Edukira joan

Reynaldo Benito Bignone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reynaldo Benito Bignone


Argentinako presidentea

1982ko uztailaren 1a - 1983ko abenduaren 10a
Alfredo Oscar Saint Jean (en) Itzuli - Raúl Alfonsín
Bizitza
JaiotzaMorón, 1928ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires probintzia, 2018ko martxoaren 7a (90 urte)
Hobiratze lekuaCementerio Jardín de Paz de Pilar (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Hezkuntza
HeziketaNation Military College (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta militarra
Lantokia(k)Buenos Aires
Zerbitzu militarra
Adar militarraArgentine Army (en) Itzuli
Graduadibisio-jeneral
jeneral
Parte hartutako gatazkakDirty War (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 187843779 Edit the value on Wikidata

Reynaldo Benito Bignone (Morón, Buenos Airesko probintzia, 1928ko urtarrilaren 21a - 2018ko martxoaren 7a) argentinar militar eta politikaria izan zen. 1982-1983 bitartean Argentinako diktaduraren de facto-ko presidentea izan zen. 2011n bizi guztiko kartzela zigorrera kondenatu zuten gizateriaren kontrako krimenak zirela eta[1].

Hainbat kargu izan zituen Videlaren diktaduraren garaian (1976-1983). Nazioaren Eskola Militarreko zuzendaria izan zen, eta Posadas de Haedo ospitaleko isileko tortura zentroa gidatu zuen. Campo de Mayo izeneko atxiloketa zentro klandestinoko komandantea ere izan zen, alegia diktadurako desagertu gehien jaso zuen gunekoa[1].

1982an, Malvinetako Gerraren porrotaren ondoren, Argentinako presidente izendatu zuten, Leopoldo Galtieriren ordez. Diktadura garaian militarrek egindako gehiegikeriak ezkutatzeko asmoa zuen dekretu bat sinatu zuen, baita militarrak amnistiatzeko legea ere.

Diktadura ondorengo hauteskundeetara deitzeaz eta presidente zibilari (Raúl Alfonsíni) boterea itzultzeaz arduratu zen, 1983an. Handik gutxira, atxilotu eta sei hilabetez preso eduki zuten, diktadura garaiko gerra zikinean parte hartu zuelakoan.

2011n bizi osoko kartzela zigorra ezarri zioten, gizateriaren kontrako krimenak egitea leporatuta[1]. 2013an bizi guztirako beste zigor bat ezarri zioten, Campo de Mayo zentroan egindako torturen, hilketen eta desagerpenen errudun nagusietako bat izateagatik[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Bizi guztiko zigorra jarri diote Bignone Argentinako diktadoreari. in: Berria egunkaria, 2011-04-16. berria.eus (kontsulta data: 2015-08-12).
  2. Bizi osorako zigorra ezarri diote Bignone diktadoreari. in: Berria egunkaria, 2013-03-13. berria.eus (kontsulta data: 2015-08-12).