Saud Saudi Arabiakoa
Itxura
Saud bin Abdulaziz Al Saud (arabieraz: سعود بن عبد العزيز آل سعود Su'ūd ibn 'Abd al-'Azīz Āl Su'ūd; Kuwait Hiria, 1902ko urtarrilaren 15a – Atenas, 1969ko otsailaren 23a) Saudi Arabiako erregea izan zen 1953-1964 urteetan, Ibn Saud erregearen seme eta ondorengoa. Izugarri aberastu zen petrolioak sortutako irabaziei esker, baina ez zuen bere herria garapen-bidean jartzeko ahalegin berezirik egin. 1958. urtean bere anaia, Faisal, izendatu zuen Lehen ministro, baina 1960an kargutik kendu eta gobernuburu izendatu zuen bere burua. Herri arabiarretako errege kontserbadoreen alde agertu zen, eta Yemengo erregezaleei ere lagundu zien. 1964. urtean kargutik kendu eta anaia jarri zuten haren lekuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saud Saudi Arabiakoa |