Aristeo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aristeo[1] greziar mitologiako jainko txikietako bat izan zen, Apolo eta Cirene (mitologia) ehiztariaren semea izan zen. Azken honek, emakumeei zegozkien eginbeharrei uko egin zien, bere denbora ehizan emateko.

Pindaroren arabera, Apolok, Libiara joatera eta hango kostalde emankorrean Cireneko herria sortzera animatu zuen. Aristeo jaio zenean, Hermes arduratu zen berataz, anbrosia hartu eta Geak hilezkor bihur zezan. Mirtuko maitederrek arte erabilgarriak eta misterioak erakutsi zizkioten: Nola gatzatu esnea gazta lortzeko, nola etxekotu jainkosaren erleak eta euren erlauntzetan mantendu eta nola etxekotu olibondo basatiak eta olibak ematea eragin. Honela, ganaduaren, fruitarbolen, ehizaren, nekazaritzaren eta erlazkuntzaren jainko bihurtu zen. Heroi kultural bat ere izan zen eta gizateriari ohiko eginkizunak eta ehizan tranpak eta sareak erabiltzen erakutsi zizkion.

Nagusiago egin zenean, Libiatik Beoziara joan zen. Hemen Quiron zentauroak, misterio sakonagoak erakutsi zizkion. Beozian Autonoerekin ezkondu zen eta ospe txarreko Akteonen aita izan zen. Akteonek, zoritxarrez, ehizari buruzko pasioa izan zuen, bere familia ohikoa zen bezala. Makrisen aita ere izan zen. Azken hau, Dionisio umearen haurtzaina izan zen.

Delfoseko iragarpen batek, Aristeori, Ceosera nabigatzeko aholkatu zion, bertan ohore handiak jasoko zituela eta. Halaxe egin zuen, eta, heldu zenean, uhartean bizi zirenak, Sirio zakur-izarraren eraginpean erabat zurruntzen zituen gaixotasun bat jasaten ari zirela ikusi zuen. Aristeok, biztanleen arazoak, lainoan ezkutatzen ziren hiltzaileengandik zetozela deskubritu zuen. Hauek, Ikaroren hiltzaileak ziren. Lotsagabe hauek deskubrituak eta hilak izan zirenean, eta Zeusen omenezko santutegi bat eraiki zenean, jainko handiari eskaingaiak egin zizkioten, eta, ordutik aurrera, Etesiar Haizeak jo beharko zuela eta Egeo Itsasoa freskatu beharko zuela, berrogei egunez, Sirio zeruan altxatzen zenetik aurrera, erabaki zen. Baina Ceoseko biztanleek, Siriori bakea eskatzen jarraitu zuten, altxatu aurretik, erabat ziur egoteko bakarrik. (Higinio (Astronomia Poetikoa)

Orduan, Aristeok, bere lan zibilizatzailean, Arkadia bisitatu zuen eta, denboraldi batez, Tempeko haranean bizitzen jarri zen. Han Aristeo Euridizeren atzetik zihoan bitartean, azken honi suge batek heldu zion, eta bertan hilda geratu zen. Laster, Aristeoren erleak, gaixotzen eta hiltzen hasi ziren. Aristeo Aretusa iturrira joan zen eta aldareak jartzea, ganadua sakrifikatzea eta gorpuak bertan uztea aholkatu zioten. Gorpuetatik, erle talde berriak sortu ziren.

Aristeo, gurtza objektu izan zen toki askotan: Beozian, Arkadian, Ceosen, Sizilian, Sardinian, Tesalian eta Mazedonian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aristeo Aldatu lotura Wikidatan