Eztabaida:COVID-19 pandemia Euskal Herrian

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldia Euskal Herrian", "Koronabirusa Euskal Herrian" edo "Coronabirusa Euskal Herrian" aldatzeko proposamena azalarazten dut.

Badakit ez dela berdina eta izatez birus espezieen multzo bat dela. Baina herritarrak orokorrean horren jakitun ez dira (ez gara) eta alderatzeko "Ibarretxe Plana" edo "Parot doktrina" bere benetako izenak ez diren moduan, proposamen honekin artikuluaren izen berria "kaleko hizkuntzan" ulergarriagoa, eta bilatzeko errezagoa izango zela deritzot.-Oraina (eztabaida) 18:31, 10 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Ez nator bat. Ibarretxe Plana bat bakarrik da, eta ez dago gaizki-ulertzerik, nahiz eta izen ofiziala hori ez izan; baina gaixotasunari birus deitzea... Hau entziklopedia bat da, eta ezin da errazkerian erori. Informazioa eman behar dugu, hizkuntza erraz baina zehatzean, informazio okerrik eman gabe.
Bestalde, bilatzeko erraztasunari dagokionez, euskaldunek erabil ditzaketen izen guztietatik artikuluaren izenera birbideratzeak sortzea aski da, aurkitzen erraza izan dadin. --Xabier Armendaritz 2020-03-10, 18:11 (UTC)
Artikulu hau eta gaixotasunaren mundu eremuko agerraldiari buruzkoa lotuta doaz. Nire ustez, bi artikuluon izenak koherentea izan behar du, batak eta besteak izen berdintsua izan behar dute. Beraz, iritzia ematera dei egiten diet artikulu zabalago horren beste ontzaileei ere: Xabi22, Lainobeltz, Theklan, Elhuyar Fundazioa, Assar. --Xabier Armendaritz 2020-03-10, 18:23 (UTC)
Agian Koronabirus (argipena) sortu eta bertan Koronabirus (birus familia), SARS-CoV-2 (birus mota), COVID-19 (birus mota honek sortutako gaixotasuna), COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldia (gaixotasunaren hedapena munduan) eta COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldia Euskal Herrian (gaixotasunaren hedapena Euskal Herrian) ezarri; eta aipatutako artikuluen hasieran argipen honetarako lotura txantiloia ezarri. Uste dut horrela artikulu desberdinak zerrendatu eta gainera terminoak argiago gelditzen direla. Zer deritzozue? -Lainobeltz (eztabaida) 19:40, 10 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Lainobeltzen proposamen hau jarraituz, agian Koronabirus artikulua bera izand aiteke argipena, eta birusarena Orthocoronavirinae gisa izendatu. -Theklan (eztabaida) 19:44, 10 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Lainobeltz lankidearen proposamenarekin bat nator. Baina (Theklan) nire ustez birus familiaren izenak "Koronabirus" izan behar du, hedabideetan eta bibliografian ugariagoa delakoan nago eta. Gainera, espainiera, galiziera eta asturierazko wikipedietan salbu, gainerako guztietan "Koronabirus" edo izen honen aldaera bat dute izenburutzat artikuluek. Xabi22 (eztabaida) 20:30, 10 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Bat nator Xabi22k emandako argudioekin. Ni ere, Lainobeltzen proposamenaren alde. --Xabier Armendaritz 2020-03-10, 19:46 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Sortu dut Koronabirus (argipena) artikulua. Nik duda dut honetan 2019-2020 jarri behar dugun, 2020an gertatu baita. -Theklan (eztabaida) 21:42, 10 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Bai, egia da Euskal Herrian 2020an hasi zela gaixotasuna agertzen. Zehatzagoa litzateke «COVID-19 gaixotasunaren 2020ko agerraldia Euskal Herrian». --Xabier Armendaritz 2020-03-10, 20:52 (UTC)
Ulertzen dut zergatik proposatu duzuen zuotako batzuek "koronabirus" agertzea izenburuan, hori baita hedabide gehienetan ageri den terminoa. Hala ere, beste eztabaidan esan nuen bezala, nire ustez garrantzitsua da COVID-19 izena agertzea izenburuan, eta ez koronabirus, horixe baita gaixotasuna.
Koronabirus artikuluaren izenburuak hori izan behar duela uste dut, eta ez Orthocoronavirinae: gogoan dudanagatik, euskal wikipediaren irizpidea da ahal denean izen arruntak erabiltzea izaki bizidunen espezieetarako.
Gero, izenburuak modu batekoa izan behar duen edo beste batekoa, horri ez diot hainbeste garrantzirik ematen. Hori bai, iruditzen zait laster "agerraldia" (ingelesez "outbreak") esateari utziko zaiola eta pandemiaz hitz egiten hasiko dela mundu guztia. Beraz, horri adi egon beharko dugu, edo, zuzenean, oraintxe bertan aldatu eta pandemia jarri izenburuan.--Assar; (erantzun hemen) 08:01, 11 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
OMEk Pandemia izendatu du gaitza (Oraina, Lainobeltz, Theklan, Elhuyar Fundazioa, Assar, Xabier Armendaritz, Kilkerra, Gandalf Grisa). Bestalde, izenburuan "2019-2020ko agerraldi" izan beharrean "2020ko" soilik izatearen  Alde. Xabi22 (eztabaida) 17:56, 11 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Txantiloia eta datuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Txantiloia gehitu dut. Hemendik aurrera datu horiek Wikidatan ere gaurkotu daitezke. Hildako kopurua ez dut aurkitu, eta jarri beharko litzateke han ere. —Aurreko iruzkin sinatugabea Theklan (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2020-03-10, 20:05).

Eskerrik asko Theklan! Gaurko datuak gehitu ditut Wikidatan, baina ez dira behin-betikoak. Bestalde, hildakoen kopurua ere gehitu dut, baina martxoaren 7ko datuetan oinarrituta. Ez dakit norbaitek ezagutzen duen iturri zehatzen bat unean uneko datuak jakiteko... Xabi22 (eztabaida) 21:38, 10 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
lapurdiko kasu bakar horri azterketa berriak egin eta negatibo eman du koronabirusari dagokionez. Ez dakit txantiloi eta grafikoetako datuak nola aldatu, norbaitek egin dezake?-Kilkerra (eztabaida) 22:23, 10 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Erreferentzia:https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20200306/baionako-inguruetako-kasuan-koronabirus-azterketek-negatibo-eman-dute

Txantiloiari dagokionean, ez dakit oso txukuna den Wikidatako "honen parte da" eremuko datuak agertzea, nahaspilatu egiten baitu informazioa, nire ustetan. Xabi22 (eztabaida) 15:46, 11 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Gogoan izan datuak gaurkotzerakoan Wikidatan ere gehitzea datu berriak. Honela gero jarraipen errazagoa egin daiteke. -Theklan (eztabaida) 11:29, 15 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Erantzunak eta Ondorioak atalak[aldatu iturburu kodea]

Ez dut oso argi ikusten bi atal hauen funtzioa. Nire ustez egokiena Erantzunen atala eta Ondorioen atala bat egitea da, azken finean erantzunak ondorio mota bat direlako. Zer deritzozue? Xabi22 (eztabaida) 13:36, 11 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Datuak martxoak 19[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Bereziki Lankide:Assar eta Lankide:Xabi22. Datuak herrika ematen hasi dela ematen du, EAEn. Hemen ikus daitezke datu horiek: Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz kutsatuta. Agian mapak eta datuak gaurkotzeko balio digu. -Theklan (eztabaida) 14:07, 19 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo Theklan, ez ditut ikusten herriz-herriko datuak, esango al zenidake orrialde horren barruan zein ataletan edo dauden? Mila esker! Xabi22 (eztabaida) 15:49, 19 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
@Xabi22: Eskumako kutxan daude, PDF batean: https://bideoak2.euskadi.eus/2020/03/19/news_61027/19_marzo_Boletin.pdf -Theklan (eztabaida) 17:54, 19 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Hurrengo egunetan herriz-herriko datuak ematen jarraitzen badute saiatuko naiz probintzienaren antzeko mapa bat egiten herriz-herri. Xabi22 (eztabaida) 19:20, 19 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Berria egunkariaren datuak erabiltzen ari naiz orain arte, baina Eusko Jaurlaritzarenak erabiliko ditut oraidik aurrera EAEko kasuetarako. Bide batez, mapa egiteko SVG fitxategia igo dut Commonsera. Inork jakin nahi badu nola egiten dudan, abisatu.--Assar; (erantzun hemen) 08:47, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Nik jakin nahiko nuke Assar, lan horretan laguntzeko prest naukazu. Xabi22 (eztabaida) 12:55, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Kaixo Xabi22, helbide honetan duzu mapa egiteko jarraitzen ditudan urratsen bideo labur bat. Asko sinplifikatuta: Inkscape erabilita SVG fitxategian maparen geruza berri bat sortzen dut aurrekoa bikoiztuta, aldaketak egiten dizkiot geruza horri, PNG formatura esportatzen dut, gero GIMP erabilita GIF fitxategia irekitzen dut, geruza berriaren PNGa eransten diot, animazioaren denbora-tarteak aldatzen ditut eta GIF formatura esportatzen dut.--Assar; (erantzun hemen) 17:25, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Gaur ere udalerrikako datuak igo dituzte. Nik Whatsapp bidez jaso ditut, baina ziur nonbait badagoela ere PDF hori eskuragarri. -Theklan (eztabaida) 13:10, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Gaur ere badaude eskuragarri: http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/21_marzo_Boletin.pdf

@Assar: Kaixo! Nire ustez, eskala oso murritza geratu da orain eta ez da batere praktikoa grafikoa. -Theklan (eztabaida) 09:33, 24 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo. Zoritxarrez, espero dut hurrengo egunetan asko gehituko direla gaixoak eta hildakoak, eta orduan zentzua izango duela eskalatze berriak.--Assar; (erantzun hemen) 10:11, 24 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
@Assar: Ez dut uste 20.000ra igoko denik taula osoa ikusteko. Une honetan 8.000 edo jarriko nuke topea, eta horrela hobeto ikusten da kurba. -Theklan (eztabaida) 21:11, 25 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Gabon Theklan eta Assar! Zuei hots egiten dizuet mapa eta irudi kontuetan ondo moldatzen zaretelako eta orain arte artikulu honetan horretan aritu zaretelako, beste hainbat gauzen artean noski. Theklanek duela aste batzuk EAEko herriz-herriko mapa bat egitea proposatu zuen Osakidetzak eskaintzen dituen txostenetako datuekin, eta nik uste jada nahikoa txosten egin dituztela halako mapa bat egiteko. Egunero txosten bat argitaratu dute. Gainera, Berriak atera duen mapa erabil dezakegu oinarritzat. Nafarroak soilik osasun-eskualdeka eman ditu datuak, Iparraldekoak ezezagunak dira guztiz. Bestalde, jada ditugun mapak (kutsatu kopuruena eta hildakoena) zaharkituak geratu dira, azken asteetan ez direlako eguneratu, zuen ustetan zehar egin beharko litzateke mapa horiekin? Zuen erantzunaren zain. Xabi22 (eztabaida) 21:13, 6 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Xabi22. Mapek lan asko ematen dute, ez dakit merezi duen horrenbeste ahalegintzea. Nik probintziako gaixoen mapa eguneratuko dut, baina soilik hasierako hilabeterako, eta horrela utziko dut.
Mapa xeheagoa egiteko, zertan ari zara pentsatzen, mapa animatu batean ala estatiko batean? Estatiko bat egin daiteke SVG formatuan.-Assar; (erantzun hemen) 12:41, 7 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Ados Assar, nik berdina egingo dut hildakoen maparekin. Nik uste, zuk esan bezala, egunez-eguneko mapa dinamiko bat lan handiegia izan daiteke. Hala ere, mapa dinamiko bat egin daiteke, baina egunez-eguneko eguneraketekin egin beharrean, ba adibidez, bizpahiru egunetan behin eguneratuz, gainera horrela aldaketak hobeto ikus daitezkeelakoan nago. Mapa estatikoekin ikusgarritasuna galtzen dela uste dut, bestalde. Zuk esan Assar! Xabi22 (eztabaida) 23:38, 7 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kaixo berriz ere Theklan eta Assar, hasi naiz herriz-herriko mapak egiten, baina jarraitu aurretik oinarri honetan ikusten dituzuen gabeziak jakin nahiko nituzke: COVID-19a Euskal Herrian herriz-herri Xabi22 (eztabaida) 15:29, 9 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa, nik iradokizkun batzuk ditut. Hasteko, hobe da SVG formatu bektorialean lan egitea, errazago eskalatzen baita pantaila tamaina guztietara eta garbiago geratzen baita. SVG hau erabili dezakezu lanerako, eta Inkscape erabilita aldatu koloreak. Bigarren, nik populazioaren arabera mailakatutako datuak (kasuak/10.000 biztanleko adibidez) erabiliko nituzke, ez balio absolutuak; bestela, oso arraro geratzen da Gasteizek horren kolore iluna edukitzea eta gainerakoek ez. Hirugarren, daturik gabeko udalerrietarako ez nuke kolore berdea erabiliko, grisean utziko nituzke.-Assar; (erantzun hemen) 16:18, 9 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]
Assarrek esandakoaz gain, nik herrialdeka egingo nituzke, ze Nafarroan badaude datuak osasun eremuka, eta hobeto geratzen dela uste dut. Gainera, tamaina aldetik errazagoa izango da bakoitza gaurkotzea eta aldaketak ikustea. -Theklan (eztabaida) 16:52, 9 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Gaixoen datua ez da fidagarria[aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak esana dute SARS-Cov-2 birusaren proba ez dutela egingo gaixo arinen kasuan. Horrek asko distortsionatzen du gaixoen kopuruen datua. Bestalde, hildakoen kopurua bai dela fidagarriagoa. Nik utzi egingo nioke gaixoen grafiko eta mapak egiteari (orain dauden bere horretan utz daitezke), eta hildakoen grafiko bat egingo nuke.--Assar; (erantzun hemen) 08:51, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Gaixoen datua mantenduko nuke, baina jarriko nuke ez direla gaixoak, baizik eta konfirmatutako positiboak. Uste dut datu esanguratsua dela. -Theklan (eztabaida) 13:09, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Theklan lankideak esandakoaren  Alde. Hildakoen kopuruari dagokionean, mapa bat egin dut jada, baina agian Assar lankideak hobetu dezake:
Bide batez, norbaitek aldaketaren bat egin nahi badu goiko GIF horretan hauek dira posizioen koordenatuak: Araba (170,254), Bizk. (146,105), Gip. (294,148), Naf. (430,280), Data (584,550) eta koloreak (1-9: 202,202,202; 10-99: 176,176,176; 100-499: 138,138,138; 500tik gora: 68,68,68). Xabi22 (eztabaida) 16:18, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Herrialdeka antolatu?[aldatu iturburu kodea]

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datu banatuak ditugu jada, udalerriz udalerri. Nafarroa Garaian batuketak daude eta Ipar Euskal Herrian ez daude bereiziak Pirinio Atlantikoetatik. Baina lehenengo hiruekin egin daitezke mapa interesgarriak jada. -Theklan (eztabaida) 13:30, 20 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Egun on Theklan! Atzo eta herenegun argitaratu zituzten txostenak berdinak dira, ikus hemen: Martxoaren 20ko Sergio Martin erabiltzailearen iruzkina. Logikoa iruditzen zait egia esan, nik uste herrialdeka antolatzeko lehenengo Osakidetzak halako datuak emateko erabiltzen duen maiztasuna jakin behar dela. Xabi22 (eztabaida) 10:22, 21 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
@Xaxbi22: Ez dira berdinak. Herri bakoitzean aldaketak ikusten dira. Agian fitxategia aldatu dute bertan, baina nik bi PDF ezberdin ditut. Hala ere arrazoia, maiztasuna jakin behar datu hori ondo lantzeko. -Theklan (eztabaida) 11:56, 21 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Jorratzeko gai interesgarriak[aldatu iturburu kodea]

Hemen artikulua osatzeko erabil daitezken zenbait gai eta iturri ipiniko ditut:

Izenburua aldatu[aldatu iturburu kodea]

Konfinamendu on guztiei! Bilaketa bat egiten saiatu naiz hau aurkitzeko. Ez dut beste munduko ezer jarri ("COVID-19 pandemia Euskal Herrian" eta antzekoak); aldiz, "Oraindik ez dago «COVID-19 pandemia Euskal Herrian» izeneko artikulurik itzuli dit. Argi dago izenburu hau aurkitzea zaila eta intuizioz kontrakoa dela.

Gehiegizko zorroztasunari baino hizkuntzaren ekonomiari begiratuko nioke nik hemen, birzuzenketak birzuzenketa. Zer moduz «COVID-19 pandemia Euskal Herrian»? Oraingoz ez da halako pandemia beste inoiz sortu, gerora errepika daitekeen arren (gero gerokoak...). -Iñaki LL (eztabaida) 17:22, 9 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Ba agian bai, ze berez 2019an ere ez zen hasi. -Theklan (eztabaida) 22:57, 9 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Ikerketa arloa[aldatu iturburu kodea]

Hau nola jaso dezakegu? https://www.ehu.eus/eu/-/euskadiko-zientzialari-talde-batek-covid-19-detektatzeko-ordezko-rt-pcr-test-bat-balioztatu-du -Theklan (eztabaida) 23:03, 9 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Garapenaren barnean azpiatalberriren bat sortuz edo berrogeialdia azpiatalean, nire ustez.Xabi22 (eztabaida) 13:11, 18 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]
Gutxi gorabehera Egina. Berrogeialdia azpiataleko Beheraldia 2. mailako azpiatalean aipamen bat egin zaio, egun haietan Nekane Murgak esandakoa aprobetxatuz. Baina ondo legoke xehetasun gehiago ematea. Xabi22 (eztabaida) 21:37, 27 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Iñaki LL eta Theklan eta azken egunotako artikulu honetako gainerako ekarle guztiei: informazio ugari bildu dugu artikulu honetan eta antolaketa egite aldera, zenbait atal berri sortu ditut.

Lehen "ondorio" zirenak "neurri" edo "garapen" atal bihurtu ditut, nire ustez, ondorioak pandemia hau amaitzean agertzen hasiko direlako eta ez oraindik pandemia garatzen dagoela. Badakit ondorio gisa uler daitezkeela pandemiak momentuan bertan aplikarazi dituen neurriak, baina gerora egongo diren neurri askoz potoloagoetatik bereizteko egin dut izen aldaketa. Jada hedabide asko dira COVID pandemia hau XXI. mendeko gertaera nagusienetako bat izango dela diotenak, ziur aski hamarkada osora begira izango dituen ondorio ekonomiko eta sozio-politikoengatik. Horregatik egokiago ikusten dut ondorioen atala gerorako uztea.

Zuek zer uste duzue? Xabi22 (eztabaida) 19:22, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Xabi22, hemen Zaldibarko hondamendian bezala ikusten dudan "arazoa" da beroan eginda dagoela eta etengabe hazten ari dela. Hori ondo dago, baina perspektibarekin, gero, birmoldatu beharko dela, artikulu kankailu bat ez izateko, gehiegizko detaileak kenduz eta laburpen argigarriago bat lortzeko.
Zuk diozunez, ondorio potoloagoak, sanitarioez gain, gero ikusten joango gara, bai. Nik hemendik artikulu enbor honetatik ezpalak sortzearen aldekoa naiz, beharrezkoa denean. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 20:59, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]
Ondorioak izango ditu, dudarik gabe, hurrengo hamarkadan zehar. Horrek ez du esan nahi jada badituela ondorioak. Gerora hori matizatu beharko litzateke, edo azpi-artikuluak egiten joan. -Theklan (eztabaida) 23:36, 22 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Artikulua adarkatzea[aldatu iturburu kodea]

Lehenago aritu zaretenei (Theklan, Iñaki LL, Xabier Armendaritz, Mikel B. Sasikoa, Assar), artikulua "kontrolaezina" bihurtzen ari dela uste dut eta Iñaki LL-k lehenago esan zuen bezala azpiorrialdeetan banatu beharko delakoan nago, baina ez dakit nola eta noiz. Pentsatu dut agian udan egon litezkeen berragerpenak eta udazkenean egongo omen den berragerpen "handi" hori beste orrialdeetan kontatzea, udaberrian izan dugunari beste bat egitea (hemengo eduki gehienekin) eta "Covid-19 pandemia Euskal Herrian" izeneko orrialdeak "orrialde orokor" bezala funtzionatzea, agerpen guztien laburpen bat bezala. Hori egiteko itxoin egin beharko da, ea beste agerpen horiek egongo diren edo ez.

Beste aukera bat Hego Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria banatzea izan daiteke, baina horrek neutraltasuna ken diezaioke (agian, ez dakit) artikuluari, politika sartzen delako jokora. Hala ere, bi lurraldeetan neurriek garapen desberdina izan dute eta orrialde honetan Hego Euskal Herriko neurriak lehenetsi dira, Iparraldeko deskonfinamenduari buruz eta gauza gutxi esaten da.

Hirugarren aukera arloaren arabera banaketak egitea izan daiteke; adibidez, "Covid-19 pandemia euskal hezkuntzan", "Covid-19 pandemia euskal ekonomian", etab. Horrek agian gaiari batasuna kendu eta informazioa sakabanatu egiten du?

Zuek ni baino gehiago aritu zarete hemen, Wikipedian, jarraitu al da prozeduraren bat edo, halako kasuetan? Nola banatuko zenukete orrialdea informazioa irakurgarriagoa izan dadin? Behar al da banaketarik? Mila esker! Xabi22 (eztabaida) 15:35, 7 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

Ni hirugarren aukeraren alde: COVID-19 pandemiaren eragina Euskal Herriko ekonomian, adibidez. -Theklan (eztabaida) 16:58, 7 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Ni ere, «COVID-19 pandemiaren eragina Euskal Herriko ekonomian» eta abar sortzearen alde. Lehenengo aukerak, agian inoiz gertatuko ez diren gertaeren mende utziko luke konponbidea (artikulua inoiz ez konpondu ahal izatearen arriskua...); bigarren aukerak, berriz, Euskal Herri osoari begiratuko dion ikuspegirik gabe utziko gintuzke. --Xabier Armendaritz 2020-06-07, 19:22 (UTC)
Bat nator planteamenduarekin, eta aurreko erantzunekin: arloka banatzea. Dena den, kasu hauetan, korapilatsuena izaten da artikulu orokor/guraso bati bizirik eustea eta, aldi berean, beste adar artikuluak elikatzea, nolabait ere errepikatze lan bat dagoelako, baina bihurriago artikulu orokorrean, hor sintesi lana egin behar delako, eta bat etorri behar da iturrietan esaten duenarekin... Horra -Iñaki LL (eztabaida) 22:16, 7 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Orrialde "guraso" hau inkubatzaile bat bezala erabili dezakegu: gertakaria gertatzen ari den bitartean hemen idatzi eta gero, eduki gehiegi dagoenean edo gertakaria bukatzean beste orrialde batera pasa. Nik esperimentu bat egin dut <<COVID-19 pandemiak eragindako berrogeialdia Euskal Herrian>> orrialdearekin. Gertakari hori bi aste barru bukatuko da (deseskalatzea barne hartuta) eta gertakariaren muina bera pasa da, hortaz, ez zaio asko falta beharrezko informazio guztia edukitzeko, ez da egon beharko lau hilabetez bi artikuluetan (gurasoan eta semean) edukia gehitzen. Xabi22 (eztabaida) 23:55, 7 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Ondo iruditzen zait bide hori, baina zuzenena segur aski da adar artikuluan xehetasun guztiak jartzea eta, epe hori amaituta (demagun deskonfinamendua), esaldi esanguratsuenak hartu eta artikulu orokorrera/gurasora eramatea, labur. Arazo nagusia sintesi lan bat dagoela hor, iturriak errespetatuz. Beraz, puzzle moduko bat da. Baina horretarako prest dagoena, zoragarri eta txalo zaparrada nire aldetik. -Iñaki LL (eztabaida) 09:03, 8 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

Artikulua borobiltzea[aldatu iturburu kodea]

Artikuluan ekarpenak egin dituzuen @Xabi22, @Iñaki LL, @Assar, @Xabier Armendaritz... jada Hego Euskal Herrian amaitu da osasun krisialdia (gaixotasuna ez, baina beste kontu bat da) eta akaso komeni da artikulu hau borobiltzea. Atal batzuk adarkatu daitezke oraindik, eta olatu bakoitzari buruz idatzi. Eta falta dira beste eremu batzuk, COVID-19aren Liburu Zurian cc-by-sa lizentziarekin ere jasota daudenak. Proposamenik? Theklan (eztabaida) 18:20, 5 urria 2021 (CEST)[Erantzun]

Nire esku zegoena egin dut: konfinamendu / berrogeialdi bereizi (hemen eta beste artikulu batzuetan) eta sarrera osatu (hasierako gertakariak laburtu eta geroztikoak txertatu). Agian, hasierako gertakariak areago laburtu beharko lirateke...
Gainerako atalak osatzeko jakintzarik (edo jakintza horiek eskuratzeko astirik) ez dut, ea beste inork heltzen dion lan horri. --Xabier Armendaritz 2021-10-07, 10:12 (UTC)