Ramón María Narváez
Ramón María Narváez y Campos (Loja, Granada, 1800ko abuztuaren 5 – Madril, 1868ko apirilaren 23), Valentziako duke, politikari eta militar espainiarra izan zen, Lojako Ezpatoi ezizenez ezaguna.
Isabel II .aren erreginaldian eragin handiena izan zuen politikarietako bat izan zen, Baldomero Espartero (progresista) eta Leopoldo O 'Donnellekin (Unión liberal) batera. Alderdi Moderatuko buru gisa onartua izan zen sistema isabeldarraren defendatzaile nagusia izateagatik, Espainiaren gainean zegoen iraultzaren mehatxuaren aurrean.
Lehen Karlistaldian, Gómez buruzagi karlista Majaceiteko guduan menderatu zuen (1836). Esparterorekin ez zuen harreman onik, ordea, eta liskar handiak izan zituen horregatik. Erbestera joan behar izan zuen (1838-1843), Sevillan matxinada iraultzaile baten buru izan zela eta. 1844an Espainiako Gobernu Kontseiluko buru izan zen, eta bere agintaldian Konstituzio berria egin zen. Urte batzuetan izan zituen gorabeherak (1846an eta 1847an) alde batera utzita, 1851. urteko urtarrila arte iraun zuen gobernuan. Hori zela eta, Valentziako dukea titulua eman zioten.
1856an eta 1866an berriro egin zuten gobernuko buru. Alderdi Moderatuko buru izan zen, baina berak ezarri zuen politika absolutistak piztu zuen, neurri handi batean, erregearen aurkako iraultza (1868an), Elisabet II.a agintaritzatik egotzi zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |