Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Apo

Apoa ia mundu osoan zabalduta dagoen animalia da. Anfibioen taldean kokatzen da. Ornoduna da bizkarrezurra daukalako bere gorputzari eutsi ahal izateko. Gainera, apoak intsektuen eta ornogabeen bidez elikatzen dira nagusiki.

Igelekin nahastea oso erraza da, itxurari dagokionez oso antzekoak baitira. Biak anfibioak eta ornodunak dira. Gainera, bien arrautzek ez daukate oskolik. Baina ez dira berdinak, apoen azala zimurtsua eta lehorra da, igelena leuna eta hezea. Gainera, apoak igelak baino handiagoak dira eta hankak motzagoak dituzte; horregatik, oinez mugitzen dira saltoka mugitu beharrean.

Argi dago apo guztiek ez dutela neurri bera. Bereizketa nabarmena da ar eta emeen artean: arrek 8cm arte neur dezakete eta emeek aldiz,13cm arte.

Apo ar bat apo eme baten gainean.
Igel baten argazkia.
Apoaren argazki bat

Apoa animalia txiki bat da. Hankei dagokionean, lau hanka dituzte. Kolorean zentratuz, kolore bat baino gehiago izan ditzazketela ikusi daiteke. Kolore horien artean arruntenak marroia eta berdea dira, baina dena den, gris koloredunak ere ikus ditzazkegu. Halaber, sabelean kolorea aldatu egiten zaie, argiagoa den kolore batez estaliz. Gainera, orban beltzak eta garatxoak, berruga modukoak, izan ditzazkete.

Begiei dagokionez, kolore marroi gorrixka edo laranjakoak dira, begi-nini horizontal batekin. Hau da, ezkerretik eskuinera doazen begi-niniak dituzte. Sudurra zapala da, ondorioz horizontala da ere.

Apoek atzamarrak dituzte beren hanketan. Hauek ezberdinak dira euren artean, izan ere, atzeko hanken luzeera desberdina da aurrekoekin alderatuz gero. Gainera, atzamarren artean membrana bat dute igeri egiterakoan zailtasunik izan ez dezaten.

Apo bat begi marroi gorrixkekin. Leuna ez den azal eta orban beltzekin.
Apoak dituen hankak bai aurrekoak eta atzekoak




Apo arrunta leku askotan aurkitu daiteke, zehazki leku heze edo inguru urtsuetan. Inguru urtsuak oso sakonak ez diren urak dira. Hori dela eta, basoetan, aintziretanibaietan edo edozein ur guneetan ikusi daitezke. Batzuetan geldi dagoen uretatik urrun ere agertzen dira, gune lehorragoetan.

Apoaren habitata izan daitekeen lekua

Kokapen zehatzetan zentratzen bagara, esan beharra dago Europa kontinenteko laugarren anfibio nagusienetakoa dela. Dena den, gune desberdinetako klima eta lekua dela eta gune batzuetan ez dira animalia hauek topatzen. Gune hauen adibide dira: Islandia, Malta, Balear Uharteak, Creta…

Europaz aparte beste leku batzuetan ere topatu daitezke, bereziki Afrikako ipar ekialdean: Maroko, Argelia eta Tunezen. Asian ere topa daitezke, konkretuki Japonian.

Mapamundi bat apoaren kokapena erakusten.

Euskal Herriaren kasuan, apoak hainbat txokotan ikus daitezke. Izan ere, Gorbeiako mendigunea (Bizkaian) eta Uribarri Ganboako urtegia (Araban) leku onak dira apoak aurkitzeko. Gorbeiako mendigunean ur geldoa eta hezea dago, eta horrek apoentzat bizitzeko leku egokia bihurtzen du. Bestalde, Uribarri Ganboako urtegian, ura eta inguruko landaredia oso egokiak dira apoek bizirik irauteko. Bi leku hauek animalia eta landare askoren etxea dira, hau da, biodibertsitate handia dute. Horregatik, garrantzitsua da ondo zaintzea eta babestea.

Gorbeiako mendigunea (Bizkaian)
Uribarri Ganboako urtegia (Arabian)




Elikadurari dagokionez apoak haragijaleak dira, eta intsektuen eta ornogabeen bidez elikatzen dira nagusiki. Apo gazteak uretatik ateratzen direnean, berehala hasten dira janaria bilatzen. Askotan, lurrean dauden animalia txiki-txikiak jaten dituzte, nahiz eta batzuetan, animali hauek begiekin ikustea oso zaila izan! Gehien jaten dituzten animaliak hauek dira:

Koleoptero bat.
Himenoptero bat.

Hasieran, apoek ez dute janari askotariko aukerarik, eta inguruan dutenarekin moldatu behar dira. Hala ere, oso azkar hasten dira beraien kabuz elikatzen.

Beste apo batzuekin alderatuta, badaude desberdintasun batzuk jaten dituzten gauzetan. Baina guztiek egiten dutena da: ingurura begiratu, mugitu, eta janaria aurkitu!

Apoaren sare trofikoari erreparatuta, bigarren mailako kontsumitzaileak dira. Hau da, elikadura-sarearen erdian daude: beste izaki batzuk jaten dituzte, eta, aldi berean, beste animalia batzuek jaten dituzte haiek.

Apoaren sare trofikoa.

Apoek beharrezkoa dute ernalketa bizi zikloa aurrera eraman ahal izateko. Ernalketa obuluaren eta espermatozoideen loturari deritzogu.

Ernalketa otsailean hasi ohi da. Bertan apoek, zehazki, arrak beraiek eragindako soinuen bidez deitzen dituzte emeak ernalketa burutu ahal izateko.

Behin arra eta emea elkartuta, arrautzak jarriko ditu emeak, 2.000-7.000 arrautz inguru normalean. Hauek kolore beltzekoak dira.

Arrautz horietatik zapaburuak aterako dira. Hauek alga eta organikoak diren hondakinetatik elikatzen dira eta ekainaren inguruan zapaburuak apo bihurtzen hasten dira.

Ernalketa eman ahal izateko apoek ur kontzentrazio altuak behar dituzte arrautzak bertan jartzeko eta zapaburuak atera ahal izateko. Hala ere, zapaburuek metamorfosia bukatzerakoan, hots, jada apo bihurtzerakoan, hankak ateratzen dituzte eta honen ondorioz ez du uretara bueltatzeko beharrik. Beraz, uretako baino gehiago lurreko animalia dela esan genezake.

Apoak jarritako arrautzak agertzen dira bertan. Baita bertatik ateratako zapaburuak.

Taldekatzea edo taxonomia, organismo bizidunak ordenean taldekatzen dituen zientzia da. Apo arrunta Bufo bufo espeziearen barnean kokatzen da, Bufonidae Ornodun-familia barnean.

Apoa ornoduna da, hots, hezurrak zein bizkarrezurra ditu. Honetaz gain, anfibioen talde barruan kokatzen da, uretan eta uretatik kanpo bizi daitekeen animalia delako.

Euskal Herriaren kasuan, zazpi apo espezie aurkitu ditzakegu:

Apo arrunta
  • Apo arrunta (Bufo bufo): Apo handi hau marroi kolorekoa da eta larruazala leuna du. Oso ohikoa da eta ia leku guztietan aurki daiteke. Ezagunenetako bat da! (Txikipedia honetan azaltzen dena).
  • Txantxiku arrunta
    Apo pintatuak
    Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans): Apo hau berezia da, izan ere, arrak arrautzak sorbaldetan daramatza bizkarrean, txitak jaio arte zainduz.
  • Apo lasterkaria (Epidalea calamita): Apo honek bizkarrean marra argi bat dauka, eta horregatik erraz bereizten da besteetatik. Bere izenak dioen bezala, azkar mugitzen da!
  • Apo pintatuak (Discoglossus galganoi eta Discoglossus jeanneae): Apo hauek Iberiar penintsulan bakarrik bizi dira. Oso antzekoak dira, eta adituek bakarrik dakite ezberdintzen!
  • Apo ezproiduna (Pelobates cultripes): Lehorrean oso ondo moldatzen da. Atzeko hanketan ezproi beltz bat dauka, eta horregatik du izen hori. Arabako hegoaldean bizi da.
  • Apo pikarta (Pelodytes punctatus): Igel itxura dauka: mutur zorrotza eta hanka luzeak ditu. Apo txikia eta arina da, eta Arabako hegoaldean bizi da.
    Apo lasterkaria
Apo pikarta
Apo ezproiduna



  • Erasotua sentitzen denean apoa puztu egiten da puxika bat bezala. Horrela beste animalia batzuen erasoez babestu egiten da, bere tamaina handituz erasotzaileak beldurtzeko. Gainera, burua beheruntz jartzen du atzeko hankak luzatuz.
  • Ernalketa garaian izan ezik gauean zehar ibiltzen dira gehienbat eta bakarka topatzea da ohikoena, taldeka ibiltzeko ohitura ez baitute.
  • Ibernatzerako unean zoruaren azpian estalita pasatzen dute, urrian zehar izaten den garaian. Dena den, eguraldi ona egotekotan baliteke ibernazioa etetea eta kanpora ateratzea.
  • Apoak intsektuen bitartez elikatzen diren bezala, hegazti, ugaztun nahiz narrastien elikaduraren parte dira.
Suge bat (narrastia) apo bat jaten.
   Ba al dakizu   

Apoak erasotuta sentitzerakoan likido bat askatzen dute. Likido hau pozoia da eta soilik beste animalei eragiten die, ez gizakiei.


BIODIBERTSITATEA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apoak oso garrantzitsuak dira ekosistemetan, intsektu eta beste ornogabe txikiak jaten dituztelako. Batez ere lagungarriak dira nekazaritzarako, plagen kontrola egiten dutelako, horrela, nekazariek pestizida gutxiago erabiltzen dituzte, ingurumenaren osasuna hobetuz.

Gizakien eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiek eragina daukate apoen gainean, adibidez, errepideen eraikuntzak eta trafikoak, apoen bizilekuak zatitzen dituzte, haien populazioak isolatuz eta ugalketa arriskuan jarriz. Gainera, lurreko bibrazioek, hala nola trafikoak sortutakoak, apoen komunikazio akustikoa oztopatzen dute, haien ugalketa arrakasta murriztuz.


Euskalnatura. (2012) Apo arrunta (bufo bufo) In Euskalnatura. Euskalnatura. https://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/bufo-bufo

Eusko Jaurlaritza. (2022). Anfibios de Euskadi (Monográficos Ibaialde, núm. 15). Departamento de Vivienda y Agenda Urbana. https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/monograficos_ibaialde/es_def/adjuntos/15.pdf

Márquez, Rafael (2020). Las vibraciones del suelo causadas por actividades humanas afectan al éxito reproductivo del sapo partero común. Museo Nacional de Ciencias Naturales (MNCN-CSIC).

Olano, Iñaki Ñusta Aierdi Karrera, Ruiz de Azua, Nekane, Fernández, José Manuel, Arrayago, María Jesús eta Bea, Alberto. (2007). Estado de conservación de poblaciones periféricas de anfibios: Tritón pirenaico Euproctus asper y sapo de espuelas Pelobates cultripes en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Munibe, Suplemento, 25, 66–73. [1]

Romero, María Cecilia. (2017). ¿Cuál es la diferencia entre el sapo y la rana?. El Toldo de Astier. http://sedici.unlp.edu.ar/handle/10915/62416

Universidad Nacional del Litoral (2003). Investigan la importancia de los anfibios en los agroecosistemas.

Vignes, Jean-Claude. (1998). Primeras observaciones sobre la alimentación de sapos (Bufo bufo) juveniles durante la emergencia en el País Vasco. Munibe. Ciencias Naturales, 50, 73–76. http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1998073075CN.pdf

Wikipedia. (2023). Bufonidae. In Wikipedia. Wikipedia. https://es.wikipedia.org/wiki/Bufonidae