Topless

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume bat topless praktikatzen hondartza batean.

Topless (euskaraz: «goikoa gabe») emakume batek leku publiko batean besteen aurrean gerritik gora biluzik agertzen deneko egoera da, bularrak agerian uzten dituena. Toplessa ohikoa da Mendebaldeko herrialdeetako hondartzetan; hala ere, herrialde batetik bestera aldatu egiten da toplessaren praktikaren maiztasuna, kultura eta erlijio arrazoiengatik.

Praktika Euskal Herrian eta inguruko herrialdetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claude Kaufmann soziologoaren arabera, Frantziako hondartzetan topless egiten dituzten emakumeen kopurua gero eta txikiagoa da (inkestatuen %20k bularrak jendaurrean erakusteak "moralaren edo erlijioaren aurka" egiten duela uste du; %39k "lotsagabea" dela uste du).[1][2]

Espainian, berriz, egoera kontrakoa da: galdetutakoen %42k noizbait egin dutela adierazi baitute, munduko batez bestekoa %20koa denean.[3][4] Ikerketa horren arabera, bikiniaren goiko zatirik gabe eguzkia hartzera gehien animatzen dituena brontzeztatze homogeneoagoa egitea da. Amaitzeko, "arraro"tzat hartzen da Balear Uharteetako , Cadizko edo Gatako hondartza batean bainujantzia edo bikini osoa duen emakume bat aurkitzea litzateke. Igerilekuetan, ordea, nahiko gutxik egiten dute.[5]

Frantziako Ifop institutu demoskopikoak 2017an egindako ikerketa baten arabera, 18 urtetik gorako espainiar emakumeen %49k hondartzan topless egin dutela adierazi dute, gutxienez behin, eta jarraian alemaniarrak (%41) eta herbeheretarrak (%35). Ondorioz, praktika horretarako joera handiena duten zortzi herrialdeetako emakumeak dira.[6]

Udal-igerilekuei dagokienez, aipatzekoa da Galdakaoren kasua. Izan ere, 2016ko martxoan «"de facto" baino arauzkoagoa» zen debekua kendu egin zuen, hau da, udaleko igerilekuetan gerritik gora biluzik bainatzeko eta/edo eguzkia hartzeko debekua,[7][8] eta Bartzelonako L'Ametlla del Vallèsen 2018ko ekainean kontsultatutako emakumeen %60,9k (16 urtetik gorakoak) topless baimentzeko botoa eman zuen.[9][10][11]

Aldarrikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait feministen ikuspegitik, topless egitea ekintza erreibindikatzailea da. Nahiz eta beti jarrera ideologiko hori ez izan arren, flashing breasts izeneko praktika ekitaldi eta leku jendetsuetan egiten den keinua da, dibertigarria, transgresorea edo baieztapen feminista izan daitekeena.

Beharbada azken aldiko biluzi partzial polemikoenak turismo sexualaren, erakunde erlijiosoen, sexismoaren eta beste gatazken aurkako Femen taldeko aktibistarenak dira.[12]

Estatu Batuetako kulturaren islada gisa, online kulturak emakumeen bularrei buruzko tabuak iraunarazten eta indartzen ditu. Beraz, sare sozialetako plataforma askotan (Facebook eta Instagram) emakume baten areolaren edozein "eduki grafiko" debekatzen dituzte. Gizonezkoetan ez dute horrela egiten eta Instagramek Chelsea Handler,[13] Miley Cyrus,[14] Rihanna edota Scout Willis[15] argazkiak galarazi ditu. Horren kontra, aktibistek #freethenipple hashtag sortu zuten, Instagramek pornografikotzat hartu zuela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kaufmann, Jean-Claude. (2001). Corps de femmes, regards d'hommes. Sociologie des seins nus. Paris: Pocket ISBN 2-26610-980-4..
  2. (Gaztelaniaz) Hadwa, Cristina. (2014-9-22). «Topless ¿el fin de un emblema francés?» Caras.
  3. (Gaztelaniaz) M. P. V.. (2014-7-15). «"Topless": ¿desde cuándo se enseña el pecho en la playa?» ABC.
  4. (Gaztelaniaz) Europa Press. «Una cuarta parte de los españoles renunciaría a una semana de sueldo por más días en la playa» 20 minutos.
  5. (Gaztelaniaz) Gómez Urzaiz. (2012-7-25). «A vueltas con el topless» El País.
  6. (Gaztelaniaz) Agencia EFE. (2017-8-11). «Las españolas son las que más topless y nudismo hacen» La Vanguardia.
  7. (Gaztelaniaz) Andueza, Asier. (2016-3-24). «Galdakao modifica la normativa para legalizar el 'topless' en sus piscinas» El Correo.
  8. (Gaztelaniaz) Velasco, Aloña. «Topless en las piscinas municipales» SER Euskadi.
  9. (Gaztelaniaz) EFE. «L'Ametlla del Vallès permitirá el toples en sus piscinas municipales tras consultar a las mujeres» Público.
  10. (Katalanez) «L'Ametlla del Vallès permetrà fer topless a les piscines municipals» Nació digital 2018-6-11.
  11. (Katalanez) «L’Ametlla del Vallès permetrà el topless a les piscines municipals» RAC1 2018-6-11.
  12. (Frantsesez) «Femen Les féministes venues du froid» Paris Match.
  13. (Ingelesez) Marcotte, Amanda. (2014-10-31). «Chelsea Handler Stands Up for Freed Nipples» The Slate Group.
  14. Hathaway, Jay. (2014-12-29). «Miley Cyrus Frees Her Nipples in Topless Instagram Photo» Gawker (New York).
  15. Rosenfield, Kat. (2014-5-29). «Rihanna Joins Scout Willis In #FreeTheNipple Topless Instagram Campaign» MTV (New York).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]