Titanen Furia
Titanen talka (ingelesez: Clash of the Titans) 2010eko Louis Leterrier frantziar zinema zuzendariaren fantasiazko abentura filma da, greziar mitologiako Pertseo heroia eta Titanen kondairetan oinarritua. 1981eko izenburu bereko Clash of the Titans filmaren berregokitzapena da.[1] Sam Worthington, Gemma Arterton, Mads Mikkelsen, Alexa Davalos, Ralph Fiennes eta Liam Neeson aktoreek antzeztu zuten eta efektu bereziak Ray Harryhausenek egin zituen..
2012an Wrath of the Titans (Titanen amorrua) jarraipena izan zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertseo (Sam Worthington) jainko guztien aita Zeusen (Liam Neeson) semea da. Aitona Akrisiok (Jason Flemyng) Pertseo eta haren ama Danae kutxa batean giltzapetu eta itsasora bota ditu. Korronteak Serifos uhartera daramatza; bertan, Spiros (Pete Postlethwaite) arrantzaleak salbatu ditu, eta Pertseo haren familiarekin batera hazi eta gizon bilakatu da. Noren seme den eta patuak zein betekizun eman dion jakitean, proba eta oztopo ugariz betetako bidaia bati ekin behar dio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaiari taldea
- Sam Worthington: Pertseo
- Gemma Arterton: Io
- Mads Mikkelsen: Drako
- Liam Cunningham: Solon
- Hans Matheson: Ixas
- Nicholas Hoult: Eusebios
- Ian Whyte: Sheikh Suleiman, Jenioa
- Rory McCann: Belo
- Ashraf Barhom: Ozal
- Mouloud Achour: Kukuk
Hilkorrak
- Alexa Davalos: Andromeda Argoskoa
- Vincent Regan: Zefo Argoseko erregea
- Polly Walker: Kasiopea Argosekoa
- Jason Flemyng: Akrisio, edo Kalibos
- Luke Treadaway: Prokopion, Profeta
- Pete Postlethwaite: Spiros
- Elizabeth McGovern: Marmara
- Kaya Scodelario: Peshet
Jainkoak
- Jane March: Hestia
- Liam Neeson: Zeus
- Ralph Fiennes: Hades
- Danny Huston: Poseidon
- Natalia Vodianova: Medusa, Gorgona
- Alexander Siddig: Hermes
- Luke Evans: Apolo
- Ross Mullan, Robin Berry eta Graham Hughes: Penfredo, Enio eta Deino, Estigiar Sorginak
- Afrodita, Ares, Artemisa, Atena, Demeter, Hefesto, Hera eta Hestia jainko-jainkosek agerpen laburrak egiten dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EiTB. (2017/08/11). 'Titanen Furia' filma, gaur gauean, ETB1en. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clash of the Titans filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Clash of the Titans filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- 2010eko filmak
- Louis Leterrierrek zuzendutako filmak
- Matt Manfredik idatzitako filmak
- Sam Worthingtonek antzeztutako filmak
- Gemma Artertonek antzeztutako filmak
- Mads Mikkelsenek antzeztutako filmak
- Alexa Davalosek antzeztutako filmak
- Ralph Fiennesek antzeztutako filmak
- Liam Neesonek antzeztutako filmak
- Jason Flemyngek antzeztutako filmak
- Luke Evansek antzeztutako filmak
- Izabella Mikok antzeztutako filmak
- Liam Cunninghamek antzeztutako filmak
- Hans Mathesonek antzeztutako filmak
- Ian Whytek antzeztutako filmak
- Nicholas Houltek antzeztutako filmak
- Vincent Reganek antzeztutako filmak
- Luke Treadawayk antzeztutako filmak
- Pete Postlethwaitek antzeztutako filmak
- Elizabeth McGovernek antzeztutako filmak
- Rory McCannek antzeztutako filmak
- Kaya Scodelariok antzeztutako filmak
- Danny Hustonek antzeztutako filmak
- Natalia Vodianovak antzeztutako filmak
- Ashraf Barhomek antzeztutako filmak
- Tamer Hassanek antzeztutako filmak
- Jamie Sivesek antzeztutako filmak
- Jane Marchek antzeztutako filmak
- Agyness Deynek antzeztutako filmak
- Richard D. Zanuckek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Greko-erromatar mitologiari buruzko filmak
- Ekintza filmak
- Sorginkeriari buruzko filmak
- Jeinuei buruzko filmak
- Berregokitzapen filmak
- 3D filmak
- Euskaratutako filmak