Sue Hendrickson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sue Hendrickson
Bizitza
JaiotzaChicago1949ko abenduaren 2a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaGuanaja
Hezkuntza
HeziketaMunster High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpaleontologoa
Jasotako sariak
IMDB: nm2521895 Edit the value on Wikidata

Susan «Sue» Hendrickson (Chicago, AEB, 1949ko abenduaren 2a) paleontologo eta arkeologo estatubatuarra da, Tyrannosaurus rex-en fosil handiena eta osoena aurkitzeagatik ezaguna.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sue Hendrickson-ek aurkitutako Tyrannosaurus rex-en fosila, Historia Naturaleko Field Museoan ikusgai.

Chicagon jaio zen, Illinoisen, 1949ko abenduaren 2an, baina Munsterren hazi zen, Indianan.[1] Ikasketek aspertzen zutenez, 17 urterekin utzi zituen.[2] 1971n hasi zen urpekaritzan, besteak beste urpeko arkeologiako lanak egiten.[3] Filipinetako kostaldean hondoratutako San Diego galeoi espainiarretik zeramika txinatarra erreskatatu zuen taldeko kide izan zen.[1]

Bere aurkikuntza paleontologikoen artean, Peruko kostaldeko basamortuko zetazeo-fosilak eta Dominikar Errepublikako 24 Ma-ko anbarean kontserbatutako intsektu-hondarrak daude.[1] 1990eko udan T. Rexen hezurdura fosil bat aurkitu zuen Hego Dakotan, eta sei laguneko talde batek induskatu zuen 17 egunetan.[4] Fosil hau aurkitu den espezie horretako alerik handiena eta osatuena da. Natur Historiako Field Museoan dago ikusgai eta Sue izena du, bere aurkitzailearen omenez.[1]

1992an, Hendrickson Franck Goddio itsas-arkeologoaren taldean sartu zen. Haiekin, urpekaritza espedizio askotan parte hartu zuen, horien artean aipagarrienak Kleopatraren Royal Quarters-ak, eta Napoleon Bonaparteren flotak Niloko guduan galdutakoak.[5]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hunt for the Pasado: My Life as an Explorer (2001, autobiografia)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paleontological Society, Explorers Club eta Society for Historical Archaeology-ko Elkarteetako kidea da.
  • 2000.urtean ohorezko doktoretza eman zioten Chicagoko Illinoisko Unibertsitatean.
  • 2005ean, Glamour aldizkariak "Glamour Woman of the Year Awards" sarietan omendu zuen.
  • 2008an, National Geographic Kids-en "Dare to Explore" kapituluan agertu zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Ingelesez) «Sue Hendrickson - Biography» Enchanted Learning (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. «Are You Listening to Your Life?» Oprah.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. (Ingelesez) Archaeologist, Franck Goddio-Underwater. «Sue Hendrickson» Franck Goddio - Underwater Archaeologist (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  4. «Field Museum» archive.fieldmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  5. a b «Biography :: Sue Hendrickson - My Life as an Explorer» web.archive.org 2011-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]