Pál Losonczi
Itxura
Pál Losonczi (Bolhó, 1919ko irailaren 18a – Kaposvár, 2005eko martxoaren 28a) hungariar politikari komunista izan zen. Hungariako estatuburua izan zen 1967tik 1987ra.
1939an Hungariako Alderdi Komunistarekin bat egin zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Izar Gorria izeneko nekazaritza-kooperatiba bat sortu zuen. 1956ko Hungariako Iraultzan iraultzaileen alde egon zen, baina Sobietar Inbasioa eta gero erregimenarekiko leialtasuna bermatu zuen. 1960tik 1967ra Nekazaritzako ministro izan zen, eta kooperatiben sistema berrantolatu zuen. 1967tik 1987ra Hungariako Herri Errepublikako Presidentetza Kontseiluko presidentea izan zen.