Wikipedia, Entziklopedia askea


Igel greziarra

Igel grekoa (Rana graeca), igelen familiako animalia anfibio bat da eta ornodunen familian kokatzen da. Hau da, bizkarrezurra du bere gorputzari ahalik eta hobekien heltzeko.

Igel hau, Grezia eta inguruko herrietako (ikusi kokapen mapa) baso epeletan, belardi epeletan, ibaietan, ur gezako iturburuetan eta larrean aurki dezakegu.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igel grekoa, igel marroi bat da, mutur labur samarra eta biribildua duena. Gorputza nahiko zabala eta laua dauka eta 70mm-tik 80mm-ra bitarteko luzera du. Begi-ninia horizontal moduan dauka. Gorputza grisa, marroia, gorrixka, horixka edo oliba da, eta maiz kolore marroi iluneko orbanak izaten ditu. Sabela zurixka da eta, gehienetan, orbanik gabea. Igelen larruazala gizakienarekin alderatuz ezberdina da, larruazal gelatinosoa baitauka.  

Nolakoa da bere ugalketa eta bizi zikloa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur azalaren azpitik deia egiteko.

Igel hauen ugalketa oso bitxia da. Igel grekoek ugalketa-prozesu oso berezia dute eta urtean behin bakarrik gertatzen da. Otsailean hibernatu eta gutxira hasten da, arrek abesti bat kantatzen dute emeak erakartzeko eta apirilean amaitzen da. Arrak ur azalaren azpitik edo gainetik egiten dute dei, gauez batez ere. 

   Ba al dakizu   

Uraren tenperaturaren arabera, arrek egunez ere dei egiten dutela?

Emeek, ar egokia aurkitzen dutenean, putzuetan edo urmaeletan jartzen dituzte arrautzak. Arrautzak, barrunbe baten sabaian itsasten dituzte, estalki gelatinoso batez inguraturik baitaude.

Bizi-zikloa

Ondoren, arrautzak bota eta larba txikiak ateratzen dira. Larbak uretan dauden animalia eta landare txikiez elikatzen dira, eta pixkanaka garatzen eta hazten doaz. 9mm inguruko luzera dute, eta 45 mm ere hazten dira bi eta hiru hilabete bitartean. Gainera, hazi ahala, larbek buztana galtzen dute eta atzeko hankak garatzen dituzte. Azkenik, hilabete edo biren ondoren, larbak igel txiki bihurtzen dira eta uretatik ateratzen dira lurrean bizitzeko.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia haragijalea da, eta horrek esan nahi du, beste animalia batzuk jaten dituela bizirik irauteko. Igel grekoak jaten dituen animalietako batzuk intsektuak, armiarmak, lur-zizareak eta arrain txikiak dira. Hauez gain, beste anfibioak ere jaten dituzte, hala nola, zapaburuak eta igel gazteak.

   Ba al dakizu   

Gizakiek ez bezala, igelek ez dutela hortzik janaria murtxikatzeko? Horren ordez, eztarrian hainbat hezur dituzte, "hortz okaztagarriak" deituak, jan aurretik janaria birrintzen laguntzen dietenak.

Aipaturiko animaliak jateko mihi luze itsaskorra du, harrapakinak harrapatzen laguntzen diona. Harrapakin bat hurbiltzen denean, mihia luzatzen du harrapatzeko eta ahora eramateko.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igel greziarraren kokapena Europan

Albanian, Bosnia eta Herzegovinan, Bulgarian, Grezian, Mazedoniako iparraldean, Serbian eta Turkian bizi den igel mota bat da. Igel hau oso berezia da, animalia endemiko bat baita, hau da, eremu zehatz batzuetan baino ez dagoelako, eta horrek esan nahi du oso garrantzitsua dela bere habitat naturala babestea.

Igel grekoaren habitata askotarikoa da, baina batez ere, mendietan eta basoetan bizi da. Igel hauei, erreka eta ibaietatik gertu bizitzea gustatzen zaie, bizirik irauteko ur freskoa eta garbia behar dutelako.

Bestalde, sustraien edo harrien azpiko ibaiertzeko arrakala ilunen artean ezkutatzea gustatzen zaie, harraparietatik babesteko, hegaztiak eta sugeak bezala.

Egun argiz, leku harritsuetan egoten dira, uraren erdian agertzen diren harri eta harkaitzetan, leku horietan geldirik egoten dira intsektuen zain. Horrez gain, normalean, igel gazteak ez dira helduengandik hurbil egoten.  

   Ba al dakizu   

Igelaren izena bere aurkikuntzaren lekuari, Greziari, erreferentzia eginez eman zitzaiola?

Arriskuan al dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketa

Giza jardueraren ondorioz, hau da, gure planeta ez zaintzearen ondorioz, geroz eta animalia eta landare gehiago galtzen dira. Gizakiak sortzen dituen azpiegitura, hirigune, eta abarrekin, animalien zein landareen bizilekua suntsitzen ari da. Bestalde, eragindako aldaketa klimatikoaren ondorioz, kalteak eragin dira izaki bizidun guztientzat. Adibidez, uholdeak, tsunamiak, basoen galera, ur falta...

Hau horrela izanik, igel grekoa galtzeko arriskuan egon daiteke, ez baitaude asko munduan zehar. Oraindik ez da hauek galtzeko arriskurik ikusi, baina, baso suteek eragindako bizileku-suntsiketek, igelen kopuruan beherakada handia eragin dezake. Beraz, garrantzitsua da gure ingurunea zaintzea.   

Zergatik dira garrantzitsuak eta zergatik zaindu behar ditugu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistemarentzat garrantzitsuak dira arrazoi hauengatik:

  • Intsektuak jatea gustatzen zaie, hala nola, eltxoak, euliak eta inurriak. Horrelako intsektu asko egonez gero, osasun arazoak sor ditzakete pertsonei zein animaliei. Beraz, anfibioek intsektu-kopurua kontrolatzen lagun dezakete eta horrela osasun arazoak murrizten lagundu.
  • Ekosistemaren osasunaren adierazleak dira: oso sentikorrak dira ingurumen aldaketarekiko euren larruazal hezea eta iragazkorra dela eta. Beraz, beraiei esker, ekosistema ondo edo gaizki dagoen jakin genezake.
  • Beste animalien elikaduran ere garrantzitsuak dira.

Laburbilduz, garrantzitsuak dira ekosistemaren orekari eusteko. Batetik, intsektuak kontrolatzen laguntzen dute. Bestetik, beste animalia batzuk elikatzen dituzte. Eta azkenik, mantenugaien zikloari eusten diote, eta ekosistemaren osasuna adieraz dezakete.

Zer egin dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauza asko egin ditzakegu igelak babesteko:

  • Habitata zaindu: Basoak, errekak, ibaiak... zaindu ditzakegu, bai bertokoak, Euskadin ditugun igelak babesteko, bai Grezia eta inguruko herrialdeetakoak igel grekoa babesteko.
Birziklapenaren sinboloa
  • Kutsadura murriztu: birziklatu, ura kontu handiz erabili, natura zaindu, zaborra zakarrontzietara bota... Kutsadura oso kaltegarria izan baitaiteke anfibioentzat, bereziki sentikorrak baitira ingurumen aldaketarekiko.
  • Hezkuntza: garrantzitsua da guztiok anfibioei buruz eta horiek ekosisteman duten garrantziari buruz ikastea. Hauei buruz gehiago baldin badakigu, gehiago egin dezakegu hauek babesteko. Zer egin dezakegu? Liburuak irakurri, parkeak bisitatu, inguruari gehiago erreparatu, gaiari buruz dakien helduekin hitz egin, bideoak ikusi...

Euskal Herriko igelekin zer lotura du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian badaude hainbat igel oso garrantzituak direnak bertoko ekosistementzat, adibidez, baso-igel jauzkaria, zuhaitz igel arrunta, piriniotar baso-igela, iberiar baso-igela. Espezie hauek endemikoak dira, hau da, eremu zehatz batzuetan soilik aurki daitezke. Esaterako, piriniotar baso-igelaren kasuan, soilik Pirinioetako hegoaldean aurki dezakegu. Beraz, Pirinioetatik desagertuko balitz, mundutik ere desagertuko litzateke. Aipaturiko bertoko igel hauek bezala, Igel grekoa ere espezie endemikoa da, kasu honetan, Albanian, Bosnia eta Herzegovinan, Bulgarian, Grezian, Mazedoniako iparraldean, Serbian eta Turkian soilik aurki dezakegu.

Endemiko hitza hobeto ulertzen laguntzeko, hona hemen beste bi animali endemiko:

  • Iberiar katamotza: Desagertzeko arriskuan dagoen eta soilik Iberiar Penintsulakoa den Katamotz bat da. Azpaldi Euskal Herrian ere aurki zitekeen. Gaur egun Doñanan (Sevilla) eta Jaénen aurki daiteke.
  • Soro-muxarra: Ipar, eta batez ere, Hegoaldeko Europan bizi den animalia bat da.

Oso garrantzitsua da animalia edo landare endemikoen habitata zaintzea, bestela espezie hauek betiko desagertu daitezke. Espezie bakoitzak duen berezko balioaz gain, honek betetzen dituen babes funtzioak eta eskeintzen dituen onurak ere galtzen dira, espezie horren eragin eremuan kaleak sortuz. Esaterako, igelak intsektuen eta beste ornogabe batzuen harrapari naturalak dira eta horri esker osasun arazoak ekiditzen dituzte, beraz, hauek galtzean, eurak bizi ziren eremuetan osasun arazoak areagotzeko aukera dago.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "V" formako orban iluna dute buruan.
  • Istiluren bat dagoenean, normalean uretan sartzen dira gorputzaren erdia gainazalaren gainean dutela, eta handik denbora batera lehorrera itzultzen dira.
  • Istilu larriren bat izanez gero, errekaren erdiraino joaten dira igerian, harri, hosto edo lokatzetan ezkutaturik.
  • Haizea edo euria dagoenean, igelak ezkutatu egiten dira.
  • Igel mota bakoitzaren soinua ezberdina da.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txikipedia:Ekosistemak zaintzea: esteka honetan, ekosistemak zaintzearen garrantzia azaltzen da. Bertan, ekosistemak zaintzko eta ekosistema bakoitzean bizi diren izaki bizidunak babesteko zer egin dezakegun ikas daiteke.
  • Txikipedia:Biodibertsitate: Biodibertsitatea zer den, eta bere garrantziaz hitz egiten du.
  • Txikipedia:Igel: Igelei buruz gehiago jakiteko informazioa jasotzen du.