Rostov Don

Wikipedia(e)tik
Rostov-on-Don» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rostov Don
Errusiako udalerria
Rostov-on-don skyline.jpg
Rostov Don bandera

Rostov Don armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Rostov oblasta
Barrutia Hegoaldea
Geografia
Koordenatuak 47° 14′ 00″ N, 39° 43′ 00″ E / 47.233333333333°N,39.716666666667°E / 47.233333333333; 39.716666666667Koordenatuak: 47° 14′ 00″ N, 39° 43′ 00″ E / 47.233333333333°N,39.716666666667°E / 47.233333333333; 39.716666666667
Rostov Don hemen kokatua: Errusia
Rostov Don
Rostov Don
Garaiera 50 metro
Demografia
Biztanleria 1.089.261 biztanle
Eremua 354 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 863
Ordu-eremua MSD (UTC+03:00)
Webgune ofiziala


Rostov Don[1] (errusieraz: Росто́в-на-Дону́Rostov-na-Donu) Errusiako hiria eta portua da, erresumaren hego-mendebaldean dagoen Rostov oblasteko hiriburua. Don ibaiaren bokalean kokatzen da, Azov itsasoaren ertzean. 2010ean 1.089.261 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1749. urtean sortu zuten hiria eta 12 urte geroago gaztelua eraiki zuten. Gazteluaren inguruan garatu zen hiria eta XIX. mendean garrantzi handia lortu zuen Errusiako barnealderako merkataritza jarduerarako zituen komunikabide erraztasunei esker (Don ibaiaren bidezko garraioa). 1952. urtean zabaldu ziren Volga eta Don ibaien arteko ubidea eta Azov itsasorakoa. 1917. urtean sortutako unibertsitatea dago bertan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Rostov Don)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 19.8 26.0 33.6 35.6 38.4 39.6 40.1 38.1 31.0 23.1 18.5 40.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.1 0.7 6.9 16.1 22.3 26.6 29.2 28.8 22.6 15.0 6.3 1.2 14.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.9 -3.1 2.2 10.6 16.8 20.9 23.3 22.6 16.7 10.0 2.9 -1.7 9.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -31.9 -30.9 -28.1 -10.4 -4.3 -0.1 7.6 2.6 -4.6 -10.4 -25.1 -28.5 -31.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.3 -5.6 -0.9 6.1 11.4 15.8 18.0 16.9 11.8 6.2 0.3 -4.0 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 53 51 47 56 70 53 44 49 39 53 69 643
Prezipitazio egunak (≥ ) 4 5 7 12 11 9 10 8 9 9 12 10 106
Eguzki orduak 65.1 84.1 127.1 189.0 263.5 285.0 313.1 294.5 240.0 158.1 63.0 37.2 2119.7
Iturria: [3]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952. urtean eraikitako Volga-Don ibaien arteko ubideari esker jarduera handiko portu bihurtu da hiria (Errusia erdialdearen eta iparraldearen arteko merkataritzarako komunikabidea). Industria (nekazaritza jarduerarako makineria, burdinbide gaiak, ontziolak, kimika industria, petrolio findegiak, janari industria, metalurgia, tabakogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aireportua, burdinbide eta errepidegune garrantzitsuak ditu.

Park of friendship Rostov on Don.jpg

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rostov Don ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rostov Don Aldatu lotura Wikidatan