Edukira joan

Temis (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Temis (mitologia)
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΘέμις
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakLady Justice (en) Itzuli
Domeinuajustizia eta justizia
Familia
AitaUrano
AmaGaia
Ezkontidea(k)Zeus
Seme-alabakHorae (en) Itzuli, Epimeteo, Prometeo, Hesperideak, Menezio, Adrasteia (en) Itzuli, Eirene, Dizea, Eunomia, Astrea, Kloto, Lakesis, Atropos, Themides (en) Itzuli, Dysis (en) Itzuli, Auxo (en) Itzuli, Thallo (en) Itzuli, Arctus (en) Itzuli, Carpo (en) Itzuli eta Acme (en) Itzuli
Anai-arrebakRea, Japeto, Kronos, Hiperion, Tea, Ozeano eta Tetis
Artikulu hau zuzenbidearen eta justiziaren jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Temis».

Greziar mitologian, Temis[1] (antzinako grezieraz: Θέμις, Themis, "naturaren legea", "giza autoritatea" baino gehiago esan nahi duena), Hesiodok aipatzen du Geak (Lurra), Uranorekin izan zituen hamabi seme-alaben artean, sei seme eta sei alaba, horien artean, Kronos zegoelarik. Jatorrizko mitoko titan hauen artean, gutxi izan ziren gurtuak santutegi zehatzetan garai klasikoan, eta Temis hain zen antzinakoa, Zeusen jarraitzaileek, hiru Moirak jainko honekin izan zituela esaten zutela. Pindaroren testu baten zati batek, baina, Moirak, Zeus eta Temisen arteko ezkontzan jada egon zirela dio, eta, izan ere, Temisekin batera, mundua inguratzen zuen ozeanoaren iturburuetatik sortu zirela eta eguzki bide distiratsutik jarraitu zutela, Zeus Olinpon ikustera joaten. Ziurragoa da Zeusekin Horak alaba bezala izatea, aukeraren irudikapenak -Ordenaren zuzentasuna Denboran hedatuz- baita Astrea ere. Temis, Delosen egon zen, Apoloren jaiotzaren lekuko bezala.

Temis "aholku onarena", ordena jainkotiarraren, legeen eta ohituren irudikapena zen. Kasurik egiten ez zaionean, Nemesisek dakar zigor zorrotz eta bidezkoa. Temis ez zen haserrekoia: bera, "masail ederduna", Herari, Olinpora, Zeusen mehatxuen ondorioz atsekabeturik itzuli zenean kopa bat eskaini zion lehena izan zen. Temisek, gizona eta emakumearen arteko harreman zuzena presiditzen zuen, familia legitimo eta ordenatuaren oinarria, eta familia zen dimosaren oinarria. Epaileak, sarri, themistopoloi deituak ziren "Temisen zerbitzariak". Halakoa zen ordenaren oinarria Olinpoan ere. Herak, "Temis anderea" deitzen zuen.

Temisen izena, Adrasteagatik aldatuko zen Zeus Kretan jaio izan ondoren. Berak eraiki zuen Delfoseko orakulua eta bera zen orakulua. Temis, Delfoseko orakuluaren atzean zegoen jainkosetako bat izan zen, bere ama Geagandik jaso zuena eta, ondoren, Feberi eman ziona.

Ia beti, lurrean bizi izan zen, baina, Burdin Aroan, gertatzen ziren krimen ikaragarriek eragiten zioten izuaren ondorioz, zerura joan zen, non Virgo konstelazioa eratu zuen.

Temis greziarraren arloetako batean erromatar mitologiako baliokidea, legearen zuzenbide jainkotiarraren pertsonifikazio bezala, Iustitia izan zen. Bere jatorria, erromatar pentsamoldearen abstrakzio zibiletan daude, mitologian baino gehiago, eta, ondorioz, alderaketak egitea ez du fruitu onik ematen. Emakume sorgor bat bezala irudikatua, begiak estalirik eta balantza eta kornukopia bat eramanez, epaitegien sarreran dagoen irudia, Iustitia da, eta ez Temis. Lehoi baten gainean jartzen da, justiziak, indarrarekin lagundua egon behar duela adierazteko.

Senarrak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]