The Artist
The Artist (euskaraz Artista) 2011ko Michel Hazanavicius zinema zuzendariaren komedia dramatiko film bat da. Zinema mutuaren generoan barnean sailkatzen da eta zuri-berltzean filmatua dago, hain zuzen ere 1927-1932 bitartean girotuta dagoelarik.
Canneseko Zinemaldian estreinatu zen eta fimako protagonistak aktore onenaren saria irabazi zuen. Torontoko Zinemaldia eta Donostiako Zinemaldian ere lehiatu zen, azken honetan ikuslegoaren saria bereganatu zuelarik. Bi urrezko Globo sari irabazi zituen, komedia edo musikal film onena eta komedia edo musikal gizonezko aktore onena; eta bost Oscar sari, besteak beste, film onena, zuzendari onena, eta gizonezko aktore onena.
Argumentoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1927. urteko Hollywoodean George Valentin (Jean Dujardin) garaiko zine mutuko izar handia da, mundua bere oineta du eta inork ez dio eztulik egiten, baina bere jarrera harroputzaren ondorioz bere ospea eta bizimoduaren amaiera ailegatzen ari dela. Bestalde, Peppy Miller (Bérénice Bejo) izeneko dantzaria soinudun zineman aurreneko urratsak ematen hasi berria da. Valentinek Peppy deskubritu eta jendaurrean jarri du, dantzariaren berezko karisma eta dantza trebetasunaren ondorioz berehala ospetsu bilakatu delarik.
Soinudun zinema ailegatzean, Hollywoodek bere burua zaharberritu edo erreziklatu egiten du, baina Geroge Valentinek burutu eta maitatzen zuen jarduera lagatzeari uko egiten dio (istorio mutuak kontatzea). Galdera honakoa da: George Valentinek soinudun mundu berri honi bizirautea lortuko al du?
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | Aktorea |
---|---|
George Valentin | Jean Dujardin |
Peppy Miller | Bérénice Bejo |
Uggie | Jack (txakurra) |
Al Zimmer | John Goodman |
Clifton | James Cromwell |
Doris | Penelope Ann Miller |
Constance | Missi Pyle |
Asistente de casting | Ben Kurland |
Norma | Bitsie Tulloch |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Artist filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2011ko filmak
- Michel Hazanaviciusek zuzendutako filmak
- Michel Hazanaviciusek idatzitako filmak
- Jean Dujardinek antzeztutako filmak
- Bérénice Bejok antzeztutako filmak
- James Cromwellek antzeztutako filmak
- John Goodmanek antzeztutako filmak
- Penelope Ann Millerrek antzeztutako filmak
- Missi Pylek antzeztutako filmak
- Joel Murrayk antzeztutako filmak
- Ed Lauterrek antzeztutako filmak
- Malcolm McDowellek antzeztutako filmak
- Beth Grantek antzeztutako filmak
- Ben Kurlandek antzeztutako filmak
- Sergio Katok antzeztutako filmak
- Elizabeth "Bitsie" Tullochek antzeztutako filmak
- Basil Hoffmanek antzeztutako filmak
- Nina Siemaszkok antzeztutako filmak
- Stephen Mendillok antzeztutako filmak
- Ken Davitianek antzeztutako filmak
- Sarah Scottek antzeztutako filmak
- Ezra Buzzingtonek antzeztutako filmak
- Andy Milderrek antzeztutako filmak
- Jen Lilleyk antzeztutako filmak
- Vincent De Paulek antzeztutako filmak
- Jewel Shepardek antzeztutako filmak
- Tim de Zarnek antzeztutako filmak
- Stuart Pankinek antzeztutako filmak
- Robert Amicok antzeztutako filmak
- Lily Knightek antzeztutako filmak
- Thomas Langmannek ekoitzitako filmak
- France 3ek ekoitzitako filmak
- Frantziako filmak
- Frantsesezko filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Aktoreei buruzko filmak
- Frantziako film mutuak
- Zuri-beltzeko filmak
- Film onenaren César Sariaren irabazleak
- Komedia erromantikoak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak
- 1927an girotutako filmak
- 1928an girotutako filmak
- 1929an girotutako filmak
- 1930ean girotutako filmak
- 1931n girotutako filmak
- 1932an girotutako filmak