Renato Anjoukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
René Anjoukoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Renato Anjoukoa
Renedesanjou.jpg
king of Majorca Itzuli

Bizitza
Jaiotza Angers1409ko urtarrilaren 19a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Heriotza Aix-en-Provence1480ko uztailaren 10a (71 urte)
Hobiratze lekua Angers Cathedral Itzuli
Familia
Aita Louis II of Naples
Ama Yolanda Aragoikoa
Ezkontidea(k) Isabella, Duchess of Lorraine Itzuli
Jeanne de Laval Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Valois-Anjou Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantses ertaina
latina
Jarduerak
Jarduerak monarka, poeta eta politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ehun Urteko Gerra

Renato Anjoukoa (okzitanieraz: Rainièr d'Anjau; frantsesez: René d'Anjou; Angers, 1409ko urtarrilaren 16aAix-en-Provence, 1480ko uztailaren 10a), izengoitiz Renato Onbera[1] (okzitanieraz: Rai Rainièr lo Bòn; frantsesez: Le bon roi René) deitua, Anjouko dukea izan zen 1430-1480 urteetan, Lorrenako dukea 1431-1453 urteetan, Barreko dukea 1430-1480 urteetan, Proventzako kondea 1434-1480 urteetan, Napoliko erregea 1435-1442 urteetan, eta Aragoiko erregea 1466–1472 urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis II.a Anjoukoaren eta Yolanda Aragoikoaren semea zen. 1435ean Napoliko errege izendatu zuten, Joana II.a hil ondoren, baina Alfontso V.a Aragoikoa nagusitu zitzaion 1438an. Ehun Urteko Gerran Karlos VII.a Frantziako erregearen alde jokatu zuen, eta Frantziako administrazioa antolatu zuen, zerga berri batzuen bidez.

1466an Joanes II.aren aurka zeuden kataluniarrek Aragoiko errege eta Bartzelonako konde izateko egin zioten proposamena onartu zuen, baina ez zuen kargu hura eskuratu azkenean. Ona deitura jaso zuen artistak eta idazleak babestu zituelako. Karlos Mainekoa izan zuen ondorengo Proventzan, eta hura ondorengorik gabe hil zelarik Luis XI.a Frantziako erregea jabetu zen Proventzaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renato Anjoukoa Aldatu lotura Wikidatan