Q sukar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Q sukar
Coxiella burnetii 01.JPG
Deskribapena
Mota primary bacterial infectious disease
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) Coxiella burnetii
Sintoma(k) Sukarra, Buruko mina, Goragalea, chillsa, Oka, Beherakoa, Tripako mina
chest paina
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak doxycycline
Identifikatzaileak
DiseasesDB 11093
MedlinePlus 001337
eMedicine 001337
MeSH D011778
Disease Ontology ID DOID:11100
Pertsona osasuntsu baten -goian- eta Q sukarra duen baten -behean- toraxeko erradiografiak

Q sukarra Coxiella burnetii izeneko bakterioak eragiten duen gaixotasuna da, zoonosi bat dena (hots, animaliengandik gizakiarengana pasatzen den gaitza). Behiak, ardiak, ahuntzak eta beste abere batzuk bakterio patogenoaren eramaileak izan daitezke, eta gizakia kutsatzen da ugaztun horiekin harremanetan jartzerakoan (animalien aerosolak inhalatzerakoan edo haien esnea kuntsumitzerakoan).

Abere eramaileak bakterio patogenoaren bektoreak dira, baina ez dute gaixotasuna garatzen.

Euskal Herrian Q sukarraren kasuak oso apartekoak dira.


Etiologia eta infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coxiella burnetii kokobazilo txikiak espora moduko forma erresistenteak sortzen ditu. Horrek animaliengandik kanpo bizirik irautea ahalbidetzen du, airean edo hautsean, adibidez.

Abere eramaileek bakterio patogenoak kanporatzen dituzte gernu, gorozki, esnea eta karenaren bidez. Q sukarra harrapatzen ohi dute abereekin harreman zuzena dutenek: baserritar eta abeltzainek, albaitariek... baina baita esnea edo esnekiak kontsumitzen dituztenek ere.

Gaitzaren mikrobio eragilea arnas-traktutik sartzen da gehienetan (animalia kutsatuaren aerosolak arnasterakoan), baina kasu gutxi batzuetan infekzioa kaparren bidez har daiteke. Pertsonen arteko transmisioa oso urria da.

Coxiella burnetii zelula barneko parasitoa denez, luze iraun dezake albeoloko makrofagoen barruan.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inkubazio epea 10 eta 40 egun artekoa da.

Azpimarratu behar da infekzioen erdiak sintomarik gabeko infekzioak direla. Horietan infektatutako pertsonak ez du gaitzarik garatzen, edo sintomatologia oso arina izaten du.

Sintomak agertzen direnean gripearen antzekoak dira: sukar handia, mialgiak, buruko mina...; baita eztul lehorra ere.

Gaixo askorengan ez-ohiko pneumonia agertzen da, urriagoak izanik -baina baita larriagoak ere- gibel edo bihotzeko kalteak.


Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa serologikoak Coxiella burnetii-ren aurkako antigorputzak bilatzen ditu gaixoaren odolean. Gaitza baieztatu egiten da aipatutako antigorputzak aurkitzean ohiko historial kliniko duen paziente batengan.


Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rickettsiek eragindako beste gaitzen antzera, Q sukarraren aurkako terapia kloranfenikol eta tetraziklinen erabileran datza, aho-bidetik. Kasu larrietan zain barneko bidetik aplikatzen dira bi antibiotiko horiek.