Robert Badinter
Robert Badinter (Paris, Frantzia, 1928ko martxoaren 30a -) frantses abokatu eta politikaria da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Justizia ministro izan zen 1981etik 1986ra, eta zigor-legedia aldatzeko hainbat lege bultzatu zituen; heriotza zigorra indargabetzeko legea, besteak beste. Kontseilu Konstituzionaleko presidente izan zen 1986tik 1995era. Condorceteko markesari buruzko liburu bat argitaratu zuen (1988) Elisabeth Badinter emaztearekin batera.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Badinter ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.