Edukira joan

Club de Remo Cabo da Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Cabo de Cruz» orritik birbideratua)
Club de Remo Cabo da Cruz
Sorrera1979
HerriaGalizia Cabo de Cruz, Boiro, Coruña
LehendakariaGalizia Luis Piñeiro Oliveira
EntrenatzaileaGalizia Iago Davila
Patroia(k)Galizia Martin Leborán
Galizia Manuel Vicente Gago
Kolorea(k)          gorria eta beltza
Trainerua     Cabo da Cruz
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 Galiziako Liga
0 Espainiako Txapelketa
12 Galiziako Txapelketa
2025: Kontxaez
202512.a (TKE Liga)
Webguneawww.crcc.gal
Cabo da Cruz, 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Club de Remo Cabo da Cruz (euskaraz: Cabo da Cruz Arraun Elkartea) Boiro udalerriko (Coruña) Cabo de Cruz herriko arraun taldea da. Galiziako traineru indartsuenetakoa da, TKE Ligan denboraldi gehien egin dituena. Emakumezkoen trainerua ere Euskotren Ligan ibili izan da.

Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan. 2024an lau traineru izan zituen lehian, gizonezkoen bi eta emakumezkoen bi, harrobiarekin lan handia egiten duenaren erakusgarri.

Aulki mugikorrean ere jarduten du, klubeko Esmeralda Santos Maceiras edo Marcos García Treus Espainiako selekzioarekin aritu izan ziren Munduko Txapelketetan.[1]

Elastikoak eta trainerua gorriak dira. Traineruaren izena Cabo da Cruz da.

Klubaren lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko irailaren 9an sortua[2], 1990eko hamarkada arte Galiziako lehiaketetan hartu zuen parte, A Coruñako probintziako traineru nagusia izan zelarik, honen adierazgarri 1980 eta 1985 arteko txapelketa probintzial guztiak irabazi izana. 1992 eta 1993an ez zuen trainerua ateratzerik izan baina azken urte honetan Udal Arraun Eskola eraiki eta kluba berpiztu zen.[1]

TKE ligaren sorreran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an TKE Liga sortu zenean, Cabo de Cruz bertan hasi zen lehiatzen Mecos eta Tiránekin batera[2]. Bigarren txandan finkatu zen eta 2004an Hondarribiako Bandera ere lortu zuen. 2009 urtean TKE Ligan parte hartzeari uko egin zion arazo ekonomikoak zirela eta[2], baina kirol maila mantendu zuen Galiziako Liga irabaziz. 2010 eta 2011ean hirugarrena izan zen Ligan.

TKE Ligara itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Galiziako Ligan bigarren egin ondoren play offak jokatu eta berriz ere TKE Ligara igotzea lortu zuen[3]. Harrobiarekin lan handia egiten duen taldea da eta urte honetan bigarren taldea osatu zuen, Náutico de Boiro izenarekin, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu zena.

2014ko denboraldia bikaina osatu zuen. Galiziako Txapelketa irabazi zuen berriz, TKE Ligako ohorezko txandan aritu zen eta laugarren postua eskuratu zuen bukaeran. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen bosgarren aldiz, azkenean 7. postua eskuratu zuen. Hurrengo urteetan Ligan postu lasaietan ibili ondoren 2018an berriz sailkatu zen Kontxako Banderarako eta aurrenekoz ohorezko txandan aritu zen[4]. Bigarren garaipen bat lortu zuen TKE Ligako estropadetan, berriz ere Hondarribiko Bandera.[5]

Hurrengo urteetan TKE Ligako erdiko txandan aritu da eta 2020[6] eta 2021eko[7] Kontxan ere sartu zen. 2022an denboraldi gorabeheratsu baten ondoren bi segundogatik ez zen Donostiako Banderarako sailkatu.

Harrobi lanetan ari den kluba da. Bigarren trainerua Galiziako B Ligako onenetakoa izan zen eta nesketan Liga nagusian sartzea lortu zuen 2016an. Hurrengo urteetan bigaren txandan egonkortu da. 2018an berriz sailkatu zen Kontxarako eta 5. postua lortu zuen. Hurrengo urteetan Ligako bigarren txandan justu antzean ibili da eta 2024an bederatzigarren amaitu zuen Liga. Hala ere Kontxako Banderara sarritan sailkatu da, 2018, 2020, 2021, 2023 eta 2024 urteetan.[8]

2025ean arraunlari askoren baja izan zuen eta TKE Ligako azken postuan amaitu zuen, ondorioz Galiziako Ligara itzuli zen.[9]

2026ko martxoan Galiziako distantzia luzeko traineru txapelketa irabazi zuen.[10]

Cabo da Cruz 2012ko Teresa Herrera Banderan.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Bosgarrena 2004, 2005 eta 2018an.
  • Sailkatua (10): 2003, 2004, 2005, 2006, 2014, 2018, 2020, 2021, 2023 eta 2024.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0):
  • Laugarrena 2014an.
  • Irabazitako estropadak (2024 barne): 2
  • Parte hartzeak (18): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025.
  • Galiziako Traineruen Liga (1): 2009.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2004.
  • Txapelduna (12): 2005, 2006, 2008, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
  • Iparraldeko Galiziako Txapelketa (1977-1986) (6): 1980, 1981, 1982, 1984, 1985 eta 1986.
  • Galiziako distantzia luzeko traineru txapelketa (1): 2026.

TKE Ligako Banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HandiakEl Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1982.
Teresa Herrera Bandera (1): 2010.
Coruñako Diputazioaren Bandera (19): 1989, 1991, 1994, 1998, 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023.
EtxekoakConcello de Boiro Bandera (3): 1990, 2010, 2013.
Cabo da Cruzeko erlojupekoa (11): 2004, 2006, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2022, 2023, 2024.
Mariña Cabo da Cruz Bandera (2): 2016, 2018.
CoruñanAresko Bandera (2): 1985, 2018.
Sadako San Roke Jaietako Saria (1): 1986.
Oleirosko Saria (1): 1990.
Concello de Oleiros Bandera (1): 1991, 2000.
Concello da Pobra Bandera (3): 2009, 2010, 2013.
Merako erlojupekoa (2): 2016, 2021.
Concello de Muros Bandera (2): 2013, 2018.
Ferrol Hiriko Bandera (1): 2018.
Concello de Cedeira Bandera (1): 2018.
Concello de Mugardos Bandera (1): 2018.
Muros de San Pedro Bandera (1): 2018.
PontevedranMeirako Bandera (2): 1980, 1981.
Concello de Vilagarcía Bandera (3): 1985, 2002, 2025.
Concello do Grove Bandera (4): 1993, 2007, 2009, 2013.
Karmengo Amaren Bandera, O Groven (1): 1998.
Vieirasa Bandera (1): 2000.
A Lanzada Saria (3): 2005, 2014, 2018.
Concello de Redondela - Chapela (1): 2013.
Paco Fenosa memoriala (8): 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023, 2024.
Miguel Fernández Lores memoriala (4): 2017, 2018, 2020, 2023.
Pepe O Ruso memoriala (6): 2017, 2018, 2020, 2022, 2023, 2024.
Concello de Cangas Bandera (1): 2018.
Cíes uharteetako Bandera (1): 2018.
Concello de Pontevedra Bandera (2): 2000, 2001.
AsturiasenAsturiasko Printzearen Bandera (2): 2000, 2001.
Batel estropadak Boiron.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE18
LGT 15
LGT 20
2025 barne.
UrteaLigaKontxa
2003TKE Liga, 6.a7.a
2004TKE Liga, 6.a5.a
2005TKE Liga, 7.a5.a
2006TKE Liga, 5.a7.a
2007TKE Liga, 10.a-
2008TKE Liga, 9.a-
2009Galiziako A Liga, 1.a-
2010Galiziako A Liga, 3.a-
2011Galiziako A Liga, 3.a (p.o. )-
2012Galiziako A Liga, 4.a-
2013Galiziako A Liga, 2.a (p.o. )-
2014TKE Liga, 4.a7.a
2015TKE Liga, 6.a-
2016TKE Liga, 8.a-
2017TKE Liga, 10.a-
2018TKE Liga, 6.a5.a
2019TKE Liga, 8.a-
2020TKE Liga, 7.a7.a
2021TKE Liga, 8.a7.a
2022TKE Liga, 8.a-
2023TKE Liga, 6.a6.a
2024TKE Liga, 9.a8.a
2025TKE Liga, 12.a ()-
2026Galiziako A Liga,-
  • (p.o.) play-offak
Club de Remo Cabo da Cruz B
EntrenatzaileaGalizia Marco Antonio Silva
Patroia(k)Galizia Ana Rodriguez Ourille
Kolorea(k)          gorria eta beltza
Trainerua     Cabo da Cruz
Palmaresa0 Galiziako A Liga
1 Galiziako B Liga
202510.a (Galiziako A Liga)

2013an bigarren trainerua atera zuten Club Náutico Boiro izenarekin Galiziako Traineruen B Ligan aritzeko, baina gaur egun Cabo da Cruz B izenaz ezagutzen da.

Lehen urtean B mailako bigarren postua eskuratu zuen. Harrobi lan horri esker talde nagusiak TKE Ligara igo eta 2014an denboraldi bikaina egin zuen. 2015ean lehorrean egon ondoren 2016an berriz atera zuen bigarren trainerua eta bi estropada irabazita bigarren egin zuen. 2018an B Liga irabazi eta 2019tik aurrera A mailan ibili da urtetik urtera postuak hobetuz[11]. 2021eko denboraldian hirugarrena izan zen.

2026. denboraldirako jaitsiarazia izan da A taldea TKE Ligatik jaitsi delako.

EtxekoakMariña Cabo da Cruz Bandera (2): 2016, 2018.
CoruñanConcello de Muros Bandera (2): 2013, 2018.
Ferrol Hiriko Bandera (1): 2018.
Concello de Cedeira Bandera (1): 2018.
Concello de Mugardos Bandera (1): 2018.
Muros de San Pedro Bandera (1): 2018.
PontevedranConcello de Cangas Bandera (1): 2018.
Cíes uharteetako Bandera (1): 2018.
Dendoraldiak
LGT 17
LGT 24
2025 barne.
UrteaLiga
2013Galiziako B Liga, 2.a
2014Galiziako B Liga, 6.a
2015-
2016Galiziako B Liga, 2.a
2017-
2018Galiziako B Liga, 1.a ()
2019Galiziako A Liga, 8.a
2020Galiziako A maila, 5.a
2021Galiziako A maila, 3.a
2022Galiziako A maila, 5.a
2023Galiziako A maila, 6.a
2024Galiziako A maila, 10.a
2025Galiziako A maila, 10.a ()

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo Cabo da Cruz
EntrenatzaileaGalizia Natalia Tubío Dieste
Patroia(k)Galizia Natalia Tubío Dieste
Galizia Ana Rodriguez Ourille
Kolorea(k)          gorria eta beltza
Trainerua     Cabo da Cruz
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
5 Galiziako Liga
4 Galiziako Txapelketa
2025: Kontxaez
20254.a (Galiziako Ligan)

Cabo da Cruzek emakumezkoen traineruak sortu ziren lehen urtean eratu zuen berea.

Cabo da Cruz taldeko arraunlaria 2016ko Kontxako sailkapen estropadan.
A Pobra-Cabo, 2018ko trainerua.

Inoiz jokatu den aurreneko emakumezkoen traineru estropada irabazi zuen Cabo da Cruzek, Hondarribian 2005ean jokatu zen Txingudi Bandera hain zuzen ere[12][13]. Ordutik ez du trainerurik atera 2014an berriz animatu diren arte. Galiziako ligan hartu du parte eta Euskotren Ligarako sailkapen estropadan ere aritu zen baina ez zuen sailkatzerik lortu.

Galiziako ligan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean trainerua uretaratu zuen berriz baina Traineru Ligarako sailkapen estropadan laugarren egin zuenez ez zen artu. Kontxako sailkapen estropadan ere bosgarrena izan zenez ez zen sailkatu. Galizian ordea nagusi izan zen, txapelketa irabazi zuen eta baita galiziar ligako estropada guztiak ere. 2016an berriz saiatu eta lortu zuen Emakumezkoen Traineru Ligan sartzea. Ligan laugarren egin zuen[14] eta ondoren Kontxan ere laugarren egin zuen[15]. 2017an ordea denboraldi apala egin zuen.

2018an Pueblarekin bat egin zuen A Pobra-Cabo izena hartuz[16], baina ez zuen lortu Euskotren Ligara (9.) edo Kontxara (8.) sartzerik[17] eta bigarren egin zuen Galiziako Ligan.

2019an berriz ere bakarrean osatu zuen trainerua eta Galizian bigarren bada ere estropada bat irabazi zuen, txapelduna izan zen Mecos-en etxean hain zuzen ere. 2020an Galiziako Liga irabazi zuen sei estropadatatik bost irabazita eta Galiziako txapelduna ere izan zen, baina ez zuen Kontxako Banderara sartzerik lortu. 2021ean laugarren aldiz irabazi zuen Galiziako Liga, bigarrena jarraian.

Euskotren ligan hiru urte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an bosgarrenez irabazi zuen Galiziako Liga eta Euskotren Ligara igo zen. Denboraldia borobiltzeko Kontxako Banderara sailkatu zen bigarren aldiz. 2023 eta 2024an zazpigarren egin zuen Ligan. Lehenengo urtean araudiak hala esanda salbuetsita egon bazen ere[18] bigarrenean play-ffak jokatu behar izan zituen eta maila galdu zuen.[19]

Galiziako Ligara itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025. urtean Galiziako Ligan egin zuen arraun eta laugarrena izan zen Ligan.

  • Laugarrena (1): 2016.
  • Sailkatua (2): 2016, 2022.
  • Laugarrena (1): 2016.
  • Parte hartzeak (2): 2016, 2023.
  • Galiziako Liga (5): 2015, 2016, 2020, 2021, 2022.
HandiakTeresa Herrera Bandera (2): 2016, 2022.
EtxekoakRianxeira Bandera (3): 2020, 2021, 2022.
Cabo da Cruzeko erlojupekoa (11): 2005*, 2013*, 2015, 2016*, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023, 2024.
Club de Empresas CRCC (0)
CoruñanConcello da Pobra Bandera (3): 2015, 2021, 2022.
Concello de Rianxo Bandera (1): 2015.
Merako badiako Bandera (1): 2015.
Ferrol Hiriko Bandera (2): 2016, 2022.
Narón Hiriko Bandera (1): 2016.
Salgado Congelados Bandera (1): 2020.
Reganosa Bandera (2): 2021, 2022.
PontevedranConcello de Cangas Bandera (1): 2015.
Karmengo Amaren Bandera, O Groven (2): 2015, 2019.
Parquistas de Carril Bandera (1): 2015.
Paco Fenosa memoriala (3): 2015, 2020, 2024.
Pepe O Ruso memoriala (5): 2016, 2017, 2020, 2023, 2024.
Miguel Fernández Lores memoriala (4): 2017, 2018, 2020, 2023.
Fandicosta Bandera (2): 2020, 2021.
Concello de Redondela Bandera (2): 2020, 2022.
KantabrianSan Jose Sari Nagusia (Astillero) (1): 2024.
Euskal HerrianTxingudi Bandera (1): 2005.

SD Rias Baixas

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 artean beste klub batzuekin batera S.D. Rias Baixas taldea osatu zuen. Patroi nagusia izan zen Laura Hermo bera ere Boirokoa da. Hauek dira lorturiko emaitza nagusiak:

Dendoraldiak
Euskotren3
LGT9
2025 barne.
UrteaLigaKontxaGaliziako txap.Espainiako txap.
2014Galiziako Liga, 2.a-2.a-
2015Galiziako Liga, 1.a-1.a-
2016Emakumezkoen Liga, 4.a4.a1.a-
2017Galiziako Liga, 4.a-2.a-
2018Galiziako Liga, 2.a-2.a-
2019Galiziako Liga, 2.a-3.a-
2020Galiziako Liga, 1.a (p.o. )-1.a-
2021Galiziako Liga, 1.a (p.o. )-1.a-
2022Galiziako Liga, 1.a ()7.a1.a2.a
2023Emakumezkoen Liga, 7.a-1.a-
2024Emakumezkoen Liga, 7.a (p.o. )-2.a-
2025Galiziako Liga, 4.a-3.a-
  • (p.o.) play-offak

Emakumezkoen B trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo Cabo da Cruz - B
Kolorea(k)          gorria eta beltza
Trainerua     Cabo da Cruz
Palmaresa0 Galiziako Liga
2024: Liga5.a (Galiziako Liga)
2025ez

2024an emakumezkoen B trainerua atera zuen.

2025ean talde nagusia Galiziako Ligara jaitsi denez ez du B trainerurik izango uretan.

UrteaLiga
2024Galiziako Liga, 5.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-11-23).
  2. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Cabo da Cruz, 40 años no son nada» La Voz de Galicia 2019-10-08 (kontsulta data: 2024-11-23).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2013-09-15). «Zierbena eta Cabo da Cruz San Miguel Ligan izango dira» naiz: (kontsulta data: 2024-12-10).
  4. (Gaztelaniaz) Ensunza, Julen. (2018-09-02). «Lío en La Concha» El Correo (kontsulta data: 2024-12-10).
  5. (Gaztelaniaz) «Cabo hace historia ondeando su segunda bandera en Hondarribia» La Voz de Galicia 2018-08-12 (kontsulta data: 2025-07-28).
  6. «Cabo da Cruz traineruko arraunlarien poza, sailkapena lortu ostean» EITB 2020-09-03 (kontsulta data: 2024-12-10).
  7. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2021-09-03). «Cabo de Cruz y Ares, en hombres, y Chapela, en mujeres, a la final de La Concha» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-10).
  8. (Gaztelaniaz) Fraile, Iban Camino. (2024-08-28). «ZIERBENA GANA LA CLASIFICATORIA DE LA CONCHA 2024» La Grada Sports (kontsulta data: 2024-11-23).
  9. (Gaztelaniaz) «Cabo se reinventa para tratar de seguir un año más en la ACT» Diario de Arousa (kontsulta data: 2025-07-24).
  10. «Cabo da Cruz y Tirán reinaron en el Campionato Galego Xunta de Galicia de Longa Distancia de traineras» www.lavozdegalicia.es (kontsulta data: 2026-03-20).
  11. (Gaztelaniaz) «Cabo da Cruz B quiere dar el siguiente paso» La Voz de Galicia 2020-07-15 (kontsulta data: 2024-11-23).
  12. (Gaztelaniaz) «La tripulación femenina ganó su primera bandera en Hondarribia» La Voz de Galicia 2005-09-19 (kontsulta data: 2024-11-23).
  13. Asier, Perez-Karkamo(e)ko. (2019-07-26). «Aztarna utzi nahi duen ubera» Bidasoko Hitza (kontsulta data: 2025-08-02).
  14. (Gaztelaniaz) «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-11-23).
  15. «San Juanek eta Urdaibaik lortu dute Kontxako Bandera» Irutxuloko Hitza 2016-09-11 (kontsulta data: 2024-11-23).
  16. (Gaztelaniaz) «A Pobra-Cabo, unidas para crecer juntas» La Voz de Galicia 2018-06-30 (kontsulta data: 2024-12-11).
  17. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-08-31). «Riveira da la sorpresa al superar a San Juan tras el segundo largo» GARA (kontsulta data: 2024-12-11).
  18. (Gaztelaniaz) «Cabo da Cruz cerró en la Liga Euskotren un «bo ano de aprendizaxe»» La Voz de Galicia 2023-08-28 (kontsulta data: 2024-11-23).
  19. (Gaztelaniaz) Efe. (2024-09-16). «Galicia se queda fuera de la Liga Euskotren» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-11-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]