TKE Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:53, 27 maiatza 2011

San Miguel Liga edo TKE Liga TKEk (Traineru Kluben Elkarteak) sortutako arraunketa liga da. 2003ko uztailaren 2an Euskadiko, Asturiasko, Kantabriako eta Galiziako gobernuek adostutako akordiori esker kirol honen babes eta laguntza bermatzeko hitzarmena bete zuten. San Miguel Ligaren helburuak honako hauek izan ziren sortzerakoan:

  • 12 taldek osatutako goi-mailako txapelketa profesionalki aurrera eramatea.
  • Hedabideen kirolarekiko arreta bereganatzea eta jarraitzaileen kopurua handitzea.
  • Txapelketa are entretenigarriago eta ulerterreza egiteko liga erregularra osatzea.
  • Igoera eta jeitsiera sistema bati esker txapelketaren egonkortasuna bermatzea. Talde berriak Federakuntzen ligetatik soilik igo ahal dira San Miguel ligara.
  • TKE liga kalitatezko kirol produktu bilakatu eta arraunaren partehartzea areagotzea udaran zehar eskainitako ikuskizun paregabeei esker. Baita Kantaurialdeko kostaldearen turismoari bultzada ematea ere.

Ligako garaikurra

Urdaibaiko arraunlariak Portugaleteko 2007ko estropadan. Behean San Miguel ligako koroa.

Garaikurra brontzezko koroa handi bat da, Miguel Angel Oribe eskultore lasartearrak egindakoa. Ligako garaikurraren jabetza bi modutan lor daiteke:

  1. Hiru urte jarraian liga irabaziz
  2. Bost liga irabaztean

Palmaresa

Urtea 1.a 2.a 3.a
2003 Astillero Mecos Donibane
2004 Urdaibai Astillero Hondarribia
2005 Astillero Hondarribia Castro
2006 Hondarribia Castro Orio
2007 Urdaibai Orio Hondarribia
2008 Urdaibai Castro Orio

Sailkapen historikoa

Postua Elkartea Puntuak
1 Orio 912
2 Castro 904
3 Hondarribia 895
4 Urdaibai 802
5 Pedreña 719
6 Cabo da Cruz 573
7 Astillero 519
8 Mecos 487
9 Zarautz 424
10 Arkote 336
11 Donibaneko Arraunlariak 282
12 Zumaia 269
13 San Pedro 259
14 Tiran 163
15 Isuntza 140
16 Laredo 121
17 Koxtape 67

Estatistikak

Hasieratik Ligan egondako kluben zerrenda

Lortutako estropadak

Postua Elkartea Zbk.
1 Astillero 29
2 Urdaibai 24
3 Castro 18
4 Orio 17
5 Hondarribia 16
6 Mecos 2
7 Cabo da Cruz 1
8 Donibaneko Arraunlariak 1
9 Pedreña 1
10 Zarautz 1

Kanpo loturak