledonia Berria artean kokaturik, y Australiako boterepean dagoen lurraldea da. 34 km² area du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norfolk uhartea hegoaldeko Ozeano Barean dago, Australiatik ekialderantz. Lurraldea hiru uhartetan zatitzen da: nagusia eta lurraldearen gehiena dena koordenada hauetan dago 29° 02′ S, 167° 57′ E / 29.033°S,167.950°E / -29.033; 167.950. 34.6 km² area du, 32 kilometroko kostaldea eta ez du aintzirarik. Uharteko lekurik altuena 310 metrotako Bates mendia da, ipar-mendebaldeko partean.

Philip uhartea, lurraldeko bigarren uhartea 29° 07′ S, 167° 57′ E / 29.117°S,167.950°E / -29.117; 167.950koordenadetan dago, uharte nagusitik kilometro asko hegoalderantz.

Badago beste uharte txiki bat Norfolk uhartearen hegoaldean dagoena: Nepean uhartea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinean Norfolk uhartean polinesiar marinelak bizi ziren, ziur asko Zelanda Berriko iparraldean dauden Kermadec uhartetatik etorriak. XIV. mendean edo XV. mendean heldu ziren eta zenbait belaunaldi geroago desagertu ziren.

1774ko urriaren 11n James Cook kapitaina, Ozeano Bareara bere bigarren ibilaldian, uhartea ikusteko lehendabiziko europarra zen. James Cookek eman zion izena uharteari Edward Howard (1685-1777), bederatzigarren Norfolkeko Dukearen omenez.

Gero Erresuma Batuak presondegitzat erabili zuen uhartea.

1901ean Australiako Commonwealth sortu ondoren, Norfolk uhartea Canberrako gobernuaren menpean egon zen.

Bigarren Mundu Gerran, uhartea aireportutzat erabili zuten, Zelanda Berriko armadaren kontrolpean. Hala ere, Norfolk uhartea ez zen erasotua.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norfolk uhartea kontinentean ez dagoen lurralde australiar autonomia lortu duen bakarra da. 1979an Australiako parlamentuak Norfolk uharteko legea onartu zuen. Australiako gobernuak Australiako Gobernatzaile Orokorrak hautatutako administratzaile baten bitartez du kontrola baina uharteak hiru urtero herri-botoen bidez hautatutako Biltzar Legegilea du. Hala eta guztiz ere, Australiako legeak uhartean ezarri behar bada Australiako Parlamentuak hala erabaki dezake.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norfolk uhartea Aldatu lotura Wikidatan