Simone Weil

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Simone Weil
Simone1-300x297.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1909ko otsailaren 3a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Ashford1943ko abuztuaren 24a (34 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (tuberkulosia)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV
École normale supérieure
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, maisua, idazlea, autobiografialaria, poeta eta sindikalista
Zerbitzu militarra
Adar militarra Nazioarteko Brigadak
Gatazka Espainiako Gerra Zibila
IMDb nm0917979

Simone Weil (Paris, Frantzia, 1909ko otsailaren 3a - Ashford, Kent, Ingalaterra, 1943ko abuztuaren 24a) frantses idazlea eta filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofian, filologia klasikoan eta zientzietan aditua zen eta filosofiako irakasle izan zen, beste lanbide askoren artean. Gaztetatik erakutsi zuen giza arazoetarako ardura; 1936an Nazioarteko brigadetako kide egin zen eta Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen.

1942an Frantziatik ihes egin behar izan zuen, Estatu Batuetara lehenik eta Londresa gero, eta Bigarren Mundu Gerran erresistentziako kide izan zen.

Bere lanetan, gerrako nahasmendua eta langileen atsekabeak agertu zituen, mistizismo handiz, eta giza justizia bilatu zuen. Eliza katoliko erromatarraren kontra eta Kierkegaardek proposaturiko kristautasun existentzialistaren alde azaldu zen.

Haren lanak hil ondoren argitaratu ziren eta eragin handia izan zuten Ingalaterrako eta Frantziako gizarteen pentsaeran. Ofizialki, bere burua hil zuela esan zen, baina alemaniarren mendean ziren frantsesekiko elkartasunez haiek bezala bizi behar zuela erabaki eta elikadura eskasagatik hil zen.

Lan nagusiak: La pesanteur et la grâce (1947), L´Enracinement (1949), La condition ouvrière (1951), La source grecque (1953), Oppression et Liberté (1955).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simone Weil Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]