Zubizuri

Koordenatuak: 43°15′59″N 2°55′41″W / 43.2664°N 2.9281°W / 43.2664; -2.9281
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubizuri
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′59″N 2°55′41″W / 43.2664°N 2.9281°W / 43.2664; -2.9281
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2020 - 2021
Inaugurazioa 650eko maiatzaren 3a
Inaugurazioa1997
JabeaBilboko Udala
Arkitektura
ArkitektoaSantiago Calatrava
Materiala(k)altzairu herdoilgaitza, hormigoia eta beira
Kolorea██ zuri
Dimentsioak80 (kalatuaren tartea) × 4 (zabalera) × 10 (luzera) m
Gurutzatzen duBilboko itsasadarra
Zubibegiak1

Zubizuri Bilbo udalerriko oinezkoen zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, ipar-ekialdetik Gazteleku eta hego-mendebaldetik Uribitarte auzoak elkarlotuz.1997ko maiatzaren 30ean zabaldu zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena zubiaren kolore zuritik datorkio.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana 1990an hasi eta 1997ko maiatzaren 30ean inauguratu zuten.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia, Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua, 75 metro luze eta 4 metro zabal da, eta Gaztelekuko Campo Volantin pasealekua eta Uribitarteko Uribitarte pasealekuak elkarlotzen ditu, Isozaki Atearen parean.

Calatravaren estilo berezia jarraitzen du, bela untzi batean oinarriturik.[2] Egitura hormigoi eta altzairuzkoa da, eta zorua kristalezkoa.[3] Sarbide moduan bi plataforma ditu, alde bakoitzera bana, eskailera eta aldapaz hornituta. Hasieran arkitektoak zoru hori gardena izatea nahi izan zuen, baina azkenean kristal opakoa erabili zuten. Neguko goiz hotz batzuetan zubia itxi beharra izaten zen, kristala izoztu eta bertatik igarotzea arriskutsua zelako. Arazoa ekiditeko, Bilboko Udalak alfonbra ez-labaingarria instalatu behar izan zuen, gaur egun arte bere lekuan mantentzen dena.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektoen ikuspuntua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia zabaldu zutenetik, aditu askok Zubizuri Bilbo berriaren ikurtzat hartu dute, turismoentzako erakargarria delako. Alexander Tzonis arkitektura irakasleak[4] Honela dio:

"Zubiaren bihurgune-eraikuntzaren adimen, bizkortasun eta originaltasunek egunerokotasuna eta hiriko gainbehera aurre egiten dute, itxaropena eta garai hoberenak imajinatzeko mezua ekarriz."

Hala ere, badaude beste ikuspuntu ezberdina duten beste adituak, tartean Matthew Wells zubi ingeniariak:[5]

"Tamalez, altzairuzko egitura arina eta hegalhorma-bularra arteko kulunka behartuta dago, eskulturazko jostailu baten moduan, eta zorua ukitzen du deseroso."

Irekiera eta geroko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia baliagarrigabetzat hartu da zabaldu zutenetik: kristalezko zorua famatua bihurtu da hirian, Bilboko klima hezean irristatzea erraza delako[6].

Jatorrizko diseinuak ezkerraldetik Uribitarte kaiarekin lotura du, erabilgarriagoa den Mazarredo zeharkalearekin baino. Hori dela eta, Bilboko Udalak hasieran aldamioak jartzea erabaki zuten, baina Calatrava protesta egin ondoren kendu zituzten.

2006an, Udalak Arata Isozakiri zubitik Isozaki Atea eraikin berrira doan pasabide berria eraikitzeko baimena eman zion. Calatravak 2007an Bilboko udala eraman zuen auzitara, kalte moralak sortu ziotelakoan[7][8]. Bilboko alkatea den Iñaki Azkunak, zinegotziek lagunduta[6], jabearen eskubideak diseinatzailearenak gailentzen zirela erantzun zion, baita kristalezko zoruaren egoera hiriarentzat garestia leporatu ere (Antonio Basagoiti oposizioaren zinegotziak urtero 6.000 euroko gastua zela esan zuen[6]; Udalak, berriz, 10 urtetan 250.000 eurokoa[9]).

Legegizonek eta herriko arkitektoek alkatearekin bat egin zuten, erreformek Calatravaren eskubideetan ondorioak ez zutelakoan[10].

2007ko azaroaren epaiak, nahiz eta diseinatzailearen alde egin, Isozakiren pasabidea mantendu zuen[11]. Calatravak gora jo eta 2009ko martxoan, Auzitegiak 30.000 euro eman zion Calatravari[12].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]