Tunku Abdul Rahman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tunku Abdul Rahman
Tunku abd rahman.jpg
Minister of Foreign Affairs


Malaysiako Lehen Ministroa

1957ko abuztuak 31 - 1970eko irailak 22 - Abdul Razak Hussein
Bizitza
Jaiotza Alor Setar1903ko otsailaren 8
Herrialdea  Malaysia
Heriotza Penang1990eko abenduaren 6 (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa St Catharine's College
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa United Malays National Organisation

Tunku Abdul Rahman Putra Al-Haj ibni Almarhum Sultan Abdul Hamid Halim Shah (Alor Setar, Kedah, Malaysia, 1903ko otsailaren 8a - Kuala Lumpur, Malaysia, 1990eko abenduaren 6a) malaysiar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kedah-ko sultanaren semea zen. Malaysian, Thailandian eta Ingalaterran ikasi zuen. Malaysiako Erakunde Nazional Batuaren (UMNO, United Malays National Organisation) buru zen, eta Malaysiako lehen ministro bilakatu zen, 1955eko hauteskundeak bere alderdiak irabazi ondoren.

Tunku Abdul Rahman Malaysiaren independentzia aldarrikatzen, 1957an.

Bera izan zen 1956an Londresen Malaysiako independentziaren baldintzak negoziatu zituen batzordearen buru, eta 1957an, Malaysiak burujabetza lortu zuenean, tunkua (printzea) lehenik, Malaysiako (1957-1963) eta gero Malaysiako Federazioko (1963-1970) gobernuburu bihurtu zen. Izan ere, Abdul Rahman izan zen 1963an Malaysiako Federazioaren sorrera eragingo zuen Malaysia, Singapur, Sarawak eta Sabah-en arteko elkartasunaren bultzatzaile nagusia.

Hasierako urte zail haietan, lan handia egin zuen federazioa sendotzen. 1969ko hauteskundeen eraginez matxinada etnikoak hasi zirenean, dimititu egin zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tunku Abdul Rahman Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]