Taranis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelta mitologia
Celtic lettre I chien.jpg
Mitologia gaelikoa
Britoi mitologia
Arturiar zikloa
Erlijioa
Zelta jaiak
Ikus zelta mitologiari buruzko artikulu guztien zerrenda

Taranis zeltiar mitologiako jainkoa da eta bere gurpena batez ere Galia eta erromatar Bretainiara hedatzen zen.

Jainko dunbotsua zen, trumoi, argi eta zeruarena, gau eta egunen erritmoa irudikatzen duen gurpil kosmikoa, unibertsoa bere osotasunean, infinituaren kontzeptua. Hotsa, suntsipena eta naturaz gaindiko ekaitzen indarra irudikatzen ditu. Bere izenak sinbolismo guzti hori irudikatzen du, tribuaren babesle eta jainko gerlaria da. Zutik edo zaldi gainean doan gizon bizardun bat bezala irudikatzen da, batzuetan bi eratara. Esus-ekin batera "gauaren jainkoen" hirukuna osatzen zuen, zuhaitzen jainko edo jauna, eta Teutates, jainko gerlaria. Teutates bere kideak bezala, borroka irudikatzen zuen; druidek sakrifizioak eskaintzen zizkien hau lasaitzeko xedez, beren sinismenetan Taranis-ek ekaitzak eta erauntsiak burutzen baizituen, "zerua heuren buruen gainera erortaraziz".

Bere izena taran-etik dator, trumoi, eta eskandinaviar mitologiako Thor-ekin parekatu daiteke, edo erromatar mitologiako Jupiterrekin.