Tuterako merindadea
Tuterako merindadea Nafarroako hegoaldean dagoen lurraldea da. Hiriburua Tutera da, eta Erriberako eskualdearen zati gehiena barne hartzen du. Ebro ibaiak zeharkatzen du.
23 udalerrik osatzen dute, 1526,7 km²-ko azalera dauka eta 93.000 biztanle zituen 2011an (97.457 2014an).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak hauek ditu: iparraldean Zangozako merindadea eta Erriberriko merindadea, mendebaldean Errioxako probintzia eta hegoalde eta ekialdean Cinco Villas (Zaragozako probintzia).
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merindadearen ekialdean Errege Bardea dugu, biosfera erreserba izendatua. Basamortuzko paisaia idorra da, muinoek ("cabezos") osatutakoa.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tutera: 35.026 biztanle (2011an).
- Corella: 7.925.
- Cintruenigo: 7.819.
- Castejón: 4.163.
- Cascante: 3.971.
- Murchante: 3.785.
- Ribaforada: 3.688.
- Cortes: 3.255.
- Alesbes: 2.922.
- Ablitas: 2.649.
- Zarrakaztelu: 2.565.
- Fustiñana: 2.550.
- Valtierra: 2.492.
- Arguedas: 2.366.
- Buñuel: 2.347.
- Fitero: 2.210.
- Cadreita: 2.099.
- Cabanillas: 1.477.
- Monteagudo: 1.134.
- Mélida: 730.
- Barillas: 188.
- Tulebras: 124.
- Fontellas
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lodosako ubidea eta Bardeakoari esker, ur hornidura zabalduta dago Erriberako nekazaritza sostengatzeko, jarduera ekonomiko nagusia dena. Ortuak emandako fruituen artean Nafarroako zainzuria dugu, besteak beste.
Erriberako ardoa Nafarroa Jatorrizko Izendapena hartzen du, nahiz eta udalerri batzuek Errioxa Jatorrizko Izendapena jasotzen duten.
Industria upeltegi, olio eta kontserbagintzako erdiko enpresetan dago.
Kultura ondasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tuterako gaztelua, katedrala, alde zaharra, Sta M Madalena eliza, Uharteko markesaren jauregia, San Adriango markesarena eta Monreal dorrea
- Ablitasko gaztelua
- Belver errota eta San Joan eliza (Cabanillas)
- Nabaskoze etxea (Cintruénigo)
- Torrecilla mausoleoa, Arte Sakratuaren museoa (Corella) eta Arrese etxea (Corella)
- Cortesko gaztelua
- Fiteroko monasterioa
- El Bocal (Fontellas)
- Tulebrasko monasterioa
- La Torraza (Valtierra)
- Olibako monasterioa (Zarrakaztelu)
- Martzillako gaztelua
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Tuterako merindadearen mapa