Irauregiko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 14′ 54″ N, 2° 59′ 24″ W / 43.248399°N,2.990105°W / 43.248399; -2.990105

Infobox train2.png
Irauregi
EstaciónIrauregi.jpg
Geltokiaren eraikina
Lineak

« Zaramillo Cercanias Logo.svg C1f Kastrexana »
« Zaramillo Cercanias Logo.svg R3b Zorrotza-Zorrozgoiti »
« Zaramillo Cercanias Logo.svg R3 Zorrotza-Zorrozgoiti »
« Zaramillo Cercanias Logo.svg R4 Zorrotza-Zorrozgoiti »
Kokapena
Helbidea Bazteita auzoa, 2; 48810
Udalerria Alonsotegi,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 1. / 2. guneak
Irisgarria MUTCD D9-6.svg 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 3
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Feve C1f  Bilbo-Concordia - La Calzada
R3b  Bilbo-Concordia - Karrantza
R3  Bilbo-Concordia - Santander
R4  Bilbo-Concordia - León-Matallana

Irauregi, lehen Irauregi Alonsotegi, Renfe Feveren C1f, R3b, R3 eta R4 lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Alonsotegiko Irauregi auzoan kokatuta dagoena. Renfe Feve sarearen 1. eta 2. tarifa-guneen barruan dago.

Geltokiak sarbide bakarra du, eskaileraz zein arrapalaz irisgarri. Nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala 10a stairs inv.svg MUTCD D9-6.svg  Bazteita auzoa, 2

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena dela eta, La Robla trenbidearen geltokirik garrantzitsuenetariko bat izan zen, izan ere, La Roblatik etorrita, Irauregiko geltokian trenek Bilbora jotzen zuten Cadaguako trenbidea hartuta (gaur egungo Santander-Bilbo trenbidea), edo Ezkerraldera jotzen zuten Barakaldoko Lutxanako geltokirako bidea hartuta.

1911n La Roblako Burdinbidearen Konpainiak trenbide berria eraiki zuen, Santanderretik Bilborako Burdinbide Konpainiaren trenbide bera ez partekatzeko. Hala ere, Irauregiko geltokian trenen arteko gurutzadura nahitaezkoa izaten jarraitu zuen. 1923an León-Matallana trenbidea erabilita Leónera trenbidea luzatu zen.[1] 1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Leóngo trenbidea eta Santanderretik Bilborako trenbideak lotu zituen Zallan. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leónetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta La Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.

1994an Leongo trenbidea itxi ostean, trenek Balmasedara baino ez ziren heltzen.[2][3] 2003an berriro ireki zen Leonera trenbidea, batipat La Robla tren turistiko zerbitzua ezartzeko, eta baita egunean zentzu bakoitzeko tren bat jartzeko. Bere aldetik, Santanderrerako linea irekita mantendu zen, gaur egun egunean zentzu bakoitzeko hiru tren daudelarik. Balmasedako lineari dagokionez, 2009an La Calzadara luzatuta,[4] trenek aldiriko zerbitzua egiten dute Bilbora arte, eta tren bat ibiltzen da 30 minutuko maiztasunaz. Trenbide hau, aipatutakoen artean guztiz elektrifikatuta dagoen bakarra da.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril «Ramal León - Matallana» . Noiz kontsultatua: 2014-08-31.
  2. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril «Ferrocarril minero Bilbao-La Robla. Listado de estaciones y apeaderos» . Noiz kontsultatua: 2014-08-31.
  3. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril «Ferrocarril minero Bilbao-La Robla» . Noiz kontsultatua: 2014-08-31.
  4. Feve inaugura un nuevo apeadero en Balmaseda

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa