Edukira joan

Theodor Kotschy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theodor Kotschy

Bizitza
JaiotzaUstroń1813ko apirilaren 15a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena1866ko ekainaren 11 (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, esploratzailea eta landare biltzailea
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Karl Georg Theodor Kotschy (Ustroń, Silesian (gaur egun Polonia), 1813ko apirilaren 15a - Viena, 1866ko ekainaren 11a) esploratzaile, botanikari, briologari eta landare biltzaile austriarra izan zen. Ekialde Hurbilera bidaia ugari egin zituen, 300.000 landare desberdinak bilduz.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theodor Kotschy Carl Friedrich Kotschy teologo ebanjeliko, pedagogo eta botanikoaren semea zen. 1836-38 bitartean, Kotschyk, Joseph Russeggerrekin batera, ikerketa-bidaia bat egin zuen Zilizia, Siria, Egipto eta Sudanen zehar. 1839an Kordofan bisitatu zuen, 1840an Zipre eta 1841ean Asia Txikia.[2]

1842-43 artean Persiara espedizio bat abiatu zuen, non Damavand bisitatu zuen, Erzurum, Trebisonda eta Konstantinoplatik igaroz Vienara itzuli aurretik. Beste bidaia batzuk 1855ean egin zituen Egiptorantz eta Palestina eskualdera, 1859an Zipre, Asia txikia eta Kurdistanera. 1862an berriro bisitatu zituen Zipre eta Siria iparraldea.

Kotschy Ekialdeko ikerketen sortzailetzat jotzen da Austrian.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abbildungen und Beschreibungen neuer und seltener Thiere und Pflanzen, in Syrien und im westlichen Taurus gesammelt, 1843
  • Analecta botanica (junto con Heinrich Wilhelm Schott y Carl Frederik Nyman), 1854
  • Coniferen des Cilicischen Taurus (junto con Franz Antoine), 1855
  • Die Eichen Europas und des Orients, 1858-1862
  • Plantae Tinneanae (junto con Johann Joseph Peyritsch), 1867
  • Reise in den cilicischen Taurus über Tarsus, 1858

Eponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero botanikoa
Animalien eta landareen espezieak
  • Kotschys atzizkia izenetan espezie ugariek dute, esaterako Karak uharteko karramarroa: Epixanthus kotschyi eta Cyrtodactylus kotschyi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]