Richard Kilty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Kilty

Bizitza
JaiotzaStockton-on-Tees (en) Itzuli1989ko irailaren 2a (34 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaNorthfield School and Sports College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua74 kilogramo
Altuera180 zentimetro

Twitter: RKilty1 Instagram: richardkilty1 IAAF: 14189811 Edit the value on Wikidata

Richard Kilty (Stockton-on-Tees, 1989ko irailaren 2a) 60 metro, 100 metro eta 200 metroetan parte hartzen duen esprinter britainiarra da. 60 metroko zein erreleboetan espezialistatzat jota, Munduko eta Europako txapeldun bikoitza ohia da 60 metroetan Pista Estalian, eta zilarrezko domina lortu zuen bai Munduko Atletismo Txapelketan, bai 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan erreleboko kide gisa.

Kiltyk dominak irabazi ditu txapelketa nagusi guztietan, mundu mailako zilarrezko dominak barne, 2019ko Munduko Txapelketako finaletan eta 2021eko Olinpiar Jokoetan. Kilty barneko eta kanpoko txapelketa garrantzitsu guztietan dominak irabazi dituen atleta britainiar bakanetako bat da, hala nola Commonwealtheko Jokoetan eta Europako Atletismo Txapelketan erreleboko lasterkari gisa, urrea barne, Europako eta Munduko Indoor-ean, 60 metroko espezialista gisa... Historiako esprinter britainiar arrakastatsuenetako bat bihurtuz.

Banakako hiru probetan bere marka pertsonalak 6,49 segundo, 10,01 segundo eta 20,34 segundo dira, hurrenez hurren. 2014ko Munduko, eta 2015eko eta 2017ko Europako Indoor 60 metroko txapelduna da. Britainia Handiko abiadura proben titulu nazional ugari ere lortu zituen, besteak beste, Erresuma Batuko junior 100 metroko txapelduna eta bi aldiz English Schools 100 metroko txapeldun nazionala, Northfield School eta Sports College-n egin zituen urteetan.[1] Britainia Handiko kluben mailan Gateshead Harriers ordezkatzen du.

"The Teesside Tornado" ezizenez[2] Britainia Handian lehen postuan sailkatu zen 200m-etan 23 urte azpiko kategorian 2011n 20,53 segundoko denborarekin. 2011ko Europako Atletismoko U23 Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen 4×100 metroko erreleboan. Kilty Britainia Handiko atletismo taldetik kanpo geratu zen Londresko 2012ko Udako Olinpiar Jokoetarako, sailkatze-arauak bete zituen arren. 100 metroko marka pertsonala 10.10 (haizerik gabe) egin zuen 2013ko abuztuan Hexham-en (Erresuma Batua) Europako Atletismoko txapelketa batean. 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan ere hartu zuen parte. Azken honetan zilarrezko domina lortu zuen 4x100m-ko proban.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio  Japonia 2. lekua, zilarrezko domina 4x100m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Doha  Qatar 2. lekua, zilarrezko domina 4x100m
Munduko Txapelketak (Indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Sopot  Polonia 1. postua, urrezko domina 60m
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Zurich  Suitza 1. postua, urrezko domina 4x100m
Europako Txapelketak (Indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Praga  Txekiar Errepublika 1. postua, urrezko domina 60m
2017 Belgrad Serbia Serbia 1. postua, urrezko domina 60m
Europako txapelketak (Sub23)
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Ostrava Txekia Txekiar Errepublika 2. lekua, zilarrezko domina 4x100m
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Gold Coast  Australia 1. postua, urrezko domina 4x100m
2014 Glasgow  Eskozia 2. lekua, zilarrezko domina 4x100m
Munduko Errelebo txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Nassau  Bahamak 3. postua, brontzezko domina 4x100m

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Athlete Profile» www.thepowerof10.info (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  2. (Ingelesez) Bruce, Lindsay. (2011-04-08). «Stockton sprinter coached by Linford Christie» TeessideLive (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]