Zeo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zeo (antzinako grezieraz Κοῖος Koĩos, adimena), adimenaren titana zen. Titanak, Urano eta Gearen seme-alabak ziren.

Bere arreba Feberekin batera, dizdira eta ilargiaren titanidea zena, Zeo, Leto eta Asteriaren aita izan zen. Zeusek, Letorekin, Apolo eta Artemisa jainkoak izan zituen.

Zeok, izarren bitartez igartzea ordezkatzen zuen, baita zeruaren iparraldeko ardatza ere, noren inguruan izarrak biraka ari ziren, Polo izena jaso zuena beragatik (Πολος Polos, Zeoren epitetoetako bat zen).

Bere emaztearekin batera, Lurraren erdialdea ordezkatzen zuena (disko lau bat bezala ulertua), lehen jainko profetikoetako bat bezala nabarmendu zen, Zeo, bere aita Uranoren jakinduriaren bozeramalea, eta Febe bere ama Gearenarena izanez. Zentzu honetan, bere bi alabek, argikusmenaren bi adarrak ordezkatzen zituzten: Letok eta bere seme Apolok, argia eta zeruaren botere profetikoa presiditzen dute, Asteriak eta bere alaba Hekatek, gauekoarekin, iluntasun ktonikoarekin eta hilen izpirituekin beste horrenbeste egiten duten bitartean. Gainera, Apolok, bere denbora, Delfoseko orakulua, bere amamak presiditzen zuen Lurraren erdialdean, eta, neguan, lurralde hiperboreoetan, bere aitona Zeok ordezkatzen zuen poloaren artean banatzen zuen. Bi tokiak, herensugeek zainduak zeuden, Piton Delfosen eta Drako konstelazioa ardatzaren iparraldean, hauek, Titan bikotea ere ordezka zezaketelarik. Bertsio honen arabera, Zeo, Atenea jainkosak, Titanomakian, zerura bota zuen herensugea izango litzateke.

Gainontzeko titanekin batera, Zeusek eta gainontzeko olinpiar jainkoek bota zituzten, Tartaroan giltzaperatuz.