TKE Ligako 2024ko denboraldia
| Bermeo-Urdaibaik TKE Ligako hamargarren garaikurra irabazi eta hainbat marka hautsi zituen 2024an. | |
| Datu orokorrak | |
|---|---|
| Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
| Partaideak | 12 talde |
| Estropadak | 20 estropada |
| Hasiera | 2024ko ekainaren 29a |
| Amaiera | 2024ko irailaren 15a |
| Palmaresa | |
| Txapelduna | Urdaibai (227 p.) |
| Txapeldunordea | Zierbena (193 p.) |
| Ohorezko tx. | Donostiarra (188 p.) Orio (175 p.) |
| Jaitsiera | San Pedro (41 p.) Bueu (24 p.) |
← 2023
|
2025 →
|
TKE Ligako 2024ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeita bigarren denboraldia izan zen. Txapelketa ekainaren 29an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 15ean bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra bigarren aldiz jarraian irabazi ondoren, Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua[2]. Lehian San Pedro (lau denboraldi KAE Ligan aritu ondoren) eta Bueu (lehen aldiz) elkartu zitzaizkion, 2023an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[2].
Denboraldi honetako txapelduna, nagusitasun osoz, Urdaibai izan zen berriro ere[3][4]. TKE Ligaren historian hamargarren aldia izan zen Bou Bizkaia ontziko mutilek garaikurra irabazi zutena eta bidean marka ugari hautsi zituzten: 20 estropadetatik 14tan garaile izan ziren, 227 puntu pilatu zituzten eta txapeldunordea 34 puntura utzi zuten[1]. Zilarrezko postua, hain zuzen ere, Zierbenarentzat izan zen. Galipoek 193 puntu lortu zituzten eta uztailean bermeotarrak gertutik jarraitzea lortu zuten bakarrak izan ziren[5]. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak eta Oriok osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 13 bandera eraman zituen herrira, Zierbenak 2, Donostiarrak 2, eta Hondarribiak eta Getariak bana[1]. Ondarroan irabazitako bandera getariarrek lehen mailan irabazi zuten lehenbiziko bandera izan zen[6].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Bueu eta San Pedro arraun elkarteek agur esan behar izan zioten TKE Ligari, lehen mailara igo eta urtebetera. Galiziarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 18 estropadetatik 13tan motelenak izan ziren eta 24 puntu baino ez zituzten eskuratu[1]. Galiziako Traineruen Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen. Sanpedrotarrak, aldiz, azkenaurrekoak izan ziren ligan 41 puntu lortu ostean. Jaitsiera play-offean, baina, ezin izan ziren San Juan eta Ares baino azkarrago aritu eta maila galdu zuten[7][8].
Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria Gorka Aranberrirentzat izan zen bigarren aldiz jarraian[9]. Podiumean Unax Eizagirrek eta Iñigo Larrinagak lagundu zuten[1].
Partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeita bigarren denboraldian; horietatik 5 bizkaitarrak ziren, beste 5 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna San Pedro eta Bueu elkarteen parte hartzea izan zen, Santurtzik eta Samertolameuk utzitako postuak bete zituztenak[10].
|
• • • • • • • • • • • • |
| Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2023 |
| Bueu | Club do Mar Bueu | Maruxía | Bueu (Pontevedra) | 2.a (GT) | ||
| Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | Boiro (Coruña) | 6.a | ||
| Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Donostia (Gipuzkoa) | 4.a | ||
| Getaria | Getariako Arraun Elkartea | Esperantza | Getaria (Gipuzkoa) | 7.a | ||
| Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Hondarribia (Gipuzkoa) | 3.a | ||
| Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitaŕa | Sestao (Bizkaia) | 9.a | ||
| Lekittarra | Lekittarra Arraun Elkartea | Lekittarra | Lekeitio (Bizkaia) | 8.a | ||
| Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | Ondarroa (Bizkaia) | 10.a | ||
| Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Orio (Gipuzkoa) | 5.a | ||
| San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) | ||
| Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | Bermeo (Bizkaia) | 1.a | ||
| Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | Portua, Zierbena (Bizkaia) | 2.a |
Estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldi honetan 19 bandera eta 20 estropada jokatu ziren[1].
| Zk. | Estropada | Lekua | Data | Txapelduna | |
| 1. | VIII. Cidade da Coruña Bandeira | Coruña, Coruña | 2024ko ekainaren 29a | Urdaibai | |
| 2. | Concello de Bueuko III. Bandera | Bueu, Pontevedra | 2024ko ekainaren 30a | Urdaibai | |
| 3. | XVI. Fabrika Bandera | Donostia, Gipuzkoa | 2024ko uztailaren 6a | Urdaibai | |
| 4. | XLI. Petronor Bandera | Zierbena, Bizkaia | 2024ko uztailaren 7a | Urdaibai | |
| 5. | Bilboko XV. Bandera | Bilbo, Bizkaia | 2024ko uztailaren 13a | Zierbena | |
| 6. | Sestaoko Udaleko XXIII. Bandera | Sestao, Bizkaia | 2024ko uztailaren 14a | Urdaibai | |
| 7. | Barbanza-Arousako II. Bandeira | Ribeira, Coruña | 2024ko uztailaren 20a | Zierbena | |
| 8. | Concello de Boiroko XXXIV. Bandeira | Boiro, Coruña | 2024ko uztailaren 21a | Urdaibai | |
| 9. | Getxoko Estropaden XLVI. Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2024ko uztailaren 27a | Urdaibai | |
| 10. | XXXIX. El Correo Ikurriña - Kutxabank Sari Nagusia | Lekeitio, Bizkaia | 2024ko uztailaren 28a | Urdaibai | |
| 11. | XII. CaixaBank Bandera | Castro Urdiales, Kantabria | 2024ko abuztuaren 3a | Urdaibai | |
| 12. | Orioko XXXIV. Estropada - XII. Orio Kanpina Bandera | Orio, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 4a | Hondarribia | |
| 13. | Hondarribiko XXXVII. Bandera - Mapfre Sari Nagusia | Hondarribia, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 10a | Urdaibai | |
| 14. | Pasaia San Pedro Ikurriña | Pasaia, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 11 | Urdaibai | |
| 15. | Zarauzko XLVII. Ikurrina1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 17a | Urdaibai | |
| 16. | 2024ko abuztuaren 18a | Donostiarra | |||
| 17. | Ondarroako XL. Bandera - Cikautxo Sari Nagusia | Ondarroa, Bizkaia | 2024ko abuztuaren 24a | Getaria | |
| 18. | Getariako XV. Ikurriña | Getaria, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 25a | Donostiarra | |
| 19. | Piskin Marinoil Bandera | Bermeo, Bizkaia | 2024ko irailaren 14a | Urdaibai | |
| 20. | LIV. Sari Nagusia - L. El Corte Inglés Bandera | Portugalete, Bizkaia | 2024ko irailaren 15a | Urdaibai | |
- Zarauzko Ikurrina Donostiarrako mutilek eraman zuten etxera. Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta lehenengo egunean ontzi azkarrena Urdaibairena izan zen arren (bost segundoko tartea atera zion Torrekua II ontziari), denborak gehituta gipuzkoarrena izan zen traineru bizkorrena[11].
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | Banderak | Lorpena | |
| 1. | Urdaibai | 227 | 12 | 12 | 12 | 12 | 11 | 12 | 10 | 12 | 12 | 12 | 12 | 8 | 12 | 12 | 12 | 11 | 8 | 11 | 12 | 12 | 131 | Txapelduna | |
| 2. | Zierbena | 193 | 9 | 11 | 11 | 10 | 12 | 11 | 12 | 10 | 11 | 9 | 10 | 11 | 9 | 9 | 9 | 6 | 7 | 10 | 11 | 5 | 2 | Txapeldunordea | |
| 3. | Donostiarra | 188 | 10 | 7 | 7 | 8 | 8 | 8 | 11 | 11 | 9 | 11 | 11 | 6 | 10 | 11 | 11 | 12 | 6 | 12 | 10 | 9 | 21 | Ohorezko txanda | |
| 4. | Orio | 175 | 8 | 10 | 9 | 9 | 10 | 9 | 9 | 8 | 10 | 8 | 9 | 3 | 8 | 10 | 7 | 9 | 11 | 9 | 8 | 11 | - | ||
| 5. | Hondarribia | 173 | 11 | 8 | 10 | 11 | 9 | 10 | 3 | 9 | 7 | 10 | 7 | 12 | 11 | 6 | 10 | 10 | 3 | 7 | 9 | 10 | 1 | ||
| 6. | Getaria | 130 | 7 | 9 | 6 | 7 | 6 | 5 | 6 | 3 | 8 | 6 | 6 | 10 | 3 | 5 | 8 | 5 | 12 | 5 | 5 | 8 | 1 | ||
| 7. | Lekittarra | 117 | 6 | 4 | 8 | 2 | 4 | 4 | 7 | 4 | 2 | 7 | 8 | 9 | 6 | 4 | 4 | 8 | 9 | 8 | 7 | 6 | - | ||
| 8. | Ondarroa | 111 | 5 | 6 | 5 | 4 | 5 | 6 | 8 | 7 | 4 | 4 | 3 | 7 | 7 | 2 | 5 | 4 | 10 | 6 | 6 | 7 | - | ||
| 9. | Cabo da Cruz | 86 | 3 | 5 | 4 | 6 | 3 | 7 | 5 | 6 | 6 | 3 | 5 | 4 | 4 | 8 | 2 | 7 | 5 | 3 | - | - | - | ||
| 10. | Kaiku | 75 | 4 | 3 | 2 | 5 | 7 | 3 | 4 | 1 | 5 | 5 | 4 | 5 | 5 | 7 | 6 | 3 | 4 | 2 | - | - | - | ||
| 11. | San Pedro | 41 | 2 | 2 | 3 | 3 | 2 | 2 | 2 | 5 | 3 | 1 | 2 | 2 | 1 | 3 | 1 | 1 | 2 | 4 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
| 12. | Bueu | 24 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 1 | 2 | 1 | 1 | 2 | 1 | 3 | 2 | 1 | 1 | - | - | - | 2025eko GT Liga | |
- Zarauzko Ikurrina Donostiarrako mutilek eraman zuten etxera. Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta lehenengo egunean ontzi azkarrena Urdaibairena izan zen arren (bost segundoko tartea atera zion Torrekua II ontziari), denborak gehituta gipuzkoarrena izan zen traineru bizkorrena[11].
Jaitsiera/Igoera play-offa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanporaketan bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, San Pedrok; KAE Ligako txapeldunak, San Juanek, eta hirugarren postuan gelditu zenak, Santurtzik; eta Galiziako Traineruen Ligako ontzi azkarrenek, Aresek eta Chapelak[12][13]. Bostetik bik baino ez zuten lortuko 2025eko denboraldian lehen mailan aritzeko txartela, San Juanek eta Aresek[8].
| Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
| Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | Ares (Coruña) | 1.a (GTL) | ||
| Chapela | Club de Remo Chapela | Arealonga | Chapela, Redondela (Pontevedra) | 2.a (GTL) | ||
| San Juan | Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | Erreka | Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) | ||
| San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 11.a | ||
| Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Santurtzi (Bizkaia) | 3.a (KAE) |
| Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
| San Juan | 91 | 4 | 5 | 2025eko TKE Liga | |
| Ares | 91 | 5 | 4 | ||
| Santurtzi | 6 | 3 | 3 | 2025eko KAE Liga | |
| San Pedro | 4 | 2 | 2 | ||
| Chapela | 2 | 1 | 1 | 2025eko GT Liga |
- Pasai Donibaneko mutilek bi estropadetan markatutako denbora 41:17,70-koa izan zen; Areskoek, aldiz, 21:24,18-koa[1].
Patroi hoberenaren saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[1] |
|---|---|---|---|
| 1 | Urdaibai | 156 | |
| 2 | Getaria | 151 | |
| 3 | Orio | 132 | |
| 4 | Ondarroa | 128 | |
| 5 | Lekittarra | 90 | |
| 6 | Hondarribia | 87 | |
| 7 | Cabo da Cruz | 76 | |
| 8 | Kaiku | 74 | |
| 9 | Donostiarra | 73 | |
| 10 | Zierbena | 67 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h i "2024ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.05.23
- ↑ a b «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (kontsulta data: 2022.10.07).
- ↑ «Urdaibaik errekor berria ezarri du, sasoiko hamalaugarren bandera irabazita» Naiz (kontsulta data: 2024.09.15).
- ↑ «Eusko Label Ligako garaipen marka hautsi du Urdaibaik, hamalau bandera lortuta» Berria (kontsulta data: 2024.09.15).
- ↑ «Zierbenak denboraldiko bigarren estropada irabazi du» Berria (kontsulta data: 2024.07.20).
- ↑ «Getariak ezustean irabazi du Ondarroako estropada» Berria (kontsulta data: 2024.08.24).
- ↑ «Ares, San Juan, Astillero eta Zumaia gorengo mailan lehiatuko dira hurrengo denboraldian» Naiz (kontsulta data: 2024.09.15).
- ↑ a b «Astillero eta Zumaia sailkatu dira Euskotren Ligarako, eta San Juan eta Ares, Eusko Label Ligarako» Berria (kontsulta data: 2024.09.15).
- ↑ «Gorka Aranberri, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onena» Eitb (kontsulta data: 2024.08.25).
- ↑ "2023ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.01.26
- ↑ a b «Donostiarrak irabazi du Zarauzko Ikurrina» Berria (kontsulta data: 2024.09.08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zumaia, fuera del play-off por no realizar la inscripción» Gipuzkoa gaur (kontsulta data: 2024.09.08).
- ↑ «San Juan eta Santurtzi, Eusko Label Ligarako play-offera; Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligarakora» Eitb (kontsulta data: 2024.09.08).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| TKE Ligako denboraldiak | ||
|---|---|---|
|
2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 • 2025 • 2026 | ||

