Konya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konya
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
MevlanaMuseum.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Turkia
Probintzia Konya
Izen ofiziala Konya
Geografia
Koordenatuak 37° 52′ 17″ N, 32° 29′ 05″ E / 37.8714°N,32.4847°E / 37.8714; 32.4847Koordenatuak: 37° 52′ 17″ N, 32° 29′ 05″ E / 37.8714°N,32.4847°E / 37.8714; 32.4847
Azalera 39.000 km²
Altuera 1200
Demografia
Biztanleria 2.205.609 (2018)
2.232.374 (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2018)
Dentsitatea 53.794,03 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera K.a. 700
Telefono aurrizkia 332
Hiri senidetuak Khoy (en) Itzuli, Qom, Gəncə, Multan (en) Itzuli, Okayama, Sana, Sarajevo, Sylhet, Tabriz, Tetovo (en) Itzuli, Verona, Xi'an, Baku eta Al-Qadarif
http://www.konya.bel.tr/

Konya[1] Turkiako hiri bat da, Erdialdeko Anatolian dagoena, Konya probintziako hiriburua. 2008. urtean 967.055 biztanle zeuden.

Historian hainbat izen izan ditu: Koniah, Konieh, Konia, Qunia eta Ikonium (grekoz: Ικόνιον, ikonoa). Euskaraz Ikonio zuen izena[1].

Bibliako Itun Berriaren arabera, Paulo Tartsokoa Konya hirira joan zen. Katolikoen tradizioan Santa Teklaren jaioterria ere bada Konya hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1097-1243 bitartean Rûmeko Sultanerriko hiriburua izan zen Konya, Seljuk dinastiaren aroan, gurutzadek hara bultzatuta. Izan ere, Godofredo Bouillongoa gurutzatuak hiria hartu zuen 1097. urteko abuztuan, eta Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Bizargorriak 1190. urteko maiatzean.

1205-1239 bitartean izan zuen Konyak garapen-maila eta eragin gehiena, bertako sultanek Anatolia osoa, Armenia, Krimea eta Erdialdeko Ekialdearen zati bat euren menpe zutenean. 1212. urtean Mongol Inperioarengandik ihes zihoazenak hartu zituen Konya herriak, Persiatik ihesi. Edonola ere, mongolek Konya 1243. urtean hartu zuten, eta Möngke ipini zuten agintari.

Rûmeko Sultanerriaren amaieran, Konya emirerri bihurtu zuten 1307. urtean; 1322. urtean Karamanidek eskuratu zuten, eta euren menpe egon zen harik eta 1420. urtean Otomandar Inperioaren esku jausi arte: 1453. urtean Konya Karamanid probintziako hiriburu izendatu zuten otomandarrek.

Meskita ospetsuak daude Konyan, besteak beste Saladin eta Selim II.a sultanek eraikitakoak. Turkian, erlijio-gune garrantzitsua da Konya.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Konya)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 6.7 12.0 17.4 22.3 26.9 30.3 30.3 26.3 20.0 12.5 6.2 18
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.1 -3.5 -0.1 4.5 8.6 13.0 16.3 15.9 11.4 6.3 0.7 -2.4 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 34.7 24.5 25.9 38.9 41.1 20.9 8.9 7.4 13.6 33.4 37.8 43.2 330.3
Euri egunak (≥ 1 mm) 5 6 5 6 7 5 1 2 2 5 5 7 56
Eguzki orduak 96.1 126 189.1 207 266.6 312 347.2 341 288 220.1 150 93 2636.1
Hezetasuna (%) 76 72 62 55 53 48 41 39 47 58 70 78 58.3
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [2]
Iturria (2): Hong Kong Observatory [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]