Sanpedrotarra Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sanpedrotarrak Arraun Elkartea» orritik birbideratua)
Sanpedrotarra Arraun Elkartea
Sorrera 1958
Herria Euskal Herria Pasai San Pedro, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Antxon Corman
Entrenatzailea Euskal Herria Asier Carballeda
Patroia(k) Euskal Herria Haritz Ostolaza
Euskal Herria Ion Fidalgo
Kolorea(k)      morea
Trainerua      Libia
Palmaresa 15 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 Euskal Liga
3 KAE Liga
4 Espainiako Txapelketa
7 Euskadiko Txapelketa
9 Gipuzkoako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 1.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.sanpedrotarra.com
San Pedro, 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Sanpedrotarra Arraun Elkartea Pasaiako Pasai San Pedro auzoko arraun elkartea da. 1958an sortu bazen ere, 1880an irabazi zuen lehendabizikoz Kontxako Bandera. Guztira 15 aldiz irabazi du Kontxako Bandera.

Kontxako lehenengo garaipena 1880. urtekoa du. 1927-1935 artean eta 1987-1997 artean izan zituen urrezko aroak. TKE Ligako ohiko elkartea izan bada ere azkenaldian KAE Ligan ari da, baina maila onean, hiru aldiz izan da Ligako txapelduna. 2024an TKE Ligan arituko da berriz.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen kolorea morea da eta traineruaren izena Libia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanpedrotarra Arraun Elkartea 1958an sortu bazen ere traineru sanpedrotarrek historia handia izan dute aurretik ere.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Banderako bigarren edizioa irabazi zuen 1880an. 1889an Kontxan bigarren egin zuen. Ondoren Bilbon hartu zuen parte eta bosgarrena izan zen. Hala ere Ondarroari desafioa egin zion eta 1890an Getaria eta Donostia arteko ibilbidean ondarrutarrak atera ziren garaile. Urte horietan sanpedrotarrek ia urtero hartu zuten parte Kontxan eta postu onak lortu ere bai, 1897ko bigarren postua eta 1899ko garaipena esate baterako.

Gerra aurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927ko Kontxako Bandera irabazi zuen tripulazioa.

XX. mendea bikain hasi zuten sanpedrotarrek 1906an Kontxako bigarren bandera eskuratuz. 1917an ere beste garaipen bat izan zuen. Garai onena ordea 20 eta 30 hamarkadetan izan zuten, Kontxako sei bandera jarraian irabazi zituelarik "Aita Manuel"en kuadrilak, 1927an hasi eta 1932 arte. 1935ean azkenengo bandera bat eskuratu zuten.

Elkartearen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an arraunlari sanpedrotarrek Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuten eta orduan Elkarte bat sortzea erabaki zuten. Hasieran batel eta trainerillatan aritu ziren Espainiako txapelketa ugari irabaziz eta ondoren trainerua uretaratu zuten berriz ere, 1971n Kontxako Banderan hirugarren postua lortuz.

XX. mendearen bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanpedrotarra Arraun Elkartearen garai onenak 80. hamarkadaren erdialdera hasi ziren, 1986an Kontxan hirugarren egin ondoren 1987 eta 1999 artean Kontxako lau bandera, Espainiako lau txapelketa, Euskadiko 7 eta Gipuzkoako 8, Liga nagusi bat eta Euskal Herriko bandera onenak hainbat aldiz irabazi zituelarik. Bereziki aipagarriak izan ziren 1993ko denboraldia, 15 banderatik 13 irabazi zituena eta 1994ko denboraldia 17tik 16 irabazi zituena. 2000 urtean arraunlarien aldaketak etorri ziren eta trainerua ateratzea lortu bazuten ere maila nabarmen jaitsi zen.

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro Getarian entrenatzen, 2011an.

XXI. mendea behe mailako ligatan hasi zuten. 2006an ordea KAE Liga irabazi eta TKE Ligara igo ziren. 2009an TKE Ligako bigarren postua eskuratu zuten. Kontxako banderan ez du zorte handirik eduki, izan ere 2010, 2011 eta 2012an zortzigarren postuan gelditu baita sailkapen estropadan eta beraz ez du Banderan lehiatzerik lortu. 2013an azkenean lortu du sailkatzea eta bosgarren egin du.

Azken denboraldietan ordea ligan erdialdean ibili izan da, tarteko estropada onak eginez ere bai. 2015ean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta seigarren egin zuen. Hurrengo urteetan apal ibili da baina 2018an Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen. 2019 urtean jeitsiera play-offak jokatuko zituen, azkenarekin puntutan berdinduta gelditu zen arren. 2020an bigarren egin zuen KAE Ligan eta igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen igoera lortu. 2021 denboraldia ere bikain hasi zuen, lidertza ere izan zuen, baina denboraldi gorabeheratsuaren ondorioz laugarren amaitu du. 2022an KAE Ligako txapelduna izan zen baina play-offetan ez zuen lortu mailaz igotzea. 2023an bigarren aldiz jarraian irabazi zuen KAE Liga eta play-offetan TKE Ligara itzuli zen..

Patroi historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanpedrotarren arteko patroi handienak Aita Manuel eta Juan Carlos Fontán izan dira dudarik gabe, hala ere lehenago izan ziren Kontxako Bandera irabazi zutenak ere.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro Bilboko Banderan, 2012an.
San Pedro 2023ko Gipuzkoako txapelketan.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (15): 1880, 1899, 1906, 1917, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1932, 1935, 1989, 1991, 1993 eta 1994.
  • Bigarrena (10): 1889, 1907, 1910, 1919, 1934, 1944, 1987, 1988, 1990 eta 1998.
  • Hirugarrena (7): 1892, 1924, 1971, 1986, 1995, 1996 eta 2009.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (6): 1987, 1988, 1989, 1990, 1993 eta 1994.
  • Sailkatua (19): 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2008, 2009, 2013, 2015 eta 2018.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2009
  • Hirugarrena (0):
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 2
  • Parte hartzeak (13): 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
  • Euskal Liga (1): 1994 (ez ofiziala).
  • KAE 1 Liga (3): 2006, 2022, 2023.
  • Gipuzkoako Promozio Liga (1): 1993 (Kalparra)

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (4): 1988, 1989, 1990 eta 1994.
  • Bigarrena (2): 1991 eta 1993.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (7): 1987, 1988, 1989, 1991, 1993, 1994 eta 1996.
  • Bigarrena (3): 1990, 1998 eta 2008.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (9): 1988, 1989, 1990, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997 eta 2009.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak Nerbioiko Sari Handia (6): 1987, 1989, 1990, 1991, 1993, 1994.
El Corte Ingles Bandera (4): 1987, 1990, 1993, 1994.
Zarauzko Ikurrina (5): 1988, 1991, 1993, 1994, 1996.
Etxekoak San Pedroko Bandera (10): 1993, 1994, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2006, 2020.
Pasaiako Portuko Bandera (1): 2023.
Pasaiako Bandera (4): 1987, 2006, 2021, 2023.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (1): 2013.
Gipuzkoan Zumaiako Bandera (4): 1987, 1988, 1989, 1990.
Getaria-Donostia Trabesia (1): 1987.
Memorial Prego (1): 1991.
Urumeako Bandera (3): 1989, 1992, 1994.
Sprint estropada Donosti (3): 1989, 1990, 1994.
Koxtaperen Bandera (1): 1993.
Fortunaren Promozio Bandera (1): 1993
Hondarribiko Bandera (3): 1993, 1994, 1998.
El Diario Vasco Bandera (3): 1994, 1996, 1997.
Oreretako Bandera (1): 1995.
Hernaniko Bandera (1): 1996.
Orioko Bandera (3): 1996, 1997, 1998.
Donibanekoren Bandera (1): 1996.
Trintxerpeko Bandera (1): 2006.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (1): 2008.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2009.
Orio Kanpina Bandera (1): 2022.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2022.
CMO Valves Bandera - San Juan (1): 2023.
Bizkaian Petronor Bandera (8): 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 2006.
Bermeoko Bandera (4): 1987, 1992, 1993, 1994.
Sestaoko Bandera (2): 1988, 1994.
Bizkaiko Diputazioaren Bandera (4): 1990, 1991, 1993, 1994.
Santurtziko Bandera (4): 1991, 1992, 1993, 1995.
Lekeitioko Bandera (5): 1992, 1993, 1994, 1996, 2006.
Ondarroako Bandera (1): 1992.
Portugaleteko Bandera (1): 1993.
Dalia Saria (Areeta) (3): 1994, 1995, 2013.
Getxoko Bandera (2): 1995, 1998.
Lekeitioko San Antolin Bandera (3): 1995, 2006, 2012.
Elantxobeko Bandera (1): 1996.
Bilbo Hiriko Bandera (3): 1997, 1998, 2023.
Kaikuren 75 urteurreneko Bandera (1): 1998.
Isuntzaren Bandera (1): 2009.
La Navalen mendeurrena (Portugalete): 2009.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2013.
Plentziako Ikurrina (1): 2013.
Mundakako Bandera (2): 2013, 2023.
Itsasoko Amaren Bandera (1): 2013.
Erandioko Ikurrina (1): 2015
KAE 1 Ligako estropada Getxon (1): 2020.
Lapurdin Donibane Lohitzuneko Bandera (2): 1991, 1992.
Miarritzeko Bandera (1): 1994.
Hendaiako Bandera (1): 1995
Nafarroan Aritzaleku Kanpinaren Saria (Allozko urtegia): 2012
Kantabrian Kantabriako Diputazioaren Bandera (1): 1988.
Ría del Asón Bandera (2): 1995, 2013.
Santanderko Bandera (2): 2006, 2013.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2006.
Pontejosko Bandera (1): 2006.
San Vicente de la Barquerako Bandera (1): 2012.
Colindresko Traineru Jaitsiera (1): 2018.
Santoñako Bandera (1): 2020.
Castro Urdialesko Bandera (2): 2020, 2023.
Castro KAE (1): 2022.
Asturiasen Llanesko Bandera (1): 1995.
Gozón Udaleko Bandera (1): 2013
Galizan "Descubridor" Bandera Baiona (Galizia): 1991.
Moañako Bandera (1): 2009

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 8.a -
2004 Federazio Liga, 10.a -
2005 Federazio Liga, 8.a -
2006 KAE 1 Liga, 1.a -
2007 TKE Liga, 7.a -
2008 TKE Liga, 4.a 6.a
2009 TKE Liga, 2.a 3.a
2010 TKE Liga, 8.a -
2011 TKE Liga, 8.a -
2012 TKE Liga, 5.a -
2013 TKE Liga, 8.a 5.a
2014 TKE Liga, 9.a -
2015 TKE Liga, 8.a 6.a
2016 TKE Liga, 10.a -
2017 TKE Liga, 9.a -
2018 TKE Liga, 9.a 8.a
2019 TKE Liga, 11.a -
2020 KAE 1 Liga, 2.a -
2021 KAE 1 Liga, 4.a -
2022 KAE 1 Liga, 1.a -
2023 KAE 1 Liga, 1.a -

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalparra Arraun Elkartea
San Pedro-B
Entrenatzailea Euskal Herria Ramon Erostarbe
Patroia(k) Euskal Herria Ramon Erostarbe
(90. hamarkadan)
Euskal Herria Ander Gaton (orain)
Kolorea(k)      morea
Trainerua      Kalparra (90. hamarkadan)
     Libia (orain)
Palmaresa 1 Gipuzkoa Prom. Liga
0 KAE 1 Liga
1 KAE 2 Liga
2022: Liga ez

1990 eta 1995 artean sanpedrotarrek bigarren traineru bat uretaratu zuen eta Kalparra izena jarri zioten. Sei denboraldi horietan hainbat bandera irabazi zituen. 1991ean "Descubridor bandera" eta Donibane Lohizunekoan garaile izan zen, 1993an Traineru gipuzkoarrak promozionatzeko liga irabazi zuen (Pasaia eta Fortuna banderak barne) eta 1995ean bost bandera irabazi zituen:

Hamabost urte beranduago, 2010an berriz atera zuen bigarren trainerua San Pedrok. KAE 2 Ligan ari da eta emaitzarik onena 2013an izan zuen, Ligan zortzi bandera eskuratu zituen eta Ligako txapeldun gelditu zen. Urte bakarra egin zuen KAE 1 mailan baina 2015ean play-offetan berriz itzuli zen, oraingoan ere urte bakarrerako.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • KAE 2 Liga
    • Txapelduna (1): 2013
    • Hirugarrena (2): 2012, 2015

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoa San Pedroko KAE Bandera (0): hirugarren 2013 eta 2015ean
Gipuzkoan -
Bizkaian Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2013
Plentziako Ikurrina (1): 2013.
Areetako Bandera (1): 2013
Mundakako Bandera (1): 2013.
Itsasoko Amaren Bandera (1): 2013
Erandioko Ikurrina (1): 2015.
Kantabrian San Vicente de la Barquerako Bandera (1): 2012.
Ría del Asón Bandera (1): 2013.
Santanderko Bandera (1): 2013.
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2013.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2005 Federazio Liga, 16.a
2006-
2009
ez
2010 KAE 2 Liga, 11.a
2011 KAE 2 Liga, 7.a
2012 KAE 2 Liga, 3.a
2013 KAE 2 Liga, 1.a
2014 KAE 1 Liga, 11.a
2015 KAE 2 Liga, 3.a
2016 KAE 1 Liga, 11.a
2017 KAE 2 Liga, 12.a
2018 KAE 2 Liga, 7.a
2019- ez

San Pedroko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedrok bi estropada antolatzen ditu Pasaiako Badian, alde batetik TKE Ligako San Pedroko Bandera eta bestetik KAE 2. mailako estropada.

Hauetaz gain 2009tik aurrera Pasaiako erlojupeko traineru estropada antolatu izan du martxoan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]