Thomas De Quincey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thomas De Quincey
Thomas de Quincey - Project Gutenberg eText 16026.jpg
Bizitza
Jaiotza Manchester1785eko abuztuaren 15a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Edinburgh1859ko abenduaren 8a (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Brasenose College
Worcester College
Manchester Grammar School
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, kazetaria, idazlea, eleberrigilea eta itzultzailea
http://www.queensu.ca/english/tdq/index.html

Thomas Penson De Quincey (Greenheys, Manchester, 1785eko abuztuaren 15a - Edinburgo, 1859ko abenduaren 8a) idazle ingelesa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatari baten semea zen, eta Londresa jo zuen aita hil zitzaionean. 1804. urtean hasi zen opioa hartzen, eta oso zalea izan zen bizitza guztian. London Magazine aldizkarian idatzi zituen bi artikulu (1821), eta liburu gisa argitaratu ziren hurrengo urtean: Confessions of an English Opium-eater (1822, «Opiozale ingeles baten aitorpenak»). Liburu honen argitalpen berriago eta osatuago bat eskaini zuen De Quinceyk berak 1856an.

The English Mail-Coach (1854, «Zaldi-gurdi ingelesa») liburua ametsetako munduan oinarritua da. De Quinceyk saiakera lan ugari eman zuen argitara hainbat aldizkaritan: On Murder as of the Fine Arts (1827, «Hilketa arte eder gisa»); Joan of Arc (1847, «Joana Arcekoa»), heroi frantsesaren zigorra arrazoitzen duen obra; Macbethi buruzko saiakera bat. Bere poema lirikoen bilduma Blackwood´s Magazine aldizkarian agertu zen 1845ean, Suspiria de Profundis izenburupean. Lakeko poetekin batera ibili zen (William Wordsworth, Samuel Taylor Coleridge, Robert Southey) eta harreman horren fruitu Reminiscences of the English Lake Poets (1834, «Lakeko Olerkari ingelesen oroitzapenak») kritika-liburu baliotsua idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas De Quincey Aldatu lotura Wikidatan