Ixa taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixa Taldea» orritik birbideratua)
Ixa taldea
Datuak
Motaikertaldea eta pertsona juridikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea eta HiTZ zentroa
Erabilitako hizkuntzaeuskara eta ingeles
Historia
Sorrera1988
webgune ofiziala
Inguma: ixa-taldea-00

Ixa taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, 1988 urteaz geroztik hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duena.[1] Euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ikertzen eta produktuak garatzen ere aritzen dira.[2][3]

Taldeak sortu dituen produktu ezagunenak hauek dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, Matxin itzultzaile automatikoa Opentrad plataforman integratuta dagoena, Euskal WordNet sare lexikala, ZT, EPEC eta Lexikoaren Behatokia corpusak, euskarazko testuak analizatzeko balio duen Ixakat tresna-katea, eta hainbat hizkuntzatako testuak analizatzeko balio duen Ixa-pipes tresna-katea (euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, galiziera, alemana, italiera eta nederlandera).

2019an AhoLab ikerketa-taldearekin batera HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen.

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023: Kubak "Carlos J. Finlay" Ordenaren Saria eman zion Xabier Artolari 2023an.[4][5][6][7] Kubako zientzialari nazionalei eta atzerritarrei ematen dien kondekoraziorik gorena da hori. Artolak eta Ixa Taldeak Kubarekin izan duten 20 urteko lankidetza zientifiko emankorrarengatik eman zioten saria.[8]
  • 2017: Bagerak bere 25. urteurrenean  Ixa Taldeari errekonozimendu saria[9]
  • 2013: Abbadia saria
    2013ko Abadia Saria Ixa Taldeari.[10]
  • 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik.[11]
    Felisa Verdejo eta hainbat ixakideren zuhaitz akademiko partzial bat (2023).[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. «Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» web.archive.org 2010-09-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  3. (Ingelesez) FEL Conference, Ostler, Nicholas, ed. (2017). [https://ehu.worldcat.org/title/fel-xxi-communities-in-control-learning-tools-and-strategies-for-multilingual-endangered-language-communities-proceedings-of-the-21st-fel-conference-19-21-october-2017/oclc/1043375103 Language Technology for Language Communities: An Overview based on Our Experience. FEL XXI: communities in control : learning tools and strategies for multilingual endangered language communities : proceedings of the 21st FEL Conference, 19-21 October 2017. ] Foundation of ndargered Languages. ISBN 978-0-9560210-9-0. PMC 1043375103. (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  4. (Gaztelaniaz) Labañino, Arleen. (2023-02-16). «La Orden Carlos J. Finlay llega hasta el País Vasco» Trabajadores (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
  5. (Gaztelaniaz) Luben Pérez, Lino; Dìaz Caballero, Yury. (2023-02-16). Condecoran hoy con la Orden Carlos J. Finlay a cubanos y extranjeros (+Fotos). Agencia Cubana de Noticias.
  6. (Gaztelaniaz) Agencia Cubana de Noticias. (2023-02-16). «Condecoran hoy con la Orden Carlos J. Finlay a cubanos y extranjeros (+Fotos)» www.acn.cu (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  7. (Gaztelaniaz) «Orden “Carlos J. Finlay” a oficiales, trabajadores, profesores extranjeros e instituciones.» Gaceta Oficial de la República de Cuba (MINISTERIO DE JUSTICIA ISSN 1682-7511Información en este número Gaceta Oficial No. 2 Ext. Especial de 19 de enero de 2023).
  8. XML teknologiaren erabilera hiztegigintzan: Diccionario Básico Escolar – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  9. Saria: Bagera elkartearen “bidelagunak” gara – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  10. Ixa Taldia, Abbadia Saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-08-29).
  11. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
  12. «Felisa Verdejoren zuhaitz akademikoa. EHUko (Ixa taldea) eta UPCko hainbat irakasle azaltzen dira.» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]