Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1957ko apirilaren 18a
Donostia
🔹
Lanbidea
informatikari
đŸ“·
Argazkiak
ikusi
Arantza DĂ­az de Ilarraza SĂĄnchez

Arantza DĂ­az de Ilarraza SĂĄnchez gipuzkoar informatikaria, ikertzailea eta irakaslea 1957eko apirilaren 18an jaio zen  Donostian. 64 urte ditu.[1] Arantza, informatikan lizentziatua da. Donostiako Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik.

2013tik katedradun lanetan dabil. Irakasle kontratatuen artean gorengo maila den irakasle oso kategoriako lehen emakumea izan zen UPV/EHUn, 2013an.

Euskal Herrian aitzindaria izan da Hizkuntzaren Prozesamenduaren eta Adimen Artifizialaren arloetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren gainean ikerketak egiteko elkarte zientifikoak eta kongresuak antolatu ditu.
Hizkuntzaren gainean ikerketak egiteko elkarte zientifikoak eta kongresuak antolatu ditu.

1990eko bere tesia aitzindaria izan zen.[2] Euskara konputagailuz landu ahal izateko lan handia egin du ikerketan. Ixa Taldearen sortzailea izan zen Iñaki Alegria, Xabier Arregi Iparragirre, Xabier Artola Zubillaga eta Kepa Sarasolarekin batera, eta taldearen koordinatzailea izan da hasiera-hasieratik, 30 urtean.

2018an HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz, eta bera izan zen zentroaren lehen zuzendaria, Eneko Agirrek eta German Rigauk 2020an ardura hori hartu zuten arte.[3][4] Hizkuntza-teknologian ikertzen duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten zuten lan 2020an.

Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa-lan horrek euskal kulturan izan duen eragina nabarmentzekoa da. Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoak dira tresna ezagunenak, baina badira beste asko ere.

DĂ­az de Ilarrazak zuzendu dituen tesi batzuk[5][6] Emakume eta gizonen arteko proportzioa parekidea da.

Doktorego-tesi bat egiteko ikerketan zerbait berri asmatu behar da. Arantzaren tesia arloko lehenetako bat izan zen 1990ean. Geroago 14 doktorego-tesi zuzendu ditu. Berak Ixa taldea koordinatu zuen urteetan taldean 55 tesi aurkeztu ziren euskaraz. Lehen tesiak ez ziren egiten euskaraz, baina euskaraz egitea garrantzitsua da ikerketaz gain hizkuntza ere aberasteko eta sendotzeko. Lan zientifiko eta teknologikoetan gizonen eta emakumeen arteko parekidetasuna lortu behar dela aldarrikatu du Arantzak hainbatetan. Nesken interesa txikitatik piztu behar dela esan du Arantzak, baita zientzian eta teknologian lan bikaina egiten duten emakumeen lana ondo ezagutu eta zabaldu behar dela.[7]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IXA Taldea Abbadia Saria jasotzen (2013)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Unanue Irureta, Maialen. (2018-12-09). ««Itzultzaile automatiko batek ez du sekula pertsona batek bezala itzuliko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-10).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Diaz de Illarraza Sanchez, Arantza. (1990). «GestiĂłn de diĂĄlogos en lenguaje natural para un sistema de enseñanza inteligente.» www.educacion.gob.es (Teseo, Tesis doctorales) (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  3. ↑ Unanue Irureta, Maialen. (2018-12-09). ««Itzultzaile automatiko batek ez du sekula pertsona batek bezala itzuliko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-10).
  4. ↑ «Cathedra Arantza Diaz de Ilarraza» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  5. ↑ Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza. (2020). «Scholia. Academic tree (Arantza Diaz de Ilarraza, 2020)» scholia.toolforge.org (Scholia) (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  6. ↑ «Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez. Tesi-zuhaitza» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  7. ↑ SLU, Herritar Berri. (2019-08-22). «Zientzia eta teknologia: gizonen kontua soilik?» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  8. ↑ Press, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  9. ↑ «Antton Abbadia saria jaso du gaur iluntzean EHUko Ixa Taldeak (35'50) | EiTB TelevisiĂłn a la carta» www.eitb.tv (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  10. ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  11. ↑ Oronoz Antxordoki, Maite. «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  12. ↑ Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]