TKE Ligako 2020ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2020ko Eusko Label Liga
Itsasoko Ama Arraun Elkartea
Itsasoko Ama Arraun Elkarteak (irudian) TKE Ligako garaikurra Santurtzira eraman zuen lehen aldiz.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 18 estropada
Hasiera 2020ko uztailaren 4a
Amaiera 2020ko irailaren 20a
Palmaresa
Txapelduna Santurtzi (178 p.)
Txapeldunordea Hondarribia (171 p.)
Ohorezko tx. Urdaibai (157 p.)
Orio (156 p.)
Jaitsiera Kaiku (40 p.)
2019
2021

TKE Ligako 2020ko denboraldia Eusko Label Ligaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 4an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 20an bukatu zen Portugaleten; guztira, 18 estropada jokatu ziren. 2020koa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, izan ere, COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen[1]. Eusko Label Ligako garaikurra lehen aldiz irabazi ondoren, Orio Arraunketa Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua. Lehian Ares eta Zarautz elkartu zitzaizkion, aurreko denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[2][3].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Itsasoko Ama Arraun Elkartea izan zen, Santurtzi[4]. TKE Ligaren historian lehen aldia izan zen Soterako mutilek garaikurra irabazi zutena eta, guztira, 178 puntu lortu zituzten eta 18 estropadetatik 5etan garaile izan ziren. Dena den, lehia estua izan zen bigarren postua eskuratu zuen ontziarekin, Ama Guadalupekoarekin; hain zuzen ere, Hondarribia Arraun Elkarteak bukaera ezin hobea eman zion denboraldiari eta 171 puntu eta 5 bandera lortu zituen, horien artean Zarauzko Ikurrina. Ohorezko txanda, bestalde, Urdaibaik eta Oriok osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Santurtzik eta Hondarribiak bosna bandera eraman zituzten etxera, Urdaibaik eta Zierbenak bina, eta Oriok eta Donostiarrak bana[5][6]. Bestetik, 2019an lehenengo mailara itzuli ziren elkarteek nahiko emaitza onak lortu zituzten. Aresek azken jardunaldian mailari eustea lortu zuen eta zarauztarrek, aldiz, jaitsiera play-offean gainontzeko traineruak atzean utzi zituzten[6]. Beraz, bi elkarteek 2021eko denboraldian arraun egingo dute. Hamabi denboraldiren ostean Eusko Label Ligan jarraituko ez dutenak, aldiz, Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteko mutilak izango dira, izan ere, 7 estropadatan denbora marka makalena lortzeaz gain azken postuan amaitu zuten liga. Sestaoarrek hurrengo urtean KAE Ligan arraun egin beharko dute. Beraien postua Sociedad Deportiva Tiránek beteko du, galiziarrek igoera play-offean bigarren postua eskuratu baitzuten[7].

Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Santurtziko Asier Zurinaga barakaldarrarentzat izan zen[8].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 12 elkartek parte hartu zuten hemezortzigarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak izan ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 coruñarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Ares eta Zarautz elkarteen parte hartzea izan zen, Astillerok eta San Pedrok utzitako postuak bete zituztenak[9].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2019
Flag of Galicia.svg
Ares Club de Remo Ares Santa Olalla de Lubre Galizia Alberto Hermo Ares (Coruña) 1.a (GTL)
Flag of Galicia.svg
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo de Cruz Cabo da Cruz Galizia Benigno Silva Boiro (Coruña) 8.a
Flag of the Basque Country.svg
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II Euskal Herria Igor Makazaga Donostia (Gipuzkoa) 6.a
Flag of the Basque Country.svg
Hondarribia Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Mikel Orbañanos Hondarribia (Gipuzkoa) 2.a
Flag of the Basque Country.svg
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitarra Espainia Carlos Rodríguez Sestao (Bizkaia) 9.a
Flag of the Basque Country.svg
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra Euskal Herria Osertz Alday Lekeitio (Bizkaia) 10.a
Flag of the Basque Country.svg
Ondarroa Ondarroa Arraun Elkartea Antiguako Ama Euskal Herria Iñaki Errasti Ondarroa (Bizkaia) 7.a
Flag of the Basque Country.svg
Orio Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas Euskal Herria Jon Salsamendi Orio (Gipuzkoa) 1.a
Flag of the Basque Country.svg
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera Euskal Herria Iker Zabala Santurtzi (Bizkaia) 3.a
Flag of the Basque Country.svg
Urdaibai Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bou Bizkaia Euskal Herria Jon Elortegi Bermeo (Bizkaia) 5.a
Flag of the Basque Country.svg
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata Euskal Herria Garikoitz Uranga Zarautz (Gipuzkoa) 1.a (KAE)
Flag of the Basque Country.svg
Zierbena Zierbena Arraun Elkartea Zierbena Galizia Juan Zunzunegi Portua, Zierbena (Bizkaia) 4.a

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan 18 estropada eta 16 bandera izan ziren jokoan.

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. IV Bandeira Cidade da Coruña1 Coruña, Coruña 2020ko uztailaren 4a
Flag of the Basque Country.svg
Hondarribia
2. 2020ko uztailaren 5a
Flag of the Basque Country.svg
Orio
3. VIII Bandera CaixaBank Donostia, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 11
Flag of the Basque Country.svg
Donostiarra
4. XXXVII Bandera Petronor-Zierbena Zierbena, Bizkaia 2020ko uztailaren 12a
Flag of the Basque Country.svg
Hondarribia
5. Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña2 Getxo, Bizkaia 2020ko uztailaren 18a
Flag of the Basque Country.svg
Orio
6. Orioko XXX. Estropadak Orio, Gipuzkoa 2020ko uztailaren 19a
Flag of the Basque Country.svg
Urdaibai
7. Bilboko XI. Bandera Bilbo, Bizkaia 2020ko uztailaren 25a
Flag of the Basque Country.svg
Urdaibai
8. XXXV El Correo Ikurriña-Kutxabank Sari Nagusia Lekeitio, Bizkaia 2020ko uztailaren 26a
Flag of the Basque Country.svg
Hondarribia
9. Hondarribiko XXXIII. Bandera-Mapfre Sari Nagusia Hondarribia, Gipuzkoa 2020ko abuztuaren 8a
Flag of the Basque Country.svg
Santurtzi
10. XXXVI. Ondarroako Bandera Ondarroa, Bizkaia 2020ko abuztuaren 9a
Flag of the Basque Country.svg
Zierbena
11. XLIII. Zarauzko Estropadak3 Zarautz, Gipuzkoa 2020ko abuztuaren 15a
Flag of the Basque Country.svg
Hondarribia
12. 2020ko abuztuaren 16a
Flag of the Basque Country.svg
Santurtzi
13. Santurtziko XLI. Ikurriña Santurtzi, Bizkaia 2020ko abuztuaren 22a
Flag of the Basque Country.svg
Zierbena
14. XIX Bandera Ayuntamiento de Sestao Sestao, Bizkaia 2020ko abuztuaren 23a
Flag of the Basque Country.svg
Hondarribia
15. XIII Bandeira Concello de Ares Ares, Coruña 2020ko abuztuaren 29a
Flag of the Basque Country.svg
Hondarribia
16. XXX Bandeira Concello de Boiro Boiro, Coruña 2020ko abuztuaren 30a
Flag of the Basque Country.svg
Santurtzi
17. Bermeo Hiriko XXXVIII. Bandera Bermeo, Bizkaia 2020ko irailaren 19a
Flag of the Basque Country.svg
Santurtzi
18. XLX GP-XLVI Bandera El Corte Inglés Portugalete, Bizkaia 2020ko irailaren 20a
Flag of the Basque Country.svg
Santurtzi

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Orio azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
2 Ofizialki "Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña-Jose Antonio Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia"[11].
3 Bi jardunalditan jokatu zen Zarauzko XLIII. Bandera Hondarribiarentzat izan zen[12].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 11 21 3 4 5 6 7 8 9 10 115 125 13 14 15 16 17 18 Banderak Lorpena
1. Santurtzi 178 11 10 11 11 11 9 11 2 12 4 10 12 10 7 11 12 12 12 51,5 Txapelduna
2. Hondarribia 171 12 1 4 12 7 11 7 124 10 8 12 11 11 12 12 10 11 8 51,5 Txapeldunordea
3. Urdaibai 157 10 6 7 9 10 12 12 11 11 9 1 9 8 6 10 6 10 108 2 Ohorezko txanda
4. Orio 156 9 12 10 5 12 10 10 5 9 11 8 8 9 4 9 7 9 98 11
5. Zierbena 154 6 8 5 10 9 6 8 7 7 12 9 10 12 9 6 11 8 11 2
6. Donostiarra 144 8 11 12 8 8 83 9 10 8 10 3 3 5 11 8 9 6 78 1
7. Cabo da Cruz 107 7 5 8 6 5 7 5 64 6 7 11 5 06 2 7 8 7 5 -
8. Lekittarra 85 5 3 9 7 2 4 6 1 2 5 4 2 6 8 57 57 5 6 -
9. Ondarroa 71 3 9 2 2 3 3 2 8 5 2 6 4 4 10 4 4 - - -
10. Ares 65 4 7 3 4 12 5 4 4 3 1 5 6 3 5 5 5 - - -
11. Zarautz 63 2 2 6 1 6 1 1 94 4 6 2 7 7 3 3 3 - - - Jaitsiera play-offa
12. Kaiku 40 1 4 1 3 4 2 3 3 1 3 7 1 2 1 2 2 - - - 2021eko KAE Liga

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Orio azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
2 Aresek 3 segundoko zigorra jaso zuen Ondarroako traineruaren aurka egindako inbasio baten eta pala ukitu baten ondorioz[13].
3 Donostiarrak irteera faltsua egin eta 3 segundoko zigorra jaso zuen[14].
4 Hondarribiak, Zarautzek eta Cabok 3 segundoko zigorra jaso zuten kale inbasioagatik.
5 Bi jardunalditan jokatu zen Zarauzko XLIII. Bandera Hondarribiarentzat izan zen[12].
6 Bi abisu jaso ondoren, Itsasoko Epaileak bandera berdea ateratzea eta Cabo estropadatik kanporatzea erabaki zuen. Galiziarrek Donostiarraren kalea inbaditu zuten[15].
7 COVID-19an positibo kasu bat atzeman ostean, Lekittarra elkarteak ez zuen arraun egin Galiziako uretan jokatu ziren 15. eta 16. jardunaldietan. Ordura arte lortutako batezbesteko puntuak kontuan hartuta, bizkaitarrei 5 puntu eman zizkieten estropada bakoitzeko[16].
8 Epaileek 3 segundoko zigorra jarri zioten Donostiarrari bi abisu jaso ondoren. Oriok eta Urdaibaik ere hiruna segundoko zigorra jaso zuten elkarri traba egiteagatik[17].

Jaitsiera/Igoera play-offa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik parte hartu zuten: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen Zarautz elkarteak; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, Pedreñak eta San Pedrok; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Tiránek. Bostetik bik baino ez zuten lortuko TKE Ligako 2021eko denboraldian parte hartzeko txartela.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
Flag of Cantabria.svg
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Seve Ballesteros Espainia Ángel Gómez Bedia Pedreña, Marina de Cudeyo (Kantabria) 1.a (KAE)
Flag of Galicia.svg
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca Galizia Daniel Pérez Fandiño Meira, Moaña (Pontevedra) 2.a (GTL)
Flag of the Basque Country.svg
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia Euskal Herria Mikel Arostegi San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 2.a (KAE)
Flag of Galicia.svg
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Mar do Con Galizia Benjamín Vázquez Peña Tirán, Moaña (Pontevedra) 1.a (GTL)
Flag of the Basque Country.svg
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata Euskal Herria Garikoitz Uranga Zarautz (Gipuzkoa) 11.a (TKE)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
Straight Line Steady.svg 1 Zarautz 9 4 5 2021eko TKE Liga
Green Arrow Up Darker.svg 2 Tirán 7 5 2
Straight Line Steady.svg 3 Pedreña 5 2 3 2021eko KAE Liga
Straight Line Steady.svg 4 San Pedro 5 1 4
Straight Line Steady.svg 5 Samertolameu 4 3 1 2021eko GT Liga

Patroi onenaren saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asier Zurinaga patroia Santurtziko Sotera traineruan.
Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[18]
1 Euskal Herria Asier Zurinaga Santurtzi 11
2 Galizia Manuel Triñanes Cabo 10
3 Galizia Oscar Hermo Cabo 8
Euskal Herria Iñigo Larrinaga Ondarroa
5 Euskal Herria Iñaki Goikoetxea Lekittarra 7
Galizia Félix Duarte Ares
7 Euskal Herria Josu Andoni Barturen Urdaibai 5
Euskal Herria Aitzol Garro Zarautz
Euskal Herria Jenaro Zelaia Ondarroa
Euskal Herria Arkaitz Diaz Donostiarra
11 Euskal Herria Ioseba Amunarriz Hondarribia 4
Euskal Herria Eneko González Santurtzi
13 Espainia Iker Gimeno Urdaibai 2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]